Venezuelako eskualdeetako hauteskundeetan 23 estatutatik 17tan garaile Chavismoa

  • Botoen %54 inguru lortu ditu Maduroren alderdiak, igandean egin ziren eskualdeetako hauteskundeetan. Oposizioak berriz ere ez ditu onartu emaitzak.10 milioi herritar baino gehiagok eman dute botoa, bozkatzera deituta zeudenen %61,14k.


2017ko urriaren 16an - 12:07

Pozik agertu da Nicolas Maduro Venezuelako presidentea Botere Elektoralak emaitzak jakinarazi osteko agerraldian. “Chavismoa bizirik dago, garaile eta kalean”, esan du Madurok Telesurrek jaso duenez.

23 estatutatik 17tan irabazi ditu hauteskundeak PSUV alderdiak, eta azken bat oraindik zehazteke dago nork irabazi duen, Bolivar estatua. Aipagarria da, Miranda eta Lara (erdialdea) estatuetan Chavismoak lorturiko garaipena, oposizioaren indar-guneak izan baitira atzora arte. Besteak beste, Henrique Capriles izan da horietako bateko gobernadorea.

10 milioi herritar baino gehiagok hartu dute parte hauteskundeetan. Batzar Konstituziogileko hauteskundeetan baina altuagoa izan da parte hartzea, ordukoan, zortzi milioi inguruk eman baitzuten botoa. Oposizioak abstentzioaren alde egin zuen hauteskunde horietan.

Aurrez esana zuen eta bere hitza bete du oposizioak. Ez ditu emaitzak onartuko. Gerardo Blyde, MUD oposizioaren koalizioko kanpainako buruak, prozesu guztia berrikustea eskatu du.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude