Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock eszena ezagutzera ematen aritutako beste izen ezagun askorekin batera: Belen Mijangos, Roge Blasco, Roberto Moso… 1980ko hamarkadatik musikaz jardun du irrati eta prentsan, Muskaria-n hasi eta gaur egunera arte. Beraz, ez da harritzekoa horrelako lana egiteko pausoa ematea.
Lan mardula egin du Jerryk, ia 850 orrialdetakoa, eta saiatu da Rock Radical Vasco delakoari mutur askotatik heltzen. Azken bizpahiru urteotan elkarrizketatu ditu lagun ugari: etiketa horren pean irudikatu ditugun talde askotako protagonistak, inguruan ibili diren hainbat kazetari eta eragile (diskoetxe, management…), garaikoak ziren, baina, Euskal Herrikoak zein kanpokoak izanik, beste musika koordenadatan ere ibili ziren. Gainera, garai hura bizi ez zutenak ere interpelatu ditu, ordukoaren ondarea eta posoa nola jaso eta ulertzen duten jakiteko.
Oso aberatsa da lana, noizbait denon ahotan eta seguruenik belarrietan egon den hemengo mobida hura patxadaz aztertzeko beta ematen duelako. Askotariko iritziak jaso ditu liburuak, eta niretzat bereziki interesgarriak dira gure mugetatik kanpo zein gaur egungo begietatik jasotako hausnarketak. Izan ere, musika zale zein musikaren inguruan jarduten zuen inorendako ez zen RRV moduan izendatu zen mugimendu hura oharkabean pasa. Eta, antza denez, horren eragina izan zen –eta da– askok pentsa genezakeena baino handiagoa.
Txalotzekoa da hainbeste ahots desberdin jasotzea. Bizirik daudenen artean falta da funtsezkoren bat, baina esango nuke gutxi direla hutsuneak. Eta RRVren aterkipean (gogoz edo gogoz kontra) aritutakoek aukera dute distantziak ematen duen balio gehigarriarekin hausnartu eta zabal erantzuteko. Bestalde, haien ahotan gurea hizpide izatea interesgarria da: hala nola Ramoncin, Radio 3ko Jesus Ordovas, Ruta66ko Jaime Gonzalo, Siniestro Total-eko Julian Hernandez, La Banda Trapera del Rio-ko Morfi Grei, Dro-ko Servando Carballar eta Marivi Ibarrola, esaterako.
Barítono Amartuvshin Enkhbat
Piano: Stefano Salvatori.
Organiza: ABAO.
Que: Arias de óperas de Verdi, Mascagni, Leoncavallo e Giordano.
Onde: Palacio Euskalduna de Bilbao.
Cando: 29 de marzo.
--------------------------------------------------------
Sabiamos que non nos... [+]
Aramu + AimarZ Cando:
26 de abril.
Onde: No frontón aberto Zelai Arizti de Zumarraga.
---------------------------------------------------------
A páxina web do Concello di: “A marca turística Bide Bizia e o festival do mesmo nome están pensadas para mostrar a alma de... [+]
Seres Transparentes Cando:
20 de abril.
Onde: Praza do Castelo de Pamplona.
-----------------------------------------------
Falta media hora para que comece o concerto na Praza do Castelo de Pamplona, pero aínda está medio buxán, xa que está a chover. Aínda que sexa de... [+]
Obducción da Ameaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024
---------------------------------------------------
A música é un panorama xigantesco, inaccesible. Entre eles hai un pequeno número de grandes grupos que se dedican a captar todos os focos, moitos outros que se dedican a... [+]
Aposapo + Mäte + Dano Dor Cando:
5 de abril.
Onde: Gaztetxe Akerbeltz de Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
Fixen o carriño da compra cheo de verduras e estivemos cortando durante a noite, mentres outros preparaban o equipo de son e... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoproducida, 2025
--------------------------------------------------------
Ultimamente, nestas liñas estou a reflexionar moito sobre a “misión histórica” que debería ter a música... E, dalgunha maneira, que debería facer a arte para... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]