Andy Robinson: “Harreman oso estua dago Davoseko elitearen eta troikaren artean”

  • Andy Robinson kazetari eta idazlea Davoseko goi bileraz, krisiaz eta Espainiako Estatuko desberdintasun ekonomikoez eta prekarietateaz aritu da La Directan egindako elkarrizketan. Kazetari bat mendi magikoan: nola hondoratu du mundua Davoseko elite ekonomikoak liburuaren egilea da Robinson.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate
2016ko urtarrilaren 21a
Andy Robinson La Vanguardiako kolaboratzailea da egun, eta lehenago Cinco Días, The Guardian eta Ajoblancon aritu izan da.

Austeritate politikek ez dute suspertu zorraren krisia pairatu duten herrialdetako bat bera ere ez. Zer iritzi duzu PIGS deritzon herrialdeak suspertzeko troikak proposatutako neurriez? Harremana dute Davos Man deiturikoekin?

Harreman oso estua dago Davosen urtero biltzen den enpresa eta finantza elitearen eta troikak garatutako politiken artean. Neurri politikoek bidea erraztu diote finantza funts putreei. Izan ere, Europako periferian aurrera eraman diren politikek higiezinetako eta ekonomiako aktiboetako prezioetan izandako suntsiketaz baliatu dira eliteak.

Espainiako Estatuan barne eskaria geldiarazita dago eta zuntz produktiboa galtzen ari da. Krisiaren aitzakia baliatuz, askoz ere baztertzaileagoa eta esklusiboagoa den gizarte klasista eraikitzen ari al dira?

Muturreko desberdintasun ekonomikoak dituen gizartea da. Errenta igoera guztiak populazioaren %1 jasotzen baditu, ezinezkoa da gainontzeko %99 ekonomiaren hazkundea bultzatuko duen motorra izatea. Davosek onartu zuen 2011n bere diskurtsoa keynesiarra zela. Are gehiago, langile klasearen pobretzeak kapitalismoaren erreproduzitzeko ahalmena suntsitzen duela azaldu zutenean, Marx aipatu zuten. Irabaziak lortzeko bide bakarra produktuak merkatuan saltzea dela gaineratu zuten, eta horretarako kontsumitzaileek produktu horiek erostea ahalbidetzen dieten soldatak izan behar dituzte. Henry Fordek langileei soldata altuagoak ordaintzen zizkien, bere autoak erosi ziezaioten. Ideia hau XX. mende hasieran ulertzen zuten, baina, kapitalismoaren azken fasean ahaztu egin da.

Berriki, Luis de Guindos Espainiako ekonomia ministroak adierazi zuen Espainiako Estatuko BPGa %0,3 ari zela hasten. Krisitik aterako garela uste duzu? Hala bada, zenbat egin dugu atzera?

2008an genuena berreskuratzeko gutxienez hamar urte beharko ditugu. Munduko Diru Funtsak egindako aurreikuspenen arabera, 2018arte Espainiako Estatuko hazkundea zero izango da. Espainiako Estatuaren susperraldia nondik etorriko den da planteatu beharreko gaia. Diru-batasuna mantentzen bada ezingo da soldatarik igo; hortaz, ez da egongo krisitik irteterik Europaren baitan, barne debaluaziorik gabe. Uste dut adostasuna dagoela ideia horren inguruan. Lehen dirua debaluatu zitekeen, gaur egun soilik soldatak. Bestalde, diotenez, esportazioak dira ekonomiaren motorra. Espainiako Estatua lehiakortasunez hazi ahalko da mundu mailan bere soldata baxuei esker. Hala ere, nora esportatuko dugu? Garatzeko bidean dauden herrialdeak esportatzen duten ekonomien kontsumo iturri nagusi izango zirela zioten, baina hauek ere krisian sartu dira.

-Elkarrizketa osoa La Directan.


Ekonomia krisia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-15 | ARGIA
Huelvako emakume marokoar laborariek pairatzen dituzten abusuak salatuko dituzte igandean Bilbon

Bidaya emakume musulmanen elkarteak Almonteko (Espainia) soroetan lan egiten duten emakume marokoarrek pairatzen dituzten lan eta sexu abusuak salatu ditu komunikatu bidez, eta mobilizaziora deitu.


2018-06-08 | ARGIA
Attac-eko militantea epaiketan errugabe: banku iruzurgileari aulkiak ostea ez da delitu

Carpentras hiriko (Frantzia hegoaldean) epaile batek errugabe deklaratu du Nicole Briend: erretiroa hartutako irakaslea, BNPk burutzen duen iruzur fiskala salatzeko bere bulegoetan aulkiak lapurtzeko ekintzan hartu zuen parte. Sei urteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna arriskatzen zituen, baina epaileak erabat libre utzi du.


Josu Jon Imazen (Repsol) ongi etorria Espainiako Gobernu berriari: ez igo zergak

Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu soziala ordaintzeko.


2018-06-07 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak gogoraraztea, gastu sozial eta zerga gehiagoko Estatua batean oinarrituak.


Munduko Bankuak 2008koaren antzeko krisia errepikatzeko arriskuaz ohartarazi du

AEBek hasitako inportazioen aurkako gerra komertzialak eragin ditzakeen arriskuaz ohartarazi du Munduko Bankuak


2018-06-04 | ARGIA
Sasoikako langileak diren 300 emakume marokoar 'bahitu' dituzte Almonten (Espainia)

SAT sindikatuak salatu du gertakaria, eta ehun bat langilek enpresarien eta langileburuen aurka Guardia Zibilaren aurrean jarritako salaketaren ondorioa izan daitekeela uste da. 'Bahiketaren' helburua langileak beraien herrialdeetara bueltan bidaltzea da.


2018-06-01 | Hiruka .eus
EHUko Aurre-doktoreen Asanblada
"Eskulan merkea baino ez garela ematen du"

Lan-baldintzen "benetako" hobekuntza eskatzeko protestan dabiltza EHUko aurre-doktoreak. Euren lan-eskubideak ukatzeko unibertsitateak legearen "anbiguotasuna" erabiltzen duela salatu dute.


2018-05-21 | ARGIA
Frantzian 'Herri Uholdea' deitu dute 26rako Macronen politiken kontra

Frantzian ezkerreko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimenduk dei egin dute datorren larunbatean, maiatzak 26, Emmanuel Macron presidenteak ezarri dituen politiken kontra borroka egiteko mobilizazioak burutzera. Marée Populaire [euskaraz libreki Herri Uholdea esan daitekeena] delakoak sakondu nahiko luke Nuit Debout mugimenduak irekitako ildoan.


2018-05-20 | Juan Mari Arregi
Elkartasunetik gutxi duen "ezkutu fiskala"

EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari. Halaxe da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude