Berta Zúñiga Cáceres: “Nire amaren heriotzak agerian utzi du Hondurasko ustelkeria eta militarizazioa”

  • Berta Cáceres ekintzaile ekologistaren alabak leporatu die Hondurasko Gobernuari eta Gualcarqueko ibaieko Agua Zarca proiektu hidroelektrikoa sustatzen ari den DESA enpresari bere amaren heriotza, eldiario.es hedabideak jaso duenez.


2016ko maiatzaren 05ean - 18:10
Ekintzailearen senideak eta lagunak hitzaldi bira bat egiten ari dira Europan zehar. Senideek eskatu dute Cáceresen heriotza argitzeko ikerketa batzorde independente bat martxan jar dezatela. Argazkia: diagonalperiódico.net

Hondurasko herri indigena ugari ari dira borrokan zentral hidroelektrikoen eta meatzeen aurka eta ingurumenaren aldeko ehun ekintzaile baino gehiago hil dituzte 2002 eta 2014 urte artean. Sona handia izan du Berta Cáceres ekintzailearen heriotzak. Martxoaren 3an hil zuten Cáceres eta nazioartean ezaguna zen egindako borrokengatik.

Ekintzailearen senideak eta lagunak hitzaldi bira bat egiten ari dira Europan zehar. Biraren helburua da eskatzea Cáceresen heriotza argitzeko ikerketa batzorde independente bat martxan jar dezatela, baita salatzea ere 2009ko Estatu Kolpeaz geroztik herrialdea jasaten ari den errepresioa.

Valentzian egin dute geldialdia eta Berta Zúñiga Cáceres Berta Cáceresen alabak eta Rosalina Domínguez Hondurasko herri indigenen Batzorde Herritarreko (COPINH) kideak hartu dute hitza. “Nire amaren heriotza ez da ekintza isolatua. 2009ko estatu kolpeaz geroztik Hondurasko gobernuak martxan jarri duen errepresioaren parte da”, azaldu du Zúñigak. 

Errepresio horrek “areagotu egin du enpresa multinazionalen eragina, enpresa hidroelektrikoen eta meatzeen proiektuak bere gain hartu baitituzte askok”, gehitu du. Horren adibidetzat jo du DESA enpresak bultzatutako Agua Zarca proiektua. FMO Bankuaren, Finnfunden eta Boith-Hydro ingenieritza elkartearen (Siemens) laguntza du proiektuak eta Lenca herri indigena bizi den lekuari zuzen-zuzenean eragiten dio. Hain zuzen, Cáceresek herri indigena hori antolatu zuen proiektu horren aurka borrokatzeko.

Zúñigak salatu du proiektu horien onuradun bakarrak direla oligarkiak, inbertitzen duten bankuak eta enpresa multinazionalak, eta DESAri eta Hondurasko Gobernuari leporatu die bere amaren heriotza: “Manuel Zelayaren estatu kolpeaz geroztik, Karibeko herrialdea jasaten ari den ustelkeria, indarkeria eta militarizazio egoeraren adierazgarria da nire amaren heriotza”.

“Hasiera-hasieratik baztertu gaituzte ikerketa prozesutik”

Hondurasko poliziak lau pertsona atxilotu ditu Berta Cáceresen heriotzarekin lotura dutelakoan, baina Cáceresen senideek “ez dute konfiantzarik gobernuarengan”. Senideek salatu dute “hasiera-hasieratik" baztertu dituztela ikerketa prozesutik, eta gardentasun eza leporatu diote gobernuari. “Estatuak egin baldin badu froga zientifikoetan oinarritutako ikerketa, gaur bertan onartu beharko luke Giza Eskubideen Amerikako Batzordeak ikerketan parte hartzea, pertsona independenteek azter ditzaten orain arteko ekintza guztiak”. 

Gainera, adierazi du “DESA enpresarekin lotura duten militarrak atxilotu izanak” adierazten duela Estatuko agenteek Cáceresen heriotzarekin duten lotura, eta “hori arrazoi nahikoa da Agua Zarcako proiektua gelditzeko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko obren arriskua salatu du Ekologistak Martxanek

Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio falta salatu ditu, baita obrak... [+]


2024-06-26 | Sukar Horia
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa

A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000 lagun batu dira bertan eta Frantziako Estatuko Barne ministro Gérard... [+]


Urdaibaiko Guggenheimek eta Donostiako Santa Klara uharteak bandera beltza jaso dute, iaz bezala

Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.


E-CHO proiektua: Pirinioetako oihanak, abioiak hegalarazteko erregai

E-CHO izenaren gibelean gordetzen den makroproiektuari so jarri gara, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmo omen ekologikoa hurbilagotik ezagutzeko asmoz. Hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko fabrika erraldoi bat, eta hegazkinentzako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude