Aguxtin Errotabeherek aurkeztu du Jean Errekart, Amikuzeko paisaia aldatu zuen politikaria

  • Aguxtin Errotabeherek Jean Errekart Amikuzeko politikari famatuaren biografia plazaratu berri du: "Jean Errecart: la gran mutation". Euskal Irratietan Goiz Berri saioan egindako elkarrizketan egileak laburbildu du Iparraldeko eta bereziki Amikuzeko ekonomian eta gizartean hain arrasto sakona utzi zuen gizonaren bizitza.


2017ko abenduaren 07an - 12:33

Jean Errekart 1909an sortu zen Oragarren (Nafarroa Beherean) eta Parisen hil 1971ean. Oragarreko auzapez karguaz gain, departamenduko kontseilari orokor, diputatu eta senatari aritu zen, bizi politiko luzean.

Gerra ondorengo hamarkadetan Errekart izango zen Amikuzeko figura nagusia eta hein batean Ipar Euskal Herriko barnekaldekoa ere bai. Laborari familian sortu eta seminariotik pasa ostean zuzenbide ikasketak Bordelen egina, Errekartek bere aginte guneetatik –JAC erakundeko gazte giristoen babesarekin– sustatu zuen Iparraldeko laborantzaren modernizazioa, baliatuz Frantziako estatuak ematen zituen diru-laguntzak: 15.000-20.000 hektarea lur berri bihurtu zen soro ehunka etxalderen lurrazalak zabalduz, Amikuzeko Lur-Berri kooperatiba goitik behera aldatu zuen laguntzaile.

Irakaskuntzaren eta osasun zerbitzuen alorrean ere bere arrastoa utzi zuen Errekartek. Gerra mundialaren ondorengo modernizazio produktibistaren kudeatzaile nabarmenetakoa izan ze.

Entzun hemendik Aguxtin Errotabehereren elkarrizketa osorik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude