|
![]() |
![]() |
![]() |
|
![]() XVI. mendean baserriak ez zituzten bizitzeko soilik egiten. Egia esan, lan premietarako gehiago zeuden prestatuta. Batzuek sagardoa egiteko egitura osoa zuten, eta barru haietan, gero, baserritarrak bizitzeko antolatzen ziren. Horietako bat zen Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria. Urtero dolarea abian jartzen zenean, baserria bera dantzan hasten omen zen. Orain, museo bihurtu dute etxea; sagardoa egiten ez zaio ahaztu ordea Igartubeitiri. Dolarea
eta egitura, etxea eta tresna. Dena bat da Igartubeiti baserrian. Beranduxeago
egindako eranskin batzuk baditu ere, XVI. mendeko baserria da, gotiko
estilokoa. Garai hartakoa da dolarea ere. Bere egituran oinarrituta,
bere indarrez egiten da sagardoa. Dolare sistema hau geure begiz, oso-osorik
ikus dezakegun bakarra da Euskal Herrian. Garai hartako baserrietako
dolareak suak erre zituelako edota denborarekin baserriaren barneko
espazioa eraldatu egin zutelako desagertu egin dira. Gipuzkoako Ezkio-Itsaso
herrian dago Igartubeiti, Ormaiztegi eta Zumarraga arteko errepide nagusitik
Ezkiora bidean, kilometro batera. Den
dena egurrezkoa. 1530ean
eraiki zuten baserria. Egitura osoa egurrezkoa da, haritzezkoa hain
zuzen, XVI. mendean halaxe egiten baitziren baserriak Euskal Herrian.
250 haritz handi behar izan zituzten baserria jasotzeko. Honekin batera
egin zuten sagardoa estutzeko tresna ere. Garai hartan, dozenatik gora
kidez osatutako familiak logela bakarrean elkarrekin lo egiten zuen.
Logela hau ikuiluaren ondoan zegoen eta bertako ganaduak botatzen zuen
hats beroarekin egiten zioten aurre neguko gau hotz krudelari. Baserriaren
definizioa. XV. mendearen bukaeran koka dezakegu baserriaren sorrera. Erdi Aroan bizilekutzat zituzten etxola haien ordezko gisa arkitektura eredu moderno bat gailendu zen, baserria, alegia. Garai hartako baldintza sozial, ekonomiko eta teknologiko berrien erantzun gisa sortu ziren. Euskal Herriko baserririk zaharrenak bostehun urte baino ez ditu, beraz. Baserriaren berezitasunak arakatzen hasiz gero, ia denek izen propioa dutela ohartuko gara. Gehienetan topografiaren, landarediaren eta geologiaren inguruko alderdiak adierazi ohi ditu izenak. Gipuzkoar
erako baserria. Euskal baserriaren arkitektura liburuan baserrien deskribapen, definizio eta tipologia ezberdinak erakusten dizkigute Alberto Santanak eta bere lankideek. Baserrien arkitektura, baserrien bizkarrezurra erakusteaz gain, barneko zatiak eta zati bakoitzaren funtzioak zehazten dituzte. Eurek egindako lana ezinbestekoa izan da baserriari buruzko datu hauek idazteko. Gipuzkoar erako baserri guztiak dolareari lotuta egin zituzten XVI. mendean. Baserri hauen sorreran etxea eta makina lotuta zihoazen, unitate bakarra osatzen zuten. Dolareko pilare eta ardatz bertikalek, eta luzekako habe handiak baldintzatu egin zuten espazioaren aprobetxamendua, eta oro har, eraikinaren egitura. Honen ondorioz, baserriaren goiko solairuko espazioa zatitzea ez zen posible, eta gainera, mandioa eta ataripea sortzea ere zaildu egiten zuen. Tipologia honen barnean koka daiteke Ezkio-Itsasoko Igartubeiti. Gipuzkoatik kanpo, beste probintzietan ere egin zituzten tipologia bereko dolare baserriak. Lapurdin eta Nafarroako ipar-ekialdean aurki ditzakegu tarteka dolarea zuten baserrien aztarnak. Araban, Aramaioko haranean ere bakarren bat bada. Bizkaian, berriz, Ibaizabal ibaiaren haranean topa ditzakegu, Zornotza ingurura arte. Baita Orozkoko eta Zeberioko inguruetan ere. Igartubeitiren
erraietan. Sarrera nagusia zeharkatu bezain pronto, gure aiton-amonek behin baino gehiagotan sutondoan kontatu izan dizkiguten istorioen leku batean sartzen da bisitaria, denboraren makinak mendeetan atzera eraman balu bezala. Sartu eta berehala, parez pare ikuilua dago. Begirada eskuinaldera bideratuz gero, dolarearen zurezko torlojoa ikus dezakegu, harritzar baten gainean pausatuta. Norabide berean, pixka bat haratago sukaldea dago. Bertan mahaia eta pertz handi bat, bere laratz eta guzti. Sukaldearen ondoan XVII. mendean egindako logelak, banakakoak. Handik XVI. mendean familia osoak elkarrekin lo egiten zuen logela bakarra. Hortik ikuilura dago pasabidea. Ate nagusitik eskailera batzuk hartuz gero, goiko solairura hel gaitezke. Hantxe dago dolarearen zatirik ikusgarri eta pisutsuena, bederatzi metro eta erdiko luzera duen palanka horma, alegia. Honi baserriaren beste atal batzuk gaineratu behar zaizkio. Dolarea
eta upategia. Dolare izenez ezagutzen da sagar patsa estutzeko tresna. Sagar puskak dolareko askan beratzen edukitzen dira ordu batzuetan. XVI. eta XVII. mendearen lehen erdialdeko baserrietan, baserri gotikoetan, dolareak baserriaren ia bi solairuak hartzen zituen. Tresneria honek garai bateko erromatarren dolareetan zuen oinarria. Dolareak libre uzten zituen txokoetan bizi ziren baserrikoak. Ia 12
metroko luzera zuen zeharkako habe lodi bat zuten. Habe hau, dolare
haga, alegia, baserria eusten zuten dolare habeen gainean zegoen: bi
dolare habe (edo pilare) erdialdean eta beste bi izkin batean. Dolare
haga honen beste muturrean 8 metroko ardatza -zurezko torlojoa- zegoen;
beheko solairuraino iristen zen eta harritzar baten gainean kokatuta
zegoen. Normalean sukalde nagusiko edo atalondoko lurzoruan finkatuta
egon ohi zen. Torlojo hau bigarren solairuraino heltzen zen. Behealdetik
eskuz eragiten zitzaion torlojoari, biraderaren bidez bere ardatzean
biratuz. Torlojoari birak emanez, beraz, dolare haga mugiarazten zuten,
jaitsi edo igo, momentuko beharraren arabera. Zeharkako dolare haga
honek egurrezko egiturarengan presioa egiten zuen, eta aldiberean honek
patsarengan. Habe handi honek jaisterakoan, bere pisuaz sagarra estutu
egiten zuen. Altxagarriak ipintzen zizkioten goian dolare hagari eusteko.
Gero, dolare haga hori bere pisuarengatik jaisten zen, patsarengan presioa
eginez. Pixkanaka altxagarriak kenduz zihoazen. Hortik ateratako muztioa
dolare askaren zulo batetik beheko solairuko upategiko ontzi batera
jaisten zen, tinara, alegia. Upategia baserriaren albo batean egon ohi
zen, erabilera horretarako prestatutako sotoan, hain zuzen. Sagardoa,
eguneroko edari. Igartubeiti
museo bihurtua.
|
|||||
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |