Andaluzia: PSOE+PP= denak antzera jarraitzen du

  • Igandean izan dira autonomia hauteskundeak Andaluzian eta Susana Diaz buru duen PSOE alderdiak lortu ditu bozka gehien.


2015eko martxoaren 23an - 15:59
Susana Diaz emaitzak jakin ostean.

Aurreko hauteskundeetan baino 120.000 boto gutxiago jaso arren, ordezkari kopuru bera lortu dute, parlamentuko 109 eserlekutatik 47. PP da bigarren indarra milioi erdi boto galdu ondoren 33 hautetsirekin. Podemosek 15 ordezkari lortu ditu, Ciudadanosek 9 eta IUk 5.

Ignacio Escolar kazetariak blogean idatzi duenaren arabera, PSOEk Ciudadanos alderdiarekin Gobernua osatu dezake baina ez du horren beharrik, “gutxiengoa izanda ere alternatiba izan daitekeen beste gehiengorik ez dagoelako”.

PPk porrot bikoitza jaso du Escolarren ustez. Batetik, 50 ordezkari izatetik 33 izatera pasa da eta bestetik, eskuineko alternatiba izan daitekeen Ciudadanos indarrez sartu da parlamentu andaluziarrean.

Podemos ere indarrez sartu da baina espero zituen 20 ordezkari baina gutxiago lortu ditu. Escolarren aburuz emaitza onak dira Podemosenak baina “Andaluzia bezalako autonomia handi batean botoen %15a lortuz, zaila izango da Podemos Espainiako alderdi bozkatuena izatea”.

PPk 2012ko hauteskundeetan lortutako botoen herena galdu badu ere, “bipartidismoak nahiko osorik” jarraitzen du Andaluzian Escolarren hitzetan. 109 eserlekutatik 80 lortu dituzte PSOE eta PPk, parlamentuaren %73,39a hain zuzen ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Andaluzia
Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Ama Birjina barrez

Gaztetako txistea. Apostoluak txalupan, Jesus ikusi dute eurengana hurbiltzen oinez ur azalaren gainean. Pedro, Maisua imitatzen, uretara abiatu, baina hondoratu egiten da. Orduan, Jesusek haserre: "Txotxolo, arroken gainetik ibili, miraria izorratuko didak... [+]


Remedios Zafra. Ikusezinari adi
"Interneten leiarrari esker mundua ikusten dugu, baina leiarra bera ez dugu ikusten"

Elkarrizketagile honi aspalditik interesatzen zaio Remedios Zafraren lana, eta elkarrizketak egiten hasi zenetik beti izan du haren izena buruan eta zerrendan. Pentsalari andaluziarrak zorrotz aztertzen ditu, liburu zein hitzaldietan, internet, tresna digitalak eta horien... [+]


20 urteko emakume andaluziarra, LGBTfobiaren azken biktima mortala

LGBTfobiaren adibide lazgarriak ugariak izan dira 2021ean, Euskal Herrian eta munduan. Andaluziatik iritsi da azken kolpea: 20 urteko emakume batek bere buruaz beste egin zuen abenduaren 28an, lesbiana izateagatik bortizki jazartua izan ostean. Lau salaketa jarriak zituen.


3.800 euro jaso dituzte Tubacexeko langileek Cadizen greban dauden beharginentzat

Astearte gauean joan da Tubacexeko langileen talde bat Cadizera eta hango erresistentzia kutxan egingo dute ekarpena.


Eguneraketa berriak daude