"Asel terrorista? Mesedez!" kanpaina abiatu dute

  • Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Pen Klubak Asel Luzarragaren kasua epaitegira eraman ahal izateko kanpaina abiatu dute. Kanpainaren helburua dirua batzea da, izan ere, elkarteek azaldu bezala, Aselen absoluzioa da prozedura judizialetik atera dezaketen ondorio “onargarri” bakarra.

"Asel terrorista? Mesedez!" kanpainaren aurkezpena.

2020ko martxoaren 02an - 12:20

Fito Rodriguez idazlea eta Asel Luzarraga bera izan dira kanpaina azaldu dutenak. Hamar urte eta gero, Amerika Arteko Giza Eskubideen Batzordeak Aselen kasua aurrera eramateko zantzuak ikusi dituztela azaldu dute, eta Txileko Estatuaren aurka jarritako salaketa onartu zaionez kanpaina aurrera ateratzea erabaki dute.

Asel Luzarraga idazle anarkista Txilen atxilotu zuten 2009an terrorismoa laguntzea eta gazteei ideia okerrak erakutsi nahi izatea leporatuta. “Muntaia lotsagabetzat” definitu dute ordukoa, Aseli egotzitako delituak ezeztatuz, eta berak egindako bakarra bere blogean maputxeen aldeko testuak idaztea izan zela argudiatuz.

Aselen etxean "bereak ez ziren armak" argudiotzat hartuta atxilotu zuten, eta Terrorismoaren aurkako legearen pean jarri. Bere abokatuak etxeko atxiloaldia izatea lortu zuen, eta epaia eman zutenean jada beteak zituen atxilo eman beharreko egun horiek. Ordutik Txiletik kanpo bizi da, eta Txileko Estatuak hasieratik hori nahi zuela adierazi du.

Orain, bere kasua aurrera eramateko aukera bat ikusi dute kanpaina abiatu duten bi elkarteek, eta kanpaina baliatu nahi dute epaiketarekin jarraitzeko. Horrez gain, Aselen historiari buruzko dokumental bat egiten dabiltzala ere jakinarazi nahi dute, eta gonbitea luzatu diete idazle eta artistei beren burua grabatu eta dokumentalean parte har dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Asel Luzarraga
Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren... [+]


2010-09-03
Asel Luzarraga errudun jo dute

Asel Luzarraga idazle, musikari eta blogari euskalduna errudun jo du Txileko epaitegiak. Etxean lehergaiak egiteko materiala izatea egotzi diote, eta datorren asteartean jakinaraziko dute zein zigor ezarriko dioten.


Eguneraketa berriak daude