Bigarren eguna: Guardia zibilak epailearena egin zuenekoa

  • Epaiketaren bigarren egunean Egunkariaren itxieran parte hartu zuten guardia zibilak izan dira protagonista, eta deklarazio esanguratsua egin du operazioa gidatu zuen agenteak: Egunkaria ixteko eskatu ziola Juan Del Olmo epaileari. Guardia Zibilak onartu du, beraz, berari ez dagokion esparruan sartu zela, epaileak erabaki beharreko kontu batean, alegia. Egunkaria auziaren sumarioa guardia zibilaren txostenek oinarritzen dute goitik behera; defentsek askotan esan dute epaileak Guardia Zibilaren tesiak bere egin zituela (ikusi auziaren ibilbidea kontatzen duen erreportajea) eta atzokoak hori demostratu besterik ez du egiten.


2009ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Atzoko sesioan lekuko gisa hartu zuten parte guardia zibilek, baina urtarrilean berriz ere itzuliko dira sala horretara, peritu gisa deklaratzeko. Gomez Bermudez epaimahaiburuak “embrollo” hitza erabili zuen egoera hori definitzeko. Harrigarria da epaimahaiak onartzea guardia zibil horien peritajea, ikusirik instrukzio guztian izan duten jarrera partziala. Bestalde, auzipetuek jasandako torturen inguruan galdetu zieten guardia zibilei defentsa abokatuek –fiskaltzak ez zien galderarik egin– eta hauek ukatu egin zuten halakorik izan zenik: “estropezu egin eta orkatila bihurritu zuela esan zidaten” esan zuen guardia zibilak atzokoan, Iñaki Uria bertan zela.

Euskal Herriko prentsan iritzi eta editorialak ugari izan dira epaiketaren lehenengo bi egunetan. Madrilgo prentsa, berriz, guardia zibilek esandakoak kontatzera mugatu da kasik (El País, El Mundo, La Razón), eta batzuetan izenburu iraingarriak erabiliz: Los reos de “Egunkaria” recurren, como ETA, a denunciar torturas (ABC).

Bestalde, epaiketak oihartzun ikusgarria izan du sarean informazioa eta auzipetuei babesa emateko. Twitterren bidez jarraitu ahal izan da auzia eta Facebook-en elkartasuna adierazi dute. Egunkarialibre.info atarian sarean dabilen informazio guztia bildu nahi dute epaiketari jarraipena egiteko. Paul Riosek bere blogean ere jarraipena egin dio epaiketari eta Javier Ortizek aspaldi darama auziaren ingurukoak biltzen bere Pedradas blogean.

Zenbait iritzi artikulu argitaratu dira gaurkoan hedabideetan:

- El juicio que nunca debía haber comenzado (Pello Salaburu, El Correo)

- Aminetu Haidar bihotzean eta “Egunkaria libre!” aldarria eztarrian (Joxe Iriarte Bikila, Noticias de Gipuzkoa).

- La condena a Egunkaria (Ignacio Escolar, Público).

Epaiketak urtarrilaren 11n jarraituko du. Fiskalaren eta epaimahaiaren jarrerak baikortasunerako bide ematen du, baina auzipetuak kezkatuta jarraitzen dutela azaldu dute, herri akusazioek haien tesiei eusten dietelako. Horregatik, etzi Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute beste behin ere.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude