Aralar, guztion artean

  • Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.

Hainbat egile*
2018ko apirilaren 24a
Naturtzaindia: "Gure instituzioen funtzionamendu eskasak kezkatu behar gaitu".

Baina errealitate gordinak erakusten digu badagoela, bere abeltzain interes partikular baztertzailearekin itsuturik, zentzu horretan aurrera egiteari uko egiten dionik.

Berriki, Goierriko Baserritarren elkarteak Ordiziako merkatuaz baliatu da Aralarren ezagutza zientifikoaren, kudeaketa publikoaren eta dibulgazioaren alde ibilbide luzea eta ezaguna duen Goierriko ordezkari bat publikoki deskalifikatzeko. Pankarta narras baten bidez, erdeinuzko mezu argia bidali du Aralarren ikuspegi integratzaile bat defendatzen duenari. Zertarako arrazoitu, zuzenean iraindu litekeenean?

Gertakari horrek agerian uzten dizkigu gutxienez bi kontu, gizarte ikuspegitik zein baino zein kezkagarriagoak direnak.

Lehenengoa, Baserritarren Elkartearen jarrera. Agerikoak dira Gipuzkoako lehen sektoreak dituen errentagarritasun eta lehiakortasun arazoak. Lekuko merkataritza, ekoizpenen banatze sare zuzenak eta antzeko beste zenbait ekimenek lehen sektorea hiri ekonomiara hurbiltzen du. Erabakigarriak izan litezke sektore horren etorkizunerako eta horrexegatik bultzatu behar ditugu. Nola ulertu, beraz, abeltzainen izenean, eta merkatu egunean, Elkarte horrek “eko-urbaniten” kontzeptu aldrebesa ikur gisara erabiltzea bere bezeroen aurrean? Eta Aralarren etorkizunaz erabakitzeko ahalmen esklusiboa euren gain hartzea, noiz eta Aralarren jabetza/titularitatea goierritar guztiena dela eta lanen nahiz instalakuntzen finantzaketa gipuzkoar guztiona?

Tamalgarria da lehen sektoretik Naturaren aurkako hainbat jarrera nola suspertzen diren ikustea, dituzten gaitz guztiak ingurumen politikei leporatuz eta, kuriosoa dena, sektorearen errealitatean landa garapenaren politikek betetzen duten eginkizun nagusia ahaztuz. Hitz egin dezagun argi. Landa sektorearen ajeak konpontzeko ezin dira horrelako bidezidorrik erabili, eta are gutxiago besteei errua egotzi.

Tamalgarria da lehen sektoretik Naturaren aurkako hainbat jarrera nola suspertzen diren ikustea, dituzten gaitz guztiak ingurumen politikei leporatuz eta, kuriosoa dena, sektorearen errealitatean landa garapenaren politikek betetzen duten eginkizun nagusia ahaztuz. Hitz egin dezagun argi. Landa sektorearen ajeak konpontzeko ezin dira horrelako bidezidorrik erabili, eta are gutxiago besteei errua egotzi.

Kezkatu behar gaituen bigarren alderdia gure instituzioen funtzionamendu eskasa da. Horren adibide dugu duela gutxi Aralarko Mankomunitateak izandako bilera non bozkatu eta hartu zen erabaki harrigarria arazo honi buruz Aranzadi Zientzia Elkarteak egin berri duen ikerketaren edukia ez zabaltzea izan zen. Aranzadiz ari gara, Aralarren ikerketa, dibulgazioa eta balioen nahiz bere artzain jatorrizko kultura eta ondarearen defentsan erreferentziazko erakundea denaz. Zeri dio beldur Mankomunitateak? Akaso hobe da ezjakintasunetik erabakiak hartzea?

Aldi berean, Foru Aldundia daukagu, kudeaketa partekatuan oinarritutako gobernantza eredu berriak sustatu eta aldarrikatzen dituen bitartean, arazoa errespetuan eta ezagutzan oinarritutako konponbide adostu batera bideratu ordez, gaia kudeatzeko erabateko ezgaitasuna erakusten ari dena oraingoz.

Ez dirudi Oiduiko bordaren erreketa tristeaz geroztik, jarrera desegokien uxaketan gauza handirik aurreratu dugunik. Naturtzaindia Elkartearen aldetik, etorkizuna zorpetu gabe egungo behar guziei erantzuna emango dion Aralar baten alde indarrak batu eta lanari zorrotz heltzeko deia nahi dugu luzatu.

Naiara Corcuera (Ingurumen Zientzietan lizentziatua)
Iñaki Irizar (Biologoa)
Naturtzaindia elkartearen izenean.
Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Aralarko pistak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten duena. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka.


Qué pone en tu DNI

Afera dagoeneko ez da Espainiako Estatuaren “problema territoriala” konpondu nahi izatea arazoa bera ukatuz, askoz harago joan da Rivera, problema guztiak ukatuz, baina ez munduaren mundutasun globalean urtuz, baizik eta bandera nazionalarekin urkatuz.


Zabalgarbira? Badaukagu erraustegia Añorgan

Zabalgarbira? Ez, eskerrik asko. Ez opa gure zaborren dioxinarik Bizkaiko haurrei, ez pasatu bizkaitarrei hondakinekiko gure jokabide okerragatik geuri eta geure seme-alaba eta bilobei dagozkigun minbizi eta malformazioak.


2018-05-21 | Gontzal Fontaneda
Iruña-Veleiaren auziak epaiketa izatea ez da zentzuzkoa

Bederatzi urteko itxaronaldiaren ondoan Iruña-Veleiaren auziak epaiketa izango omen du. Ez da zentzuzkoa. Auzitegiak ea Eliseo Gilek grafitoak faltsutu zuenetz ebatzi nahi badu, lehendabizi jakin behar du grafitoak faltsuak diren ala ez. Horretarako, grafito horiek aztertu behar dira noiz grabatu ziren erabakitzeko. Inork ere ez du horrelako azterketarik egin.


Zuek zarete terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).


2018-05-20 | June Fernandez
Iraultza

Poztu ninduen Madrilen Nikaraguarekiko elkartasun ekitaldi bat antolatu zutela jakiteak. Bilbon egindako lehenengo elkarretaratzean, nire neskalaguna eta biok izan ezik, Moyua plazara hurbildutako guztiak Nikaraguako etorkinak ziren. Ekitaldi horretan abestu behar zuen musikari ezkertiar baten sare sozialen bidez jakin nuen. Pozaren ondoren jarraian amorrua sentitu nuen, musikari honen lagun batek utzitako iruzkina irakurrita: “Indarkeria bakarra inperialismoak finantzatzen duena da... [+]


2018-05-20 | Eneko Gorri
Urratsek egiten gaituzte

Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren jazarpenari erantzuteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Aldi honetan irakasle postuak dira jokoan. 230 ikasle gehiago izanen dira ikastoletan datorren ikasturtean. 25 irakasle postu berri... [+]


2018-05-20 | Iñaki Barcena
Petronor noiz arte?

Petrohorror ezizena jarri zioten Athleticen kamisetan publizitatea egiten hasi zirenean 2008. urtean. Urtero bi milioi euro sartzen zituzten zurigorrien aurrekontuan, sei urte jarraian eta denak pozik, antza, ekologistak salbu.  Baina urte oparoak bukatu ziren 2013an koke planta martxan jartzearekin batera, petrolio birfindegira zorrak etorri baitziren bi urtez jarraian. Batzuen ustez, 750 milioi euroko inbertsioaren ordaina zen. Beste batzuen ustez aldiz, gaurko sistema ekonomikoan... [+]


1.200 karaktere

Mila berrehun karakteretan ezin da hamar gauza pulamentuz esan. Erabaki beharra daukazu esan nahi duzun hori, eta kondentsatu. Orduan, aldarte nekatuen eta gogo nahasien garaiotan zerbait handia esan nahi eta, sinekdoketxo homeopatikoak sortzen saiatzen zara etengabe.

Aipatzen duzu Seaskaren auzia eta nola eskola bidezko hizkuntza ezagutza duina bermatzen duen eskola eredu bakarra ito nahi duen Frantziak. Edo nola Berdintasunezko etorkizun baten alde manifestazioa egingo den laster... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude