Bankoa eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea eten egin du Crédit Agricolek

  • Aurrezpen eta zor murrizketa politika hasi du Crédit Agricolek munduan dituen finantza negozioetan. Horren ondorioz, eten egin du bere filiala den Bankoaren eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea. Negoziazioak oso aurreraturik zeuden eta “borondatezko aliantza” bat zela esan zuten bi erakundeetako arduradunek joan den maiatzean, bat egitea ziurtzat eman zenean.


2011ko urriaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Batak zein besteak oinarrizko kapital maila ona dute: arriskuan egon daitezkeen aktiboen %13,44 Ipar Kutxak eta %10,42 Bankoak, Espainiako Bankuan exijitzen duen %8tik oso goiti. Bien artean 5.300 milioi euro aktiboko bankua sortuko zatekeen. Crédit Agricole 1997an egin zen Bankoaren akziodun nagusi eta bere esanetan “azken asteotan larriagotu den” finantza krisiaren ondorioz eten du bat egitea. Bankoa eta Ipar Kutxako arduradunek azaldu dute etorkizunean aukerarik balego bat egite proiektu berri bati ekingo diotela.

Crédit Agricoleren erabakia Greziako krisiarekin lotu dute zenbaitek, banku frantziarrak ia 1.000 milioi euroko zorra erosi baitzion herrialde heleniarrari. Duela gutxi Moddy’s agentziak Crédit Agricoleren eta Société Généraleren kalifikazioa jaitsi zuen, hain zuzen Greziako zorrarengatik duten arriskuarengatik.

Dena den, Frantziako bankuek Grezian galtzeko izan dezaketena askoz gehiago da, orotara 40.000 milioi euroko zorraren jabe baitira bertako entitateak. Hain zuzen, atzo jo zuen hondoa Dexia banku frantziar-belgiarrak eta euroguneko krisiak hondoratutako lehena bilakatu zen. Dexiak 3.462 milioi euro ditu jokoan Grezian eta arrisku horren zurrumurruengatik burtsan %32,6ko galera izan du azken bi egunetan. Frantziako eta Belgikako gobernuak Dexia erreskatatzeko aukera aztertzen ari dira. 2008an AEBetako subprime hipoteken eztandagatik erreskatatu zuten Dexia eta 6.376 milioi euro jarri behar izan zituzten erakunde publikoek.


Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude