Azken eraso faxisten kontra kontzentrazioa egin dute Bilbon

  • Joan den asteburuan Artxandako (Bilbo) gudari eta milizianoen monumentuari egindako erasoa salatu dute Sare Antifaxistak deitutako kontzentrazioan.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 22a

“Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren kontra” leloarekin astelehen arratsaldean egin dute kontzentrazioa. 1936ko biktimekiko iraina ikusi dute antifaxistek pasa den asteko pintaden atzean. Artxandako erasoaz gain, espainiar banderak jarri izana edo Hontzak konpartsak jasandako zentsura ere salatu dituzte.

Mobilizazio eta ekimen ugari egiten ari dira Bilboko Aste Nagusiaren baitan, eta horregatik hurbildutako konpartsakideei eskerrak eman dizkiete bertan bildutakoek.

 

Kanal hauetan artxibatua: Antifaxismoa  |  Bilbo

Antifaxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-12 | Axier Lopez
"Ultraeskuindarrek jendeari eraso egiten diote inor atxilotua izateko beldurrik gabe, inpunitate osoa dutela jakitun direlako"

Urriaren 9ko Valentziako manifestazioan faxisten eraso bati aurre egin zion 18 urteko valentziarra elkarrizketatu du ARA egunkariak. Ikasleen Fronte Bateratuko militante hau bilakatu da faxisten aurkako erresistentziaren ikur. Faxistak bi gazte jipoitzen ari zirela, sei bat ultraeskuindarri aurre egin zien. Kolpeak jaso zituen, baina onik da. Vicente Danvila du izena eta ingeniaritza elektronikoa ikasten du Valentzian.


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


"Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun"

“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta:


2017-05-12 | Axier Lopez
"Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!"

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan eder bezain oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.


"Arrazakeria jasan dugunok lideratu behar dugu borroka hau, ez ezkerreko zuriek"

Unibertsitatera bidean zihoala beltza izateagatik poliziak identifikatuarazi zuenean erabaki zuen aktibista bihurtzea. Garai nahasiotan, faxistak txoriburutzat hartu eta gutxietsi izana akatsa dela uste du, eta eskuinaren zartakoei erantzuten aritzea baino, herritarrak benetan kontzientziatzea lortuko duen diskurtso propioa garatzea dela bidea.


2016-12-08 | Rayco Sanchez
Zugatik abestuko dugu Aitor

Abenduaren 8an 18 urte bete dira, ordura arte Euskal Futbolean bizi izan genuen zauririk handiena ireki zigutela. Garai horretan sentitu nuen minak eta soilik amorruak ematen dituen botaka egiteko gogoak nabari ditzazket gaur.


Nafarroako kolore guztiak faxismoaren kontra

Ez da egunero ikusten larunbatean Iruñean krabelin gorriak eskuan, 1936ko gerran hildakoen omenez, milaka lagunek erakutsitako batasuna. Oroimen historikoa lantzen duten talde guztiak, herri mugimenduko eragile andana, sindikatu nagusi guztiak, alderdi politikoen gehiengoa… salbu eta, ohi gisan, UPN eta PP.


#Paintback: nola egin graffiti ikusgarriak, bide batez naziak izorratuz

Izan ere, Alemanian eskuin muturreko taldeak indarra hartzen ari dira eta horrek eragina du herri eta hirietako hormetan. Baina eskuin muturraren aurkakoak ez daude geldirik. Eta irudimen handia dute.


2016-05-16 | ARGIA
Gazte musulmanak selfie umoretsu batekin egin die aurre Flandriako ultra-eskuindarrei

Eszena asteburu honetakoa da: Anberesen (Flandria) kultura musulmanari buruzko erakusketa antolatu dute. Erakusketa horren kontrako elkarretaratzea deitu zuen Vlaams Belang alderdi ultra-eskuindarrak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude