Asel Luzarraga ez dute espetxeratuko, baina Txiletik kanporatua izan daiteke


2010ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asel Luzarraga idazle, musikari eta blogari bizkaitarrari 220 eguneko espetxe-zigorra ezarri dio Txileko justiziak. Luzarraga, ordea, aske geratuko da, jada betea baitu zigor hori, kartzelan lehenik eta etxean gero. Orain, Txiletik kanporatzeko aginduari aurre egin beharko dio. Haren lagun eta senideek adierazi dutenez, argi zegoen hori bilatzen dutela: Luzarraga Txiletik kanporatzea.

Txileko etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi diote Luzarragari. Informazio gehiago:

- Asel Luzarraga errudun jo dute (2010-09-03)


Eguneraketa berriak daude