Altsasukoak libre

  • Astebete besterik ez da falta altsasuko gazteen epaiketarako. Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak... SALBUESPENA! Hori da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera.

Eleak/Libre dinamika @eleakmugimendua  |  Maialen Begiristain
2018ko apirilaren 09a

Egoera hau ez da berria. Frankismo garaitik datorren salbuespen arkitektura guztia moldatu besterik ez dute egin urteetan zehar. Baina, salbuespenekoa izaten jarraitu du, guztion eskubide zibil eta politikoak urratzen jarraitu du, baita disidentziak isilarazteko helburua mantendu ere. Moldatu egin dute, beren interesen alde. Horrela ezagutu ditugu legedi antiterroristak, inkomunikazioa, tortura, komunikabideen itxiera…

Sei urte igaro dira ETAk armak utzi zituenetik eta urte hauetan Euskal Herrian bizi ditugun ageriko biolentzia politiko antolatu bakarrak estatuarenak edo askotariko administrazioenak izan dira. Hala ere, lehengo salbuespen legediek bertan jarraitzen dute, berriekin batera. Mozal Legea edo kode penal berriaren erreforma kasu.

Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen digute. Hortxe Altsasuko gazteen kasua, beltzean; eta honekin batera, hauekiko elkartasuna zigortzeko asmoz, errepresio zuria, isunak.

Egoera honetan ezin gara konformatu gatazka armatuaren urteetan salbuespen politikak ezartzeko garatu ziren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin. Horiek guztiak eta gehiago, ordenamendu juridikotik desagertu behar dira. Baita horiek mantentzeko beharrezkoak diren guztiak ere.

Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Aritz, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor LIBRE nahi baditugu, guztion eskubideen alde borrokatu beharko dugu.

Horretarako, askotariko osagaiak egoki eta masiboki nahastuko dituen borroka antolatu behar dugu. Egoera honek sortzen digun mina eta amorrua, konpromisoa, irudimena, auziperatuekiko samurtasuna, erasotzaileen aurreko tinkotasuna, jendartearen babes zabala, desobedientzia, umorea… Horiek izan daitezke osagaietako batzuk, baina gehiago ere egon daitezke.

Goazen bada, Altsasuko gazteen alde borrokatzera, goazen guztion eskubide zibil eta politikoen alde borrokatzera!

Goazen Apirilaren 14ean Iruñea betetzera!

Bidali zure iritzi artikuluak iritziak@argia.eus helbidera

 

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Herri mugimenduak  |  Iritzia

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Altsasuko auzia: sarjentuaren bertsioa ezbaian utzi duen bideoa

Altsasuko auzian auziperatutako Iñaki Abadek bideo bat aurkeztu du asteazkenean auziko zortzigarren saioan, non zalantzan jartzen baituen Guardia Zibilaren sarjentuak epailearen aurrean egindako deklarazioa.


2018-04-23 | ARGIA
Bi guardia zibil eta forense baten deklarazioekin ireki da epaiketaren bigarren astea

Bigarren astean sartu da Altsasuko gazteen kontra Madrilgo Audientzia Nazionalean egiten ari diren epaiketa. Gaur beren lekukotasuna hartu zaie Guardia Zibileko bi agenteri eta liskarrean zauritutako agenteak bezala beren bikotekideak artatu zituen mediku forentseak.


2018-04-23 | Miren Osa Galdona
Adituen deklarazioak funtsezkoak izango dira Altsasuko gazteen aurkako epaiketaren bigarren astean

Defentsa, akusatu eta hainbat testiguk pasa den astean deklaratu ostean, poliziaren txostena osatu zuten hamabost adituk hitz egingo dute epailearen aurrean bigarren asteko lehen egunetan. Akusazioaren bertsioa indartzeko balio lezake, orain arte ez Koxka tabernako jabeak ez zerbitzariek ez baitute eurek esandakoa babestu.


2018-04-20 | Xabier Letona
50,000 People Demand Justice for the Altsasu Young People

On 14 April the biggest demonstration in Iruñea for a long time was held in support of the ten young people from Altsasu, Navarre, who are going to be tried in Madrid. Some people thought it was the biggest demonstration ever held there: the municipal police state that 38,000 people took part, while the organizers say that 50,000 did. Claiming that a brawl in which they took part was "terrorism", the prosecutor has called for them each to be imprisoned between 50 and 62 years.


Altsasuko Gurasoen asteazkeneko kronika

Astelehenean eta asteartean bezala, goizeko 9:00etan Auzitegi Nazionaleko sarreran elkartu ginen, kamera batzuk gure zain zeuden jada, eta beste batzuk etorri ziren; hiru egun damazkigu eta pausu berberak errepikatzen dira beti.


Koxkako tabernariak deklarazioan "esan ez zituen gauzak" txertatutako dokumentua aurkeztu du akusazioak

“Nik igandean deklaratu nuen, baina esan ez nituen gauzak daude dokumentuan”, esan du Altsasuko Koxka tabernako jabe Iosu Muñoak.


2018-04-18 | Hala Bedi
Ertzaintza ikasleen aurka oldartu da Gasteizen, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioan

Baimen eza argudiatuta, Ertzaintza Gasteizko Campuseko ikasleen aurka oldartu da, hainbat ikasle kolpatuz. Datozen egunetan, Altsasuko gazteen alde “zarata ateratzeko” deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak: lau elkarretaratze ezberdin egongo dira.


Eguneraketa berriak daude