Uztailaren 7tik aurrera lan hitzarmen asko amaituko dira EAEn. Honek 350.000 langileri eragingo die.
Guztira, 113 hitzarmen galdu dira apiriletik hona eta sei bakarrik sinatu. LAB, CCOO eta UGTk probintzietako lan hitzarmenak mantentzea dute helburu, beraien ustetan galdu ezin diren erreferentziak baitira.
Metalaren negoziaketetan, hiru sindikatuek proposamen bana egin dute EAEko probintzia bakoitzean. Sindikatuen arabera beraien proposamenarekin negoziazioa desblokeatu nahi dute. Baina patronalak muzin egiten die sindikatuen eskaera eta proposamen guztiei. Patronalak esan duenez, ez dute sinatuko “kontraerreforma” kutsua duen hitzarmenik.
Adegiren esanetan lan munduak martxan jarrai dezake lan hitzarmenen existentziarik gabe, lehiakortasunean hobetuko litzateke eta enpresek erabakitzeko gaitasuna berreskuratuko lukete.
LABeko Garbiñe Aranbururen esanetan, patronalaren posizioak argi uzten du lan erreformak erabat hautsi duela negoziazio kolektiboa.
Sindikatuak dionez, lan hitzarmenen desagertzeak lan erreformaren aurrean biluzik uzten ditu langileak eta denborarekin erreformaren neurri ugari aplikatzen joango dira.
Aranbururen esanetan, lan harremanak geroz eta desorekatuagoak izango dira eta ez dute inondik inora hazkunde ekonomikoa bermatuko. Hitzarmen probintzialen desagertzeak, erreferente bezala Espainiako estatuko hitzarmena ezarriko luke EAEn eta honek gogortu egingo du langileen egoera, honen aplikazioak soldatak eta lan baldintzak ahulduko ditu.
Nafarroan egoera bestelakoa
Nafarroan lan hitzarmenen egoera, 2012an CCOO eta UGTk patronalarekin lortutako itunak baldintzatzen du. Hainbat sektoretan lortutako adostasunak CCOO eta UGTk 2012 lortutako itunaren pean ezarri dira.
LAB itun horren aurrean aurka agertu izan da, langileak ez baititu erreformaren eraginetik urruntzen. Beraien ustez, atzera pausoa da. Sindikatu abertzaleak dio Nafarroak sektore desberdinen arteko itun orokora behar duela eta hori lortzeko bidean negoziazioetan jarraituko dutela. Bitartean, banako enpresa eta sektoreetan jadanik badauden hitzarmenak blindatzen ahaleginduko dira.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.