Ttinka

Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna bidean da

  • Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna, Lakarrako apezetxe ohian.

Euskal Irratiak @euskalirratiak
2018ko urtarrilaren 18a
Ttinkaren aurkezpena.

Proiektuak kasik bost urte eman ditu gauzatzeko, bainan euskarazko harrera eginen duen Mikro haurzaindegiko obrak hasiak dira eta izena oraindanik eman daiteke. Xehetasunak edo izen emaiteak egiteko: ttinkahaurzaindegia@gmail.com.

Proiektuaren istorioa kondatu dauku Jean Mixel Bicain Gamarteko auzapezak. Ondotik Leire Bidart Ttinka haurzaindegiko kideak elementu praktikoak emanen dauzku.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroa Beherea  |  Euskara Ipar EHn  |  Haurren haziera

Nafarroa Beherea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-09 | Zabalik elkartea
hEuskara Amikuzen
MULTIMEDIA - dokumentala

Donapaleuko Zabalik elkarteak bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.


2018-02-05 | Laborari
Nekazari gazteak eztabaidan Donaixtin
"Zaila da uztartzea libro diren etxaldeak eta martxan ezarri nahi diren proiektuak"

Hogoita hamar pertsona baino gehiago bildu da ELB Gazte eta AFI-k antolatzen zuten bigarren kafe instalazioan urtarrilaren 25ean Donaixtin. Jean-Bernard Pochelu eta Intza Recak transmisioa nola bizi eta ikusten duten esplikatu diete Briseteia ostatuan bildu zireneri.

 


2018-01-30 | Euskal Irratiak
Amikuzeko irrati berria martxan da

Amikuzeko irratia sortu dute. Pasa den larunbatean iragan zen lehen irratsaioa, Amikuze aldean ariko diren kolaboratzaileekin.


2018-01-19 | Sustatu
Euskal hiriburuetan 3.500 etxebizitza alokairuan Airbnb-ren bidez, iaz baino %15 gehiago

Airbnb webguneko datu berriak ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan.


2018-01-04 | ARGIA
Amikuzeko irratia aste gutxi barru izango da martxan

Donapaleuko estudiotik ariko dira hasiera batean eta proiektuaren arduradunek Berriari azaldu diotenez urtarrila amaiera aldera hasi nahi dituzte emankizunak.


2017-12-15 | Euskal Irratiak
"Aldudeko ibarrean diren etxe hutsekin zerbait egin behar da"

Aldudeko ibarrean kasik 220 etxe badira hutsik, orotarat 580 etxetik. Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteak azterketa bat egin du bi urtez, etxe horietaz, eta aste honetan lehen emaitzak agertu dituzte.

 


2017-12-11 | ARGIA
"hEskuara Amikuzen", hizkuntzaren galera eta bizi nahiaz dokumentala zabaldu dute

Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentalean bildu du Nafarroa Behereko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.


2017-12-04 | Irulegiko Irratia
Lehen arno merkatua ontsa iragan da Donibane Garazin

Irulegiko arno sormakaren ezagutzeko jende andana pollita bildu da Donibaneko merkatu estaldian.


2017-11-23 | Euskal Irratiak
Iparraldea eta Hegoaldea izendapenak gure arteko urruntasunaren seinale?

Eneko Bidegain kronikalariarekin Zazpiak bat ala Zazpi? galderatik abiatuz usaian bezala, Iparraldea eta Hegoaldea bezalako izendatze eta kontzetuetaz aritu gira. Egokiak ote dira, gure lurraldearen parte hauen zatitzeko eta izendatzeko? Zerren seinale dira?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude