'Alde Zaharra bizirik?' jardunaldiak antolatu ditu Gasteizko AuzoKom ekimenak

  • Alde Zaharra bizirik dagoen eztabaidatzeko eta horren inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzten azaroaren 18, 26 eta 28rako.


2015eko azaroaren 18an - 12:48

Antolatzailea AuzoKom izeneko ekimenada, azken bi urteetan Alde Zaharreko bizilagunen komunitatea sustatzeko lanean dabilen norbanakoek zein kolektibo ezberdinek osatutako taldea.

Hiru egunetan egingo dira  jardunaldiak:

Azaroaren 18an, asteazkena, 19.00etan

Aldabe  gizarte etxean. “Alde Zaharraren Giza Erronkak” mahai ingurua. Hizlariak GOIAN, Cáritas, auzoko Oinarrizko Zerbitzu Publikoak eta Gasteiz Txiki izango dira.

Azaroaren 26an, osteguna, 19.00etan

Gasteiz Txiki-n. “Komunitatea akzioan. Komunitateko esperientziak” titulopean Pumarejoren Etxea (eta auzoa) eta Errekaleor Bizirik!! ekintzak aztertuko dira, ondoren eztabaidatzeko.

Azaroaren 28an, larunbata, 11.00etan

Gasteiz Txiki-n. Auzo batzar irekia: “Teoriatik praktikara”.  Mahainguruetan proposatutako ideiak nola gauzatzea aztertzea da helburua. Auzokideen parte-hartzea beharra duen ekintza zehatza aurkeztuko da.

Oharra: Albiste hau Hirinet gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari

Lazarraga elkarteak du Gasteiz antzokia kudeatzeko ardura eta programazioa antolatzekoa. Antzokiak 2023an ateak ireki behar zituen, baina oraindik ez dago martxan. Elkarteak 2023ko diru-laguntzari zegozkion 52.000 euro itzultzea proposatua zion udalari. Elkarteak... [+]


Eguneraketa berriak daude