Diru-laguntzen eskaria %77,9 hazi zen EAEn 2010-2014 urteen artean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak landu duen txostenaren arabera. 2014an, autonomia erkidegoko 82.308 familiak jaso zuten diru-laguntzaren bat. 2010ean ia erdian zegoen kopuru hori, 43.182.
Azken urteetan gora egin du langabezia eta pobrezia jasaten dituen familia kopuruak: kide guztiak langabezian zituzten familien diru-laguntza eskaria ia hirukoiztu egin zen 2010-2014 urte bitartean, %10,5 izatetik %28,7 izatera pasa zen. 2014an, 2010ean baino 43.447 familia gehiagok eskatu zituen diru-laguntzak.
Enplegua: gutxi eta kalitate txarrekoa
Langabezia goraka doa EAEn. Eustatek gaiaren inguruan argitaraturiko inkestaren arabera, urte hasieran kide guztiak langabezian zituzten 53.500 familia zeuden, autonomia erkidegoko familien % 6,1.
Langabeziaz gain, lanpostuen kalitateak ere badu eraginik diru-laguntzen eskariaren hazkundean. Egun, lanaldi murriztuak, langilearen formazioarekin bat ez datozen lanpostuak edo aldi baterako lanaldiak dira nagusi. Ez dira behar beste lanpostu eskaintzen.
Egoerak bultzatuta, Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren eskariak gora egin du azken urteetan: 2010ean familien %6,8k eskatu zuen aipaturiko diru-laguntza, eta 2014an familien %11,3k.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.