Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko gara? Non geratzen da artista? Eta kultura? Zer balio eraman nahi ditugu beste plataforma batera? Zertarako prest gaude? Galdera asko eta erantzun gutxi.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Musika industriako hainbat langilek protestak gauzatu dituzte Spotyfik munduan zehar dituen hainbat egoitzen ateetan. Pandemia hasi zenetik irabaziak hirukoiztu dituen enpresari dagokiena ordaintzea exijitzen diote, besteak beste.
Urtarrilaren 12tik, plataformak erabiltzaileen hizketaldiak eta giro-soinuak monitorizatu ditzake, ustez musika gomendio pertsonalizatuagoak egiteko.
Charli XCX britainiarrak egin duena ikusita, pentsatzen hasia nago musika eta bideo konbinazioan oinarritutako produkzio-eredua motz, oso motz ari dela geratzen transmedia hiperkomunikazioaren garaian.
Streaming bidezko kontzertuek bat ote dute zentzurik? Musika etxean entzuteko, diskoak daude. Hori da musikari batek “etxean” egiten duenetik interesatzen zaidana; eta disko bakoitza egiten sartzen diren konposizio, moldaketa eta grabaketa ordu guztiak kontuan... [+]
Ikerketa bateko zenbakiak izan genituen hizpide atzo eta gaur, Durangoko Azokako bigarren eguna hasi baino lehen, estatistikak aurkitu ditut nire kafesnean –Furra, furra kantakoari agertu zitzaion tanke hura baino gutxiago urduritu naiz, baina ez askoz gutxiago ere–... [+]
Bakarrik dihardu egun musika egiten, musika ematen. Harat-honat. Baina beti lekuak, denborak eta doinuak partekatzeko xedez. Esperientziak “konfrontatzeak” aberasten du musikari modura.
Egunotan artikulu asko publikatzen ari dira Spotify-k hamar urte bete dituela-eta, kontatzen zein izan diren hamarkada honetan aplikazioan gehien entzun diren kantak edo nola aldatu zuen konpainia suediarraren streaming plataformak musika entzuteko modua mundu mundialean. Eta... [+]