Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

  • 2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta horietako bederatzik bi urteko kartzela zigor eskaerak eta isunak jaso zituzten uda hasieran. Urrian eta abenduan epaituko dituzte.


2016ko irailaren 23an - 10:26
2015eko maiatzaren 17an herri harresia osatu zuten ehunka lagunek Gasteizen, hiru gazteen atxiloketa ekiditeko.

2010ean 28 gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Segiko kide izatea egotzita. Askok torturak salatu zituzten. 2014an epaia jaso zuten eta Auzitegi Nazionalak haietako zazpi zigortu zituen. Tartean, Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban, seina urteko kartzela zigorrarekin. Desobedientziaren bidea aukeratu zuten eta 2015eko maiatzaren 17an herri harresia osatu zuten ehunka lagunek Gasteizen, hiru gazteen atxiloketa ekiditeko.

28 gazteen aurkako epaiketak urtarrilean amaitu ziren eta aske dira denak, errugabeak zirela frogatu ostean.

Herri harresian atxilotutakoen epaiketak urrian eta abenduan izango dira. Tartean da Oier Martinez del Campo gasteiztarra: urriaren 10ean epaituko dute, beste kide batekin.

Gasteizko Harresiak deituta asanblada egin zuten irailaren 21ean, datozen epaiketei erantzuteko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Gasteiz
2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean... [+]


2016-12-12 | Arabako Alea | ARGIA
Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen... [+]


2015-06-01 | Topatu.eus
Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.


2015-05-21 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] Gasteizko herri harresiaren huste bortitza

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta... [+]


Eguneraketa berriak daude