Durangoko Azokak agur esango dio aurtengo edizioari


2008ko abenduaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gerediaga Elkarteak 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari buruzko balorazioa egingo du prentsaurrekoan, 11:00etan Elkartegian. 12:30ean Bernardo Atxagak, Quim Monzók eta Josep Bargallók Hizkuntza txikiak, literatura handiak hitzaldia eskainiko dute. 17:00etan Grupo Maral talde argentinarrak kantaldia eskainiko du eta 17:30ean Baserriko saltsa ume antzerkia eskainiko da San Agustin Kultur Gunean.

Ikusi gaurko egitaraua

"Esporak sarean" ekimena aurkeztu du Garoa liburu-dendak

Zarauzko Garoa liburu-dendako Imanol eta Eneko Agirre anaiek "Esporak sarean" ekimena abiarazi dute eta atzo aurkeztu zuten Durangoko Azokan. Anjel Lertxundiren testu batetik abiatuta, mikroipuin bat osatzea proposatzen dute.  Nahi duenak eman ahal dio segida Lertxundiren testuari, hirugarren batek bigarren horri eta horrela hamar arte. Idatzitako testu bakoitzak 60 eta 120 hitz artean izan ditzake.

Irakurri albiste hau hedabide hauetan: Gara, Deia

Deustuko Unibertsitateak Gotzon Garatek amaitu gabe utzitako esapideei buruzko ikerketa kaleratuko du

Atzo omenaldi xume eta beroa jaso zuen Gotzon Garatek Durangon. Bere familia eta lagunak bertan izan ziren, baita berarekin batera elkarlanean jardundako zenbait baserritar ere, Gotzon Garate urte luzez aritu baitzen atsotitzak eta esaera zaharrak biltzen baserriz-baserri. Orain, Deustuko Unibertsitateko bere lagunek amaitu gabe utzi zuen esapideei buruzko ikerketa kaleratzea dute helburu.

Irakurri albiste hau hedabide hauetan: Noticias de Gipuzkoa, Deia

Atera dena diskoa aurkeztu dute

Atzo aurkeztu zuten euskal idazle gazteen 18 testu biltzen dituen Atera dena diskoa. Testu horiek iragan maiatzean egin zen Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) Idazle Gazteen Topaketan osatuak dira. Topaketa horietan parte hartu zuten Igor Estankona, Leire Bilbao, Fernando Morillo, Asier Serrano, Oier Guillan, Asel Luzarraga eta Castillo Suarez idazleek eta Borja Estankona eta Antxon Sarasua musikariek. Diskoan bildu dituzten testu horietako batzuk errezitatuak dira eta beste batzuk abesti bihurtuak. Aurrerantzean zuzenean entzun eta ikusteko aukera ere izango dugu.

Irakurri albiste hau hedabide hauetan: Gara

Txapela buruan gizona munduan (Iosune Irigoien eta Edurne Pagola, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak)

"Kultur eta literatur ekoizpenean emakumeok historian zehar jasan duen diskriminazioa gainditu nahi badugu bada zer eginik. Guztion borondatea beharrezkoa izango da hau lortzeko, eta egia esan aurten Durangoko Liburu eta Disko Azoka aurkezteko erabili den kartelak ez du asko laguntzen ibilbide honetan. Gerediagak, Euskal Herriko disko eta liburu azokarik garrantzitsuenaren antolatzaile izanik, zeregin horretan funtsezko ekarpena egin dezakeelakoan gaude. Horretarako Bilgune Feministak azken lau urteetan proposamenak luzatu izan dizkiogu Gerediagari. Aurtengo martxoan ere beraiekin bildu ginen eta beren jardueraren berri eman zigutenean, bertan ikuspegi feminista txertatzeko proposamena luzatu genien". (Gara, 2008-12-08)

ARGIA Durangoko Azokan: abenduaren 7ko zozketaren irabazleak

Atzo ARGIAk egindako zozketan sarituak honakoak dira:

  • Baltegi (asteburu pasa bi lagunentzat): Aitziber Amenabar (191)
  •  

  • Jolastoki (afaria bi lagunentzat): Alberto Mendikute (1821)
  •  

  • Laia Erretegia (afaria bi lagunentzat): Mireia De Jesus (1837)
  •  

  • Tarpoon urpekaritza (bi urpekaritza bataio): Jon Beguiristain (2134)
  •  

  • Amagoia i Etxekar (soinekoa): Aitziber Irazustabarrena (182)
  •  

  • Olabarriako Kartinga (bi sarrera): Harbil Osa (188)
  •  

  • Olabarriako Kartinga (bi sarrera): Inma Alberdi (986)
  •  

  • Donostiako Aquariuma (bi sarrera): Julia Mendizabal (183)
  •  

  • Donostiako Aquariuma (bi sarrera): Joxe Mari Telleria (500)
  •  

  • Bilboko Euskal Museoa (bi sarrera): Kandido Agirrebaltzategi (2144)
  •  

  • Bilboko Euskal Museoa (bi sarrera): Jasone Sagastibeltza (2980)
  •  

  • Euskal Burdinaren Museoa (bi sarrera): Garbiñe Alkorta (1832)
  •  

  • Urdazubiko lezeak (bi sarrera): Amaia Leturiaga (496)
  •  

  • Urdazubiko lezeak (bi sarrera): Josebe Sagarzazu (1839)

Zorionak guztioi eta gogoratu ARGIAk gaur ere sariak zozketatuko dituela produkturen bat erosten duzuenon artean. Harpidedun zaretenok doan jasoko duzue zozketan parte hartzeko txartela.

Ikusi abenduaren 5eko irabazleak

Ikusi abenduaren 6ko irabazleak


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Asel Luzarraga
"Asel terrorista? Mesedez!" kanpaina abiatu dute

Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Pen Klubak Asel Luzarragaren kasua epaitegira eraman ahal izateko kanpaina abiatu dute. Kanpainaren helburua dirua batzea da, izan ere, elkarteek azaldu bezala, Aselen absoluzioa da prozedura judizialetik atera dezaketen ondorio... [+]


Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren... [+]


Eguneraketa berriak daude