|
![]() |
![]() |
|
![]() |
|
![]() Nahiz eta 1885. urtean Gasteizen oraindik sagardo arabarra saldu, mahastiak, patatak eta beste motako zerealak besterik ez zituzten landatzen, sagastiak desagertu ziren arte. Nafarroan beste hainbeste. Egun, Bera eta inguruko herrietako tolareak baino ez dira gelditzen. Iparraldean ere antzera gertatu zen eta sagardoaren produkzioak mende honetan ezagutu zuen bere desagerpena. Hau gertatu baino lehen, sagardoaren gehiena Baionatik itsasora joaten ziren arrantzaleentzako zen, bakailaoa eta balearen arrantzan denboraldi handia ematen baitzuten itsasoan. Euskaldunek itsasoan zuten nagusitasunak behera egitean, Ameriketako emigrazioak eta beste hainbeste faktoreek sagardoaren desagerpenaren abiadura bizkortu zuten lurralde honetan. Gipuzkoa izan da lege zaharreko sagarrondo landatzea eta sagardoa egiteko ohitura gorde duen herrialde bakarra. Mende hasieran, hogeigarren hamarkadan, urteroko gutxi gora behera 30 milioi litro sagardo egiten ziren, 1967. urtean berriz, 1.250.000 litro baino ez zituen egin. 1998.urtean Gipuzkoa ko produkzioa 8 milioi ingurukoa izan zen, beraz, emeki, esan liteke sagardoaren produkzioa goraka doala, oraindik mende hasieran egiten ziren kopuruetara iristeko asko falta den arren. 1930. urtetik guda zibila hasi arte, Gipuzkoako Aldundiak sagarrondo landaketa eta sagardoaren produkzioa sustatzeko saiakerak egin zituen, baina gerra zibilean atzerakada izugarria gertatu zen berriro. Guda bukatu ondoren leku gutxi batzuetan sagardoa egiten hasi ziren, baina honezkero sagastien suntsipena egina zegoen. Gipuzkoako baserritarrak
papera eta eraikuntzarako erabiltzen zen egurra lortzeko pinua landatzearen
abantailez ohartu ziren eta sagastiak pinuz ordezkatu zituzten. Bere
garaian artoak hasi zuena, pinuak bukatu zuen. Bestalde, beste motako
edarien kontsumoak, ardoa eta garagardoa gehien bat, 1950eko hamarkadan
gelditzen ziren bizpahiru sagardotegien desagerpena bultzatu eta beste
motako tabernak irekitzen hasi ziren. 1967. urtean, Gipuzkoan eginiko
sagardo kopurua 1.250.000 litrokoa izan zen, inoiz Egun sagardotegien
berragerpena ikusten ari gara, baita sagardoaren kontsumoaren igoera
ere. 1980ko hamarkadatik aurrera sagardotegiak berriro modan jarri dira
Gipuzkoan. Hainbat baserritan sagardoa beraien ekonomiarentzat osagai
garrantzitsu bihurtu zitekeela ohartu ziren. Zoritxarrez, antzinako
sagastiak desagerturik daude eta sagardoa egiteko kanpotik, hau da,
Asturias, Galizia, Frantzia edo urrutiagotik sagarrak ekarri behar dituzte.
Honen inguruan Gipuzkoako Aldundia izugarrizko lana egiten ari da sagastien
landaketa bultzatzeko
|
|||||
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |