Abenduaren 12ko greba handira begira jarri dira hezkuntza publikoko langileak

  • Ostegun honetan grebara deituta zeuden 26.000 irakasletik %70 ez da lanera joan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Jaurlaritzak lantaldearen erdira murriztu du jarraipena.

EAEko hiriburuetan milaka lagun bildu dira irakaskuntza publikoan hobekuntzak eskatzeko, irudian Bilboko manifestazioa eguerdian (arg: Ekuador Etxea)

2017ko azaroaren 30an - 16:16

Milaka langile publikok greba egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, irakaskuntzaren arloan. Sindikatuek emandako datuen arabera, %70ekoa izan da grebaren jarraipena ikastetxeetan. Eusko Jaurlaritzak, berriz, lanera joan ez direnen kopurua %46,5era murriztu du.

Nolanahi ere, hirugarren astez jarraian mobilizazio zabala eta arrakastatsua egin dute unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan. Manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta greba egin ez duten ikastetxeetan ere elkarretaratzeak deitu dituzte arratsaldean.

Bilboko manifestazioa (argazkia: Ekuador Etxea)
Ikastetxe ugaritan egin dute bat irakasleen greba deialdiarekin, irudian Gasteizko Arantzabela ikastola hutsik.
Eguraldi txarrak ez ditu manifestariak kikildu Donostian (arg: @naiarasampedro Twitter bidez)

Irakasleen aldarrikapenen artean daude, behin-behinekotasuna jaitsi eta egonkortasuna bermatzea, ikasle-ratioak %10 murriztea, eta ordezkapenak lehen egunetik egitea. Salatu dutenez, soldatetan jaitsiera handia izan dute azken urteetan erosmen ahalmena kontuan edukita –2009tik hona 29.000 euroko galera pilatu dute Haur eta Lehen Hezkuntzan eta 41.000 eurokoa Bigarren Hezkuntzan–.

Horren guztiaren aurrea, egoerari buelta emateko beharrezkoa ikusten dute Jaurlaritzak inbertsio handiagoa egitea irakaskuntzan eta orohar hezkuntza publikoan.

Abenduaren 12an greba orokorra hezkuntzan

Gaurko mobilizazioa eginda, hezkuntza osoa abenduaren 12ko zitan du burua jadanik. Greba handia espero da egun horretan, orain arte sektorekako lanuzteak egin dituzte, A-12koa aldiz orokorra izango da. ELA, LAB eta Steilasek deitu dute greba, baina CCOOk ere bere aldetik grebara deituko duela jakinarazi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Gazaren aldeko kanpaldiak hasiko dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Eguneraketa berriak daude