Coopfunding kanpainan jasotako elkartasuna eskertuko dute Errekaleorren, egitarau oparo batekin

  • Coopfundingean lortutako 100.000 euroak eskertuko dituzte urrian Gasteizko auzo askean. Ekarpen ekonomikoa egin zutenei ez ezik, herritar guztiei eman nahi dizkiete eskerrak. Tailerretan edo ekintza ezberdinetan izena emateko konfirmazioa eskatu dute.

Hala Bedi @halabedi
2017ko urriaren 03a

Maiatza erdialdean Iberdrolak Ertzaintzaren laguntzarekin Errekaleorreko bizilagunei argia moztu zienetik, lau hilabete bete dira jada. Ekainaren 3an, behin “Herria Bizirik” manifestazio jendetsua amaituta, Coopfunding kanpaina bat jarri zuten abian, “Argi Izpiak Iluntasunean” lelopean. 100.000€ behar zituzten . Lortu zuten eta laster hasi ziren burubelarri, eguzki plakak instalatzen.

Orain, jasotako babes hori bueltan emateko ordua iritsi zaie errekaleortarrei. Coopfunding kanpainan eskainitako tailer eta sariak urrian zehar eramango dituzte aurrera: urriaren 6tik 28ra bitartean 28ra arte, hainbat tailer, emanaldi eta otordu egingo dituzte.

Baina eskerrak ez dira soilik izango diruarekin ekarpen ekonomikoa egin zutenentzako: “Auzokideok jaso dugun elkartasuna izugarria izan da. Euskal Herri osotik eta nazioartetik jaso ditugu sostengu keinuak, Bermeotik Valparaisoraino. Erasoen eta mehatxuen aurrean Errekaleor Bizirk nahi duzuen guztiekin partekatu nahi dugu garaipen hau”.  Hori dela eta, urriko ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira.

Ostiralean, urriaren 6an, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin bertso afari batean emango diote hasiera hilabeteari. Ondoren, tailer ezberdinak egingo dira hurrengo asteetan zehar, La Pulgarekin flamenko dantza tailerra, alboka tailerra Ossesekin edo Hileroko Zikloaren tailerra, adibidez. Eta guztia ez da auzoan geratuko: Lakabera bisita egingo dute urriaren 27an. Eta Urriaren 28an, larunbatez, “Azken Ilunpeko Festa”, hilabetea amaitzeko.

Ekintzetan izena emateko, gukargidaukagu@gmail.com helbidera idatzi beharra dago, izen abizenak eta jaso nahi diren tailer, afari edo ekintza espezifikatuz. Sari bezala aukeratutako kamisetak eta bestelakoak ere banatuko dituzte eta telefono zenbaki bat jarri dute martxan, konfirmazioak egiteko eta zalantzak argitzeko: 695 712 668.

Egitaraua osorik

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  Kultura  |  Gasteiz

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Topatu.eus
Errekaleor margotzeko auzolanera deitu dute uztailaren 23tik abuztuaren 3ra

Auzolanean parte hartzen dutenek Errekaleorren gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera edukiko dute, baita auzoan lo egitekoa ere, espazio komun zein kanpin dendetan. Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute.


2018-06-25 | ARGIA
Errekaleorreko hamazazpi mural erraldoiak

Gasteizko Errekaleor auzoan dauden mural erraldoien argazkiak.


2018-06-01 | Hala Bedi
Entzun 'OkupaTUGasteiz' abestia, Ekaitz Samaniegoren letrarekin

Abestiaren basea Dj Lorok egin du eta ahotsetan Arabako zenbait musikarik parte hartu dute, Ekaitz Samaniego gasteizko preso politikoaren letrekin. Bestalde, urriaren 6ko egun handirako beroketa-lanak egiteko, jaialdia egingo dute ekainaren 10ean Gaztetxean, DJ lokalekin lagunduta.


2018-05-21 | Hala Bedi
Errekaleor Free District: A Year of Solidarity

A year has gone by since Iberdrola electric company and the Basque Government cut the power on the Errekaleor district of Gasteiz. The project then became known to many people, and there was a huge wave of solidarity. Amongst other things, they collected € 10,000 to create their own energy system and now, one year later, they want to thank everybody who took part in the fund-raising on May 20th, which they are calling 100 mila esker ("A Hundred Thousand Thanks") Day.


2018-05-18 | Hala Bedi
Jasotako babesa eskertzeko unea iritsi zaio Errekaleorri

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Errekaleorri argia moztu ziotenetik urtebete igaro denean, agerraldia egin dute auzokideek, bataila hura irabazi izanak ez dituela auzokideak lasaitu gogoratuz. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko jaso zuten babesa eskertzeko -100.000 eurotik gora-, 100 mila esker jaialdia egingo dute igandean.


Errekaleor: bizitza hautatu genuen
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Urtebete da poliziaz lagundurik Gasteizko Udalak Errekaleor auzoko bizilagunei argia moztu zienetik. Elkartasunez eta autogestioz auzoa eraikitzen jarraitzen dute bertako herritarrek. Oso bizirik daudela berretsi dute bideo honen bitartez.


2018-05-14 | Hala Bedi
Errekaleor, urtebete elkartasunaren argipean

Urtebete igaro da Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak Errekaleor auzo askeari argia moztu ziotenetik. Askorentzako ezezaguna zen proiektua ezaguna bilakatu zen orduan eta elkartasun uholde erraldoi handi bat izan zen horren errudunetako bat. Besteak beste, 100.000 euro lortu zituzten energia sistema propioa eraikitzeko eta, orain, urtebete pasata, diru-bilketa horretan parte hartu zuten guztiei eskerrak emango dizkiete maiatzaren 20an, “100 mila esker” elkartasun egunean.


2018-05-08 | Zebrabidea
"Errekaleorreko egitasmoak Gasteiz osoari zabaldu nahi dizkiogu"

Maiatzaren 18an beteko da urtebeteko Errekaleor auzo askeari udalak argia moztu zionetik. Hilabeteetako lanaren ondoren, eguzki plaken bidez energetikoki buruaskia da dagoeneko auzoa, eta honek bizi eredu jasangarriago eta komunitarioagorako aukera zabaldu die, besteak beste. Hainbat proiektu dituzte eskuartean, eta egitasmo horietako asko Gasteizko kolektiboei zabaldu dizkiete: ensaio lokala, herri inprenta eta baratza, adibidez. Errekaleor Bizirik proiektuko kide den Jon izan da Zebrabidean,... [+]


ZADera autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.


2018-04-04 | Arabako Alea
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Gasteizko Errekaleor auzoan egingo den jardunaldi batean

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude