5 hildako utzi ditu jada Kolonbiako nekazarien grebak

  • Lehengo asteko astelehenean hasi zen nekazarien greba jadanik Kolonbiako 13 departamendutara zabaldu da, eta mobilizazioek ez dute etenik. Nekazariek gogor salatu dute, jazarpen poliziala. Asteartean Cundinamarcako departamentuan hil zen nekazariarekin, bost dira jada grebako liskarretan hildako nekazariak.


2013ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Asteartean Cundinamarcako departamentuan hil zen nekazariarekin, bost dira jada grebako liskarretan hildako nekazariak. Pachamamaradio.org

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak bitartean garrantzia kendu nahi izan die mobilizazioei eta adierazi du grebalariak beraiek ari direla negoziaketa oztopatzen, RTk argitaratu duenez. Gehitu du, gobernuak grebalarien indarkeriazko metodoei gogor erantzungo diela. Gogortasun horren adibide dira, azken egunotan polizia eta grebalarien arteko istiluak.

 

Egoera hobetzeko bidean, Santos presidenteak asteartean nekazariekin eseriko zela adierazi zuen, hauen eskaerak entzun eta eztabaidatzeko. Nekazarien esanetan, Kolonbiak AEBkin duen merkatu librerako hitzarmenak “izugarrizko kaltea” egiten dio Kolonbiako nekazaritza jarduerari, eta hau ez bada mugatzen edo arautzen, bertako milaka nekazarien etorkizuna jokoan dago beraien ustez. Horretaz gain, ongarrien eta erregaien prezio altuak kritikatu dituzte.

Oraingoz grebalariek errepide mozketak egiten jarraitzen dute. Santosek azaldu duenez “ez erasotzeko ituna” adostu du gobernuak grebalariekin, beraz negoziazioek aurrera jarraitzen badute, hainbat medioren arabera denbora kontua izango da errepideetako blokeoak kentzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude