2. Iraultza balkoitik


2020ko martxoaren 29a

Ez da gutxiagorako, fenomeno berriak guztiok baikaitu harrapatu, modu zuzen ala kolateralagoan. Hari eskaini diogu irratsaioko lehenbiziko eztabaida traszendentala, eta gainerako ataletan ere izan du presentziarik. Lehenbiziko saioari tiraka, atal hauek ere baditu bigarren emankizunak:

- Albisteak

- Teoren abenturak eta kalentura

- Aita ernegatua

- Erntzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?

- Ruper Ordorikaren kanta hautatua

Telegramen ere bai

"Oasiko Kronikak" abiatzearekin batera, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua
Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.