ARGIA.com

Sagardo kontu batzuk

Baliabide naturalak upelera
Euskal Sagardogintzak bilakaera handia izan du azken urteotan. Sagardoa egiteko prozesuan tresneria modernoa erabiltzen dute. Azken aurrerapausoa ekoizpen moduetan eman da: dagoeneko badira Euskal Herrian sagardoa ekoizpen ekologikoaren bidez egiten duten sagardogileak..... (2009.01.18).

Botilla betetzeko sagar onaren bila
Euskal Euskal sagardogintzaren ezintasun nagusia bertako sagarrik ez izatea da. Sagardogileek kanpora jo behar izaten dute urtero sagar bila. Sagardotarako egokia den bertako sagarra bultzatu asmoz, Gipuzkoako hainbat sagastiren egoera aztertzen ari da Sagardo Mahaia Usurbilgo Sagarlan aholkularitza enpresaren laguntzarekin.... (2008.01.20).

Kupeletik museora
Euskal Herriko sagardotegiak azken ukituak ematen ari dira upategietan egun batzuk barru hasiko den txotx denboraldirako. 2006an ondutako sagarrarekin egin eta udazken honetan upeletan hartzitutako zukua dastatzeko garaia da. Sagardoaren inguruan dagoen kultura, ordea, ez da hain ezaguna eta hori guztia herritarren artean zabaltzeko, hainat gune aurreikusi dituzte Gipuzkoan... (2007.01.21).

Sagardoa enologoen ahotan
Sagardoa urtetik urtera gero eta gehiago kontsumitzen da Euskal Herrian. Kontsumo altuak berarekin produktuaren kalitatea zaintzeko kezka eta betebeharrak ekarri dizkie sagardogileei... (2006.01.15).

Edaria egurrezko biribilean
Sagardoa gordetzeko erabiltzen den egurrezko ontzi biribilak, upelak, egiteko konplikazio handirik ez duela dirudi. Baina zurezko upelak gero eta gutxiago egiten dira hemen eta kanpotik erosten dira... (2003.01.26).

Ilargiak eraginik ba ote?
Gure bizitzako beste edozein egoeratan bezalaxe, ilargiak sagardoan duen eragina misterio bat da. Sagardogileek belaunaldiz belaunaldi jaso dute sinesmen hau. Baina sagardogileak eta sagardogintzan aditu direnak ez dira ados jartzen... (2003.01.26).

Dolarea sagardoaren ardatz
Ia baserria adinako dolareak eraikitzen zituzten XVI. eta XVII. mendeetan. Etxea eta tresna gauza bera zen. Dolare-baserria desagertu zen, ordea. Sagar puskei patsa ateratzeko izerdi patsetan ibili beharra ere ahalik eta gehien saihestu da.... (2001.01.21).

Fruitua heldu da
Sagardogileak sagarrak jasotzeko prest direla ikusten duen bezain pronto, adarretatik askatzeko garaia da. Eroritakoa ere jasotzen da, noski. Eskuz edo kizkiarekin sagar bilketa egin ondoren, baserri edo sagardotegi inguruan fruitua biltzen da.... (2001.01.21).

Karreto barrika
Garralia sagardoa garraiatzeko gurdiaren gainean ipintzen zen ontzi luze berezia zen. Beranduago karreto barrika ere deitu izan zaio... (2001.01.21).

Txiki-txiki egin arte
Sagar puska mordoa lortzeko sistemak bat baino gehiago izan dira sagardogintzaren historian, baina bi dira ezagunenak: pisoia eta matxaka...(2001.01.21).

Upelak eta botilak ostatu
Sagardoari upelean sartzeko ordua heldu zaio. Egurrezkoak, altzairuzkoak, etzandakoak, zutikakoak... izango ditu bizileku. Botiletan ere hartuko du ostatu: lurrezkoetan, beirazkoetan... (2001.01.21).

Botilaratzea
XIX. mendean hasi zen sagardoa botilaratzen Euskal Herrian. Horretarako eskuzko betegailu batzuk zeuden. Betetzeko tresna honek aska txiki bat zuen; bertara heltzen zen sagardoa upeletik... (2001.01.21).

Botika botilan
Udaberrian, ez txotx garaian, bihurtzen da sagardoa sagardo. Orain da sagardoa upeletik botilara pasatzeko unea. Sagardo hau hainbat gaixotasuni aurre egiteko ona da gainera... (2000.05.14).

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403