Altxerriko hezur eta pinturak garai berekoak ote dira?

  • Aian dagoen Altxerri kobazuloko ikerketa batek dio, orain 39.000 urteko pinturak daudela. Karbono 14aren teknikaz datatu dituzte pinturen ondoan topatutako hezurrak, eta pinturen garaikideak izan daitezkeela azaldu dute. Kantabriako Unibertsitateak eta ikerlari talde batek egin dute ikerketa. Europako pintura zaharrenak direla diote batzuek; “ranking”en jokoan sartzea arriskutsua dela beste batzuek.


2013ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Altxerriko bisonteak 39.000 urte izan ditzake. Hala azaldu dute 'Journal of Human Evolution' aldizkarian argitaratutako ikerketa lan batean (Argazkia: Europa press).

Teknika berriaren bitartez pinturen testuingurua ikertzen da. Kasu honetan, pinturaren ondoan topatutako hezur batzuei egin zaie karbono 14aren datazioa. Horiek eman dute 39.000 urteko zifra eta polemika sortu du. Jesus Altuna EHUko irakasle ohia eta arkeologoak esan du, pinturentzako emandako zifrak benetakoak izatea “oso posible” dela. “Egia da, baina, datatutako elementuak hezurrak direla eta ez pintura bera eta horrek ehuneko-ehuneko ziurtasuna edukitzea galarazten duela, baina oso posible da garai berekoak izatea biak”, azaldu du Altunak.

Aitor Ruiz, César González, Diego Garate eta Eneko Iriarte dira ikerlari taldeko kideak, eta Europako pintura zaharrenak datatu dituztela adierazi dute. Aranzadi Zientzia Elkarteak bestalde, zuhurtziaz azaldu du ez dela egokia horrelako “ranking”etan sartzea. “Aurkikuntza garrantzitsua da, Europako labarretako artearen testuinguruan Altxerriko pinturen balioa handitu delako”, iritzi dute Aranzadi elkarteko kideek.

Xabier Peñalver Aranzadi Zientzia Elkarteko kide eta arkeologoak Gara egunkariari azaldu dionez, bera ere iritzi berdinean da “ranking”en inguruan, eta asko baloratu du metodo berrien aplikazioa “puzzleko pieza gehiago betetzen lagunduko duelako”. Orain arte labarretako pinturak estilo irizpideen arabera datatu direla azaldu du, eta teknika berrien erabilera neurri horretan oso garrantzitsua dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-09-17 | Julen Azpitarte
Beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]


Ekilore-zopa

Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Eguneraketa berriak daude