Andrea Saez de Egilaz gasteiztarra kanporatu du Marokok, Saharara sartzera zihoanean

  • Saharako egoera soziopolitikoa gertutik aztertu nahi zuten. Pasaporteak eta mugikorrak kendu zizkieten atxiki zituzten zortzi orduetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 06an - 09:10
Andrea Saez de Egilaz eta Laura Moreno, hegazkinean (argazkia: Hala Bedi).

Andrea Saez de Egilaz gasteiztarra eta Laura Moreno kataluniarra kanporatu ditu Marokok, Saharan sartzeko asmoa zutenean. Saez de Egilazek Hala Bediri azaldu dionez, bertako egoera soziopolitikoa aztertu nahi zuten, Saharako eragileekin bilduz. Are gehiago, elkarrizketa batzuk hitzartuta zituzten. Gainera, “existitzen den blokeo informatiboa apurtzen lagundu” nahi zuten.

Behin Al Aiuneko aireportura iritsi zirenean, megafoniatik bi gazteen izenak aipatu zituzten: ezin ziren hegazkinetik jaitsi. “Saharako herriari” babesa emateko asmoa zutela argudiatuta, berriz ere Espainiako Estatura itzuli beharko zirela ohartarazi zieten: “Argi utzi nahi izan ziguten Al Aiun Maroko dela”.

Casablancakako aireportura joan ziren orduan, bertan ere, “presentzia polizial handiarekin”. “Euren buruak identifikatu gabe, gela batean sartu gintuzten, pasaporteak kenduz eta deiak egiteko debekua ezarriz”. Bi orduz egon ziren gela horretan: “Badakizue zergatik zaudeten hemen”, esan zieten Marokoko poliziek. Bartzelonara joateko bidaia haiek ordaindu behar zutela jakinarazi zieten; bi gazteek erresistentzia ezarri zuten orduan erabaki honen aurrean. “Ordaindu arte hemen egongo zarete; egun bat, bi egun, aste bat, hilabete bat… egongo zarete hemen, ordaindu arte”, esan zieten. Zortzi ordu baino gehiago egon ziren erretenituta, “komunera ere, poliziaz inguratuta joanez”.

Bartzelonarako hegaldia hartu behar izan zuten orduan. Behin Bartzelonara iritsi zirenean, ez zen pasartea amaitu. Izan ere, Al Aiunen, maletak jasotzeko paper bat eta kodigo bat eman zieten Maroko poliziek. Bartzelonara iristerakoan, faltsua zela esan zieten. Gaur egun, oraindik, ez dituzte maletak jaso.

Azken bi urteetan 100 ekintzaile baino gehiago kanporatu dituzte Saharatik, azken bien artean, Saez de Egilaz gasteiztarra. Gazteak adierazi duenez, “inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu lanean jarraitzea, Marokok izkutatu nahi duena kontatzea”. “Hori dela eta, norbanako eta kolektibo guztiak animatzen ditugu elkartasunean jarraitzera eta eskubide urraketa hauek salatzera”, gaineratu du Saez de Egilazek.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude