Adierazpen askatasunaren aurkako "etengabeko erasoak" salatzeko elkarretaratzea egingo dute Bilbon

  • Estatuko hiri askotan elkarretaratzeak deitu dituzte bihar, otsailak 13, Estatu espainiarrak adierazpen askatasunaren aurka "bultzaturiko etengabeko erasoak" salatzeko. Bilbon, 19:00etan, Arriaga plazan dute hitzordua. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 13an - 09:08

Adierazpen askatasunaren aldeko hitzorduak dira biharkoak. Estatuko 15 bat hiri eta herritan eginiko deialdiak. Bilbon, Hernanin eta Iruñean, besteak beste, #KallaLaBoca eta #OpFreeSpeech lelopean. Deitzaileen artean hainbat kolektibo daude, tartean, AllFreeDom plataforma, Herritarren Kriminalizazioaren aurkako Plataforma eta Sare Antifaxista. 

Informazioa, iritzia edota sormen-lana zabaltzeagatik artista, umoregile, kazetari edota txiolarien aurkako "jazarpena" aldi berean salatzea dute helburu biharko elkarretaratzeek. Pablo Hasel, La Insurgencia, Valtonyc, Alfredo Remirez edota Julen Ibarrolak jasandako Estatu espainiarraren "etengabeko erasoa" errefusatzea, hain zuzen ere. 

Estatutik kanpo, hamar bat elkarretaratze egitekoak dira, Dublinen eta Buenos Airesen, besteak beste; gehientsuenak, tokian tokiko Espainiako enbaxadaren aurrean. 

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

--

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude