ARGIA.com

SAGARDOA

Sagardogileen gida
Historian
Euskal Herrian
Munduan
Sagardoa urratsez urrats
Sagardo kontu batzuk
Sagarra
Lotura interesgarrienak


 

Sagardoaren Gainbehera
Artoaren laborantzak sagardoaren gainbehera ekarri zuen. Aita Larramendik bere "Corografía General de Guipúzcoa" liburuan dioenez, Gonzalo Perkaiztegi Hernaniarra izan zen 1550. Urtean artoa Euskal Herrira ekarri zuena. Baina egia besterik da: 1523. urtean Uztaritzeko baserritarrek lantzen zuten artoa dagoeneko.

XVII mendetik aurrera, Euskal Herriko sagastiak gero eta urriagoak dira, gehienbat barrualdeko herrietan. Sagastiei artasoroek kendu zieten lekua.

Gainetik Araban eta Nafarroan zegoen ardoa edateko ohitura Euskal Herri osora zabaldu zen sagardoaren kalterako. Ardoak sagardoak baino indar gehiago ematen duela eta lan gogorra egiten zutenentzat aproposagoa zela hedatzen hasi zen baserritarren artean. Era honetan sagardoa guztiz baztertu egin zuten. Araba izan zen sagastiak galdu zituen lehen herrialdea, Lapurdi eta Nafarroa ondoren. Lehengo sagastiak artasoro, galsoro eta mahasti bihurtu ziren pixkanaka. Gainera ardoarekin etekin handiagoa ateratzen zuten elkartruke komertzialetan. Azkenerako, sagardoa kopuru txikietan produzitzen zen eta baserrietako kontsumorako soilik.

Gipuzkoan eta Bizkaian nahiz eta XX mendearen hasieran sagar arbola asko egon, aurreko mendearekiko izan zuen jaitsiera izugarrizkoa izan zen. XX. bukaeran sagastiaren desagerpena errealitatea bihurtzen da.
Nola da posible antzinako kultura den sagardoaren eta sagarraren desagerpena? Zergatik jasaten du sagardoa halako galera XX. mende hasieran?


(Testua eta argazkia: Jon Garmendia)

 

Ikuspegi orokorra
Lehen aipamenak Euskal Herrian
Sagardoa eta Foruak
XX. mendean hondoa jo eta berpiztu
Mende bukaerako hedatzea
Igartubeiti museoa
Eguneroko edaria

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403