Alemania, XX. mendean gehien zorpetutako herrialdea

  • Der Spiegel  aldizkari alemaniarra ez dago batere gustura New York Timesek publikatutako artikulu honen harira. Bertan Eduardo Portner zutabegileak dio Bigarren Mundu Gerraren ostean Greziak Alemaniari zorraren zati bat kitatu ziola. Portnerrek Merkel aipatzen du: historiak erakutsi du zorrak denboran geroz eta gehiago luzatu orduan eta jasangaitzagoak direla.  


2015eko uztailaren 08an - 14:52
1953ko Londreseko akordioan Alemaniari zorra kitatu zitzaion.

Der Spiegel aldizkariak, paradoxikoki, duela urte batzuk Albrecht Ritschl ekonomialari alemaniarrarekin izandako elkarrizketan argitaratu zuen Alemania XX. mendeko zor ordaintzaile txarrena zela. Ritschlen iritziz herrialde hori “XX. mendeko banku-porrot handienaren arduradun nagusiena” izan da.

1924 eta 1929 urteen artean Alemaniak Lehen Lehen Mundu Gerrak eragindako galeren ondorioz zor handia zuen eta AEBen kreditua jasotzen zuen. 30eko hamarkadako krisi ekonomikoak, ordea, kreditu gabe utzi zuen. Bigarren Mundu Gerran antzeko zerbait gertatu zen, baina kasu horretan Londresen 1953an sinatu ziren akordioetan Alemaniari zorra kitatu zitzaion.  

Thomas Piketty ildo berean

Otra vuelta de Tuerka saioan izandako elkarrizketa honetan Thomas Piketty, ekonomialari frantziarrak antzekoa dio: Bigarren Mundu Gerraren ostean Alemaniaren zorra garaiko 20.000 milioi eurokoa zen. Kitatzearen ondorioz 7.000 milioi eurotan gelditu zitzaion, horrela, 60ko hamarkadan zulo ekonomikotik  ateratzeko “mirakulu alemaniarra” edo Wirtschaftswunder-a gauzatu zen.

Jakina, AEBk Europari “Marshall planaren”  bidez emandako laguntza ekonomikoak ere izan zuen zerikusirik horretan guztian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude