9. Arantza Tapia eta Leturia


2020eko maiatzaren 17a

Madrilen askatasunaren alde eta Sanchezen gobernu komunistaren aurka egin dituzten protestak aztertzen hasi, kulturako diru laguntzen loteriarekin jarraitu eta gizarteari inolako ekarpenik egiten ez dioten alferrikako jarduerez hitz egin dugu Oasiko Kronikak irratsaioaren bederatzigarren saio honetan. Alferrikako jarduera hauek laugarren fasetik aurrera jarriko dira martxan eta Julian Iantzi oso kontent omen dago.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.


Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.