M15

600.000 euroko isuna eskratxe bat egiteagatik?

  • Herritarren Segurtasunerako lege proiektu berria dauka esku artean Espainiako Gobernuak eta isun handiak aurreikusten ditu azken urteetan ugaritu dien protesta moldeen kontra.


2013ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Espainiako Gobernuak protestei kontra egiteko isun handiagoak jarri nahi ditu, baita poliziari eskumen gehiago eman ere (argazkia: Publico).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Eskratxe” bat egiteagatik edo erakunde publikoen egoitzen aurrean komunikatu gabeko elkarretaratze bat egiteagatik 30.000 eurotik 600.000ra bitarteko isunak jartzeko aukera zabalduko luke lege berriak onartuko balitz, Publico.es webgunean irakur daitekeenez.

Gainera, delitu larritzat jotzen du lanean ari diren polizia agenteen irudiak argitaratzea.

Espainiako Barne Ministerioaren ekimenez ari dira lege berria prestatzen eta tramitazio luzea izango duela aurreikusten den arren, Espainiako estatuko herri mugimenduen artean kezka sortu du. Mezu asko zabaltzen ari dira Twitterren #LeyAnti15M etiketarekin.

“Euskal” inspirazioa

Publicon irakur daitekeenez, legeak badu zerikusirik Euskal Herrian azken hamarkadetan aplikatu izan diren salbuespenezko neurriekin. Besteak beste, adin txikikoen gurasoek beren diruarekin ordaindu beharko diete euren seme-alabek istiluetan sortu dituzten kalte materialei (“kale borroka”-ri aurre egiteko horrelako neurriak martxan jarri ziren).

Gainera, aurreproiektuak Espainiako indar polizialei aukera emango lieke “segurtasun guneak” ezartzeko eta hartara manifestariak urruntzeko “eskratxeatu” nahi duten pertsonaren lantokitik edo etxetik. Ertzaintzak hartutako neurrietan inspiratu da Espainiako Barne Ministerioa horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M15
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!