Dejabu taldearen 'Gure bide galduak' antzezlanak irabazi du Donostia saria

  • Dejabu antzerki konpainiaren Gure bide galduak obrak jasoko du Donostia antzerki saria, martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian. Iaz Donostian programatu ziren helduentzako euskarazko bederatzi antzezlanen artetik hura aukeratu du epaimahaiak.

2012ko otsailaren 29a
Dejabu taldearen 'Gure bide galduak' obra.

Dejabuk 10.000 euro jasoko ditu. Parte bat –2.000 euro– Donostian euskarazko antzerki obra berri bat estreinatzen duenean jasoko du. 2015eko abenduaren 31ra arteko epea du horretarako.

'Gure bide galduak'

Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatua, baserri girotik –Zubietatik– hirira –Errenteriara– Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz antzezlan berriak. Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira aktoreak; eta Arantxa Vicedo musikariak ere parte hartzen du.

- Irakurri Gure bide galduak obrari buruzko erreportajea (Oier Guillan. ARGIA, 2011-05-29)

Kanal hauetan artxibatua: Oier Guillan  |  Antzerkia

Oier Guillan kanaletik interesatuko zaizu...
Literaturak Baionako Euskal Museoa hartuko Maiatzen 29. solasaldietan

Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.


Oier Guillanek 'Elkartasun basatia' poema liburua aurkeztu du

Peto-peto ari da azken aldi honetan Oier Guillan (Orereta, 1975) idazle, aktore eta zenbaitetan ARGIArako kazetari lanetan ere katramilatzen dugun poeta.


2012-05-04
Edo! argitaletxe"autofinantzatu" eta "independentea" sortu dute

Edo! argitaletxe “euskal elebakar, autofinantziatu eta alderdi eta erakundeetatik independenteak” udazkenean plazaratuko ditu aurreneko liburuak, proiektu berriaren sustatzaileek aurkezpenean adierazi zutenez.


2012-04-07
"Kaosean sorkuntzak beste dimentsio bat hartzen du"

Elkarrizketa: Oier Guillan / Argazkia: Dani Blanco

Iñigo Ibarraren laguntzaz jarri dugu hitzordua Ander Lipusekin, ez baita erraza teatroari estuki loturik bizi den izaki berezi honen arrastoa jarraitzea. Elkarrizketa hau plazaratu den unean Aulestiko ADELen prestakuntzan dabil buru-belarri. Horri buruz eta Antzerkiola Imaginarioak azken hatsa eman zuenetik egin dituen lanei buruz mintzatu gara. Haien artean, proiektu berriak bideratzeko sortu duen Huts teatroa izan dugu hizketagai.


2010-12-01
Atarami˝ek literatura bilduma argitaratu du

Hamargarren urtez, aurten ere kaleratu du Ataramiñek euskal preso eta iheslari politikoen lanen bilduma. Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauden hogei preso politikok egin dute aurten aldizkarirako ekarpena. Bertan, poemak, bertsoak, prosazko testuak eta irudiak jaso dituzte. Presoen sormena bultzatzea da Ataramiñeren helburu nagusia.


2010-11-02
Uberan.org webgunea martxan jarri dute, literaturzaleen zubi izan asmoz

Uberan.org webgune berria euskal literaturzaleen atari izateko asmoarekin sortu dute Oier Guillan eta Uxue Alberdik. “Literatura non dago? (...) Abestien letretan, antzerkigintzan, bertsolaritzan eta abar ere bada literaturarik”, uste du Alberdik. Irudigileak, antzerkigileak, bertsolariak, argazkilariak, musikariak... Artista guztien arteko zubi izan nahi du webguneak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude