Absolbitu egin dituzte Makala II gaztetxea okupatzeagatik epaitutako hamabi gazteak

  • 2014ko irailean Ertzaintzak hamabi gazte identifikatu zituen Barakaldoko Makala II Gaztetxea okupatzeagatik. Usurpazio delitua leporatuta epaitu zituzten. Asteartean absolbitu dituzte eta gaztetxearen desalojoa bertan behera geratu da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 25ean - 10:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Besteak beste, 21.600 euroko zigor ekonomikoa eskatzen zieten auziperatuei. Ordutik, zenbait ekintza egin izan dituzte isun horri aurre egiteko eta gaztetxea bera erabilera ugarirako erabili dute. Ohar baten bidez, beharrezkotzat eta garrantzizkotzat jotzen zuten espazioa: "Lotsagarria da abandonatutako lokalak berreskuratzeagatik zigortzea".

Asteartean jaso dute berria hamabi gazteek. Absolbituak izan dira, eta gaztetxearen desalojoa ere bertan behera geratu da.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!