|
![]() |
![]() |
![]() |
![]()
|
![]() Nahiz eta sagardoaren sorrera eta jatorriari buruzko datu gehiegirik ez izan, jakin badakigu bai sagarra eta bai sagarrondoa aspaldidanik ezagutzen ditugula. Batzuen ustez fruitu hau bertakoa da edota generazio espontaneoz sortutakoa. Izan ere, "Sagar" hitza abizen askotan agertzen da herrialde honetako toponimian. Beraz,oso zabaldua badago ere, sagarra arabiarren bitartez sartu zeneko iritzia guztiz faltsua da. Seguruenik ere, euskaldunek sagardoa egiten erromatarren garaian ikasi bai zuten. Erdi
Aroan "Pomacium" eta "Pomata" latinezko hitzak erabiltzen
ziren sagarretik sortutako edariak izendatzeko. Hemendik eratorriak
dira "pomade" frantsesa eta "pomarada" asturiarra.
Gaztelaniazko "sidra" hitza latineko 'sicera' dator, beste
hau, berriz grekerazko "'sikera'"tik. Beste hainbeste, Pirinioak gurutzatzen zituen Santio bidea (Orreagako bidetik) egin zuten bidaiari batzuek idatzirik utzitako izkribuetan. Bertan bidean ikusitakoa sagardo eta sagarrondoei buruzko erreferentziak aurki bai daitezke. Aymeric Picaudek, 1134 urte inguruan Donejakuerako bidaiariaren Gida idatzi zuen. XII. mendean, Landetatik pasatzean ikusi zuen antzutasunaz hitz egiten du, lur lau eta hondartsuak, ogi, ardo, haragi eta arrainen faltan. Ondoren Dax eta Bordelen ikusitako oparotasunaz hitz egiten du, bere ardo eta ogiz, baina Euskal Herrira sartzean bere bizilagunen hizkuntza ulertezina omen zen ezaugarririk garrantzitsuena; haren deskribapenaren arabera, herrialde osoa baso itxiz eta mendi altuz osaturik zegoen eta bertan ez omen zegoen ez ogi, ez ardo, ezta ere bestelako elikagairik, sagar, esne eta sagardoa ezik. 1609an,
Bordeleko parlamentuak bidalirik, Euskal Herrira Pierre de Lancre iritsi
zen Inkisidorea izanik ehunaka pertsona kondenatu zituen heriotzara
sorgin izateagatik. Bere ustez, euskaldunak pertsona madarikatuak eta
bekatariak ziren, Jainkoagandik urrun zeudenak. Izan ere Adan galbidean
jarri zuena sagarra izan zen eta bere usteen arabera sagarra bekatuaren
parekoa zen. Sagardoa sagarretik ateratzen zenez, eta euskaldunek sortzen
zutenez, hauek ere bekataria hutsak ziren. Sagardoaren antzinako izaeraren froga garrantzitsuenetako bat sagar hitzetik datozen toponimo eta abizen ugariak dira. Dokumentaturik dagoen lehen toponimoa 'sagarro' hitza da, 1291an Nafarroan agertutako dokumentu batean. XIV. mendeaz geroztik 'sagar' hitzetik datozen izen eta abizenei buruzko erreferentziak ugariak dira. Honela 1348 urtean, Azpeitian, Sagastizabal izena, 1347an Hernanin Sagasti, eta Beasainen Sagastigutxia ageri dira. Egun 'sagar'
hitzetik eratorritako abizen ugari ezagutzen ditugu: Edo, sagardoarekin
erlazioa dutenak: (Testua eta argazkia: Jon Garmendia)
|
|||||
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |