Bere buruaz beste egin du Banco Popularraren aginduz etxegabetu behar zuten gizon batek

  • Cornella de Llobregaten (Katalunia) gertatu da. 45 urteko gizonak bere burua jaurti du hamargarren solairutik behera, Mossoak etxegabetze ordenarekin etxeko atean zirela.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 14a
(Argazkia: Juan Barbosa)

Hildako gizonak eta haren bikotekideak zortzi urte zeramatzaten etxe horretan, alokairuan. Ordaintzeko zeuzkaten zailtasunen aurrean, etxearen jabetza duen Banco Popularrak demanda jarri zuen azaroan. Hasiera batean etxegabetzea martxoan egitea aurreikusten zen, baina bi aldiz suspenditu izan dute. Azkena, Cornellako zerbitzu sozialek epaitegiari familiaren egoeraren berri ematen zuen informea bidali ostean. Txosten horretan adierazten zen bikotea etxebizitza sozialen itxaron zerrendan zegoela.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak adierazi duenez, Udalak bazekien etxegabetzea gaur egingo zutela. Udalak baieztatu egin du eta “atzo bertan bi pertsona hauen zaurgarritasun egoeraren berri ematen zuen beste informe bat” bidali zutela jakinarazi du, eta akzio legalak hartzea planteatzen ari direla adierazi.

Hipotekak Kaltetutakoen Bartzelonako Plataformak (PAH) eta Errentarien Sindikatuak heriotza “hilketatzat” jo dute, gertakariak arduradun politiko eta ekonomikoak dituela adieraziz. Espainiako Estatuko PAH talde guztiei luzatu diete mobilizazioak antolatzeko deia.

Kanal hauetan artxibatua: Etxegabetzeak  |  Katalunia

Etxegabetzeak kanaletik interesatuko zaizu...
Esan artzapezpikutzak egitekoa duen etxe kaleratzea atzeratu dute epaitegiek

Hipotekek Kalteturiko Plataformak adierazi du "forma" arazo batek atzeratu duela tramitea baina ohartarazi du artzapezpikutzaren nahia oraindik ere Esa herriko familia etxetik botatzea dela.


2018-04-25 | Miren Osa Galdona
Okupatutako etxeak azkarrago husteko lege-erreforma onartu du Espainiako Kongresuak, eskuin unionistek eta subiranistek bat eginda

Prozedura Zibileko Legea aldatzea onartu du Espainiako Kongresuak. Horrela, etxe bat okupatu duten pertsonak bi urteren buruan kaleratu ordez, bi hilabeteko epean kanporatu ditzakete. Neurriak ez du arrisku egoeran dauden familientzat edo norbanakoentzat alternatibarik jasotzen; administrazioak ez die zertan beste bizitoki bat eskaini. PPren, Ciudadanosen eta EAJren botoekin atera da aurrera PDeCATek proposatutako legea. Indarrean jartzeko Senatuaren onespena behar du.


2018-03-02 | ARGIA
360.000 etxegabetze sei urtean Espainiako Estatuan

2011z geroztik, urtean 60.000 etxegabetze burutzen dira batez beste Espainiako Estatuan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera. Tartean sartzen dira ez soilik etxebizitzak, baita bestelako espazio, pabilioi edota bulegoak ere. 


Kutxabankek bikote gasteiztar baten aurka zuen kaleratze prozesua bertan behera utzi du epaileak

Cesarea eta Bartolomek 68 eta 72 urte dituzte eta Gasteizen duten etxetik bota nahi zituen Kutxabankek, baina Arabako probintzia-auzitegiak baliogabe jo du hipotekaren kuota bat ordaintzen ez duzunean bankuak hipoteka osoa eskatu ahal dizula dioen klausula. Ez dago helegiteak jartzeko aukerarik.


2018-02-14 | ARGIA
Etxegabetze asko eragin duen IRPH indizearen auzia Europara iritsiko da, Arabako kasu batengatik

Arabako auzitegiak Europara eramango du IRPH klausulen inguruko auzia. Espainiako Auzitegi Gorenak, epaileen arteko desadostasun handiekin, atzera bota zuen Arabatik emandako epai bat, zeinak indize hipotekarioa baliogabetzat jo zuen.


2017-12-13 | Lander Arbelaitz
Etxetik bota ondoren ospitalera eraman behar izan dute 84 urteko Patxi Zubiarre Donostian

Ohatilan atera dute Patxi Zubiaurre 40 urtez bere etxea izan den lekutik. Asteazken goizean kaleratu du Abacredit mailegu enpresak, 2014ko maiatzean ezin izan baitzion 104.000 euroko hipotekari aurre egin.


2017-12-12 | ARGIA
Bertan behera utzi dute gaur kaleratzekoa den Patxi Zubiaurreren aldeko elkarretaratzea, berak hala eskatuta

Etxe Kaleratzeak Stop! taldeak deituta gaur goizean Donostian egitekoa zen elkarretaratzea bertan behera geratu da, Patxi Zubiaurrek, etxegabetu nahi duten 84 urteko gizonak, hala eskatuta.


Etxe kaleratze bat geldiarazi dute Iru˝eko Arrosadia auzoan

Goizeko zortzietan zegoen aurreikusia Santander Bankuan Martha izeneko emakume bat eta bere familia bizi zen etxea hutsaraztea. Elkarretaratzea egin dute Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformakoek eta epaile batek momentuz geldiarazi egin du kaleratze hori. 


2017-12-01 | Miren Osa Galdona
Hilabete etxetik kanpo
Gasteizko Santo Domingo kaleko bizilagunek konponbiderik gabe jarraitzen dute

Hilabete pasa da, Udalaren aginduz, Gasteizko Alde Zaharreko Santo Domingo kaletik bederatzi familia euren etxeetatik irtenarazi zituztenetik. Santo Domingo Bizirik plataformak jakitera eman duenez, familia batzuei lau aldiz aldarazi diote etxez eta gehienak egoera “tamalgarrian” bizi dira. Udalaren jarrera “utzikeria hutsa” dela diote bizilagunek. Larunbatean kazelorada egingo dute Gasteizko Alde Zaharrean.


Eguneraketa berriak daude