Rajoyri Masekin negoziatu ez dezan eskatuz, 'Libres e iguales' manifestua sinatu dute 50 idazle, intelektual, politikari eta kazetarik.Espainiako Diputatuen Kongresuan aurkeztu dute sinatutako testua eta bertan adierazi dute “mehatxu independentistak” orain arte ez duela “merezitako erantzunik” jaso.
Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Jon Juaristi, Jorge Martinez Reverte, Albert Boadella, Maria San Gil, Angeles Pedraza, Fernando Savater eta Joaquin Leguina.
'Libres e iguales' plataforma Kataluniako prozesu subiranoaren aurkako atxikimenduak batzen ari da. 1.200 sinaduratik gora bildu dituzte jada. Hauetako asko faltsuak direla salatu dute ordea, besteak beste, ondorengo izenak agertu baitira: Luis Barcenas, Mortadelo eta Filemon, Cristiano Ronaldo, Pablo Iglesias, Iñaki Urdangarin eta Jordi Pujol.
Ondorengo irudian zerrendan agertu diren izen faltsuetako batzuk irakur daitezke:
Kataluniaren independentziaren inguruko albiste gehiago:
Artur Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu
Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute