Pinochetek ez luke reggaetona dantzatuko

  • Eskuinak irabazi ditu Txileko hauteskunde presidentzialak, hogei urtez oposizioan izan ostean. Sebastian Piñera izanen da presidente berria, askok Silvio Berlusconi agintari italiarrarekin alderatzen duten enpresaria. Augusto Pinochet berpiztu dela diote askok, eta irabazle nagusia Washington izan dela, Washington eta bere estrategia hegemonikoa. Eduardo Frei hautagai ofizialistaren Kontzertazioa koalizioak porrot egin du, eta Michelle Bachelet sozialistaren lekua hartuko du Piñerak.


2010ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

"Etxe Zuriaren botereari kontra egiten dioten Amerikako Gobernu progresista eta ezkertiarren aurrean, agintari kontserbatzaile eta atzerakoien kluba indartzera dator Piñera", idatzi du Fernando Arellano Ortizek Kaos en la Red webgunean. Klub hori osatzen dute Alvaro Uribek (Kolonbia), Alan Garciak (Peru), Roberto Martinellik (Panama), Oscar Ariasek (Costa Rica), Porfirio Lobok (Honduras) eta Felipe Calderonek (Mexiko).

Arellano Ortizek "Berlusconi latinoamerikarra" deitzen dio Piñerari. "Lehen zeukan botere ekonomikoari, politikoa gehitu dio orain. Globalizazio neoliberalaren ikono perfektua da. Ziurrenik, Txilek multinazionalen esku uztea falta dena pribatizatuko du Piñerak, eta ez da gutxi". Jorge Harritt irakaslearen hitzak ekarri ditu bere artikulura: "Airea soilik ez, kobre enpresak ere pribatizatuko ditu, Allenderen gobernu sozialistaren herentzia den Codelco, Enami eta Cochilco bezala, herrialde honetako ondare publikoa deuseztatuz".

Interneten informazio piloa dago hauteskundeen emaitzek ekar ditzaketen aldaketen inguruan. Kaos en la Red eta Rebelión webguneetan adibidez artikulu ugari bildu dituzte, Txileri eskainitako ataletan. Ezkerraren ikuspegia islatzen dute artikuluok, berdin Santiagoko Indymedian, Liberacion agerkari elektronikoan edota Trinchera de la imagen blogean plazaratutakoek ere.

Batetik bestera ibiliaz, artikulu interesgarria aurkitu dugu Alderdi Nazional Pinochetistaren webgunean: Reggaeton: sucio negocio del judeocomunismo internacional para minar la voluntad de las futuras generaciones. Azken finean, artikulu hau hona ekartzeko aitzakia besterik ez dira aurreko lerroak. Horretarako eta nire analisiari ukitu serioagoa emateko. Irakurriko duzuena latza baita. Begira, begira...

"Reggaetona ertamerikan jaio da, judeocastrismoaren plan baten parte bezala, zonalde horretan eragina izateko helburuarekin. Jada ikusia genuen hori El Salvador eta Nikaraguako gerrillekin. Sexua hizpide duten letrek, familiak Nazioaren erdigune gisa duen rola mespretxatzen dute. Haren erritmo errepikakorra, ez da gure arraza ZOGaren hatzaparren menpe mantentzeko mezu subliminala baino". Badaezpada ere, ZOG = Gobieno Sionista de Ocupación.

"Bestetik, musika subestilo honen jarraitzaile batzuen piura, Alderdi Komunistako masoi judutarren plan perbertsoen erakusgarri da, gure arrazaren gaitasun mentala jipoitzea helburu duena".

Trankil, bada gehiago:

"Kaleetan marikoientzako musika hori gehiago ez entzutea proposatzen dugu, martxa militarrak, Huasos Quincheros eta Patricia Maldonado baizik". Huasos Quincheros taldeak eta Patricia Maldonado abeslariak, noski, diktaduraren soinu-banda osatu zuten.

Broma dirudi bai...

Eta bitartean Asel Luzarraga idazle eta musikaria Txilen preso. Gurea herri bitxia dela diogu gero...


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Asel Luzarraga
"Asel terrorista? Mesedez!" kanpaina abiatu dute

Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Pen Klubak Asel Luzarragaren kasua epaitegira eraman ahal izateko kanpaina abiatu dute. Kanpainaren helburua dirua batzea da, izan ere, elkarteek azaldu bezala, Aselen absoluzioa da prozedura judizialetik atera dezaketen ondorio... [+]


Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren... [+]


Eguneraketa berriak daude