Bigarren Mundu Gerraren ostean ongizate estatuak berebiziko garapena ezagutu zuen. Bazirudien txirotasuna eta familien estutasunak betirako desagertu zirela, baina bakarrik kapitalismoa garatutako herrialdeetan, hirugarren munduaz inor gutxi arduratzen baitzen. Beti bezala, gerraren zama langileriak eraman zuen eta kapitalistek etekina. Langileriaren presioari esker, balioaren zati handiago bat eskuratu ahal zezakeen langile klaseak, errentaren birbanaketa aurrerakorra burutu baitzen. Beraz, gastu sozialak gora egin zuen eta ongizatea gizarte osora heldu zen.
Azken berrogei urte honetan estatuaren gastu soziala izugarri murriztu da eta ongizatea erabat ahuldu, klase txiroenak gorriak pasatu beharrera heldu arte, batik bat, orain bezalako krisialdi gogorrean. Errenta birbanatzen zuten zerga aurrerakorrek atzerakada nabarmena izan dute eta aberatsak aberatsago bihurtu dira, txiroak txiroago bilakatu diren bitartean.
Txirotasun pertsonalei eta herrialde atzeratuei “laguntzeko” helburuarekin filantropia antzeko enpresak azaldu dira, zenbait pertsona esanguratsuek dirutza kudeatzen dute, hau da, estatu demokratikoek dirua kudeatu ordez, norbanako aberatsek egingo dute. Bill Gates edo Warren Buffet bezalako aberatsek ordezkatuko dute estatu soziala. Gure artean hor daude BBVA fundazioa, Telefónica fundazioa, eta abar. Fundazio horiek ere estatuaren zeregin sozialetan parte hartuko dute.
Adibidez, AEBetan BPGren ehuneko 3ra heltzen da enpresa filantropikoek erabiltzen dutena, Frantziako Estatuan, ehuneko 0,2ra eta Kanadan ehuneko 0,5era. AEBetako enpresa horien diru iturrien ehuneko 72 norbanakoek ipintzen dute, ehuneko 12 fundazioek, ehuneko 5 enpresek eta gainontzekoa herentzietatik dator.
Enpresa filantropiko horiek dirua biltzen dute zerbitzu publikoak eskaintzeko. Herriko eskola, haurtzaindegia, eta abar sortzeko. Batez beste, bildutako dirutzaren ehuneko 52 barne kudeaketarako da eta gainontzekoa zerbitzua eskaintzeko. Horrek esan nahi du zerbitzu horiek pribatizatu egin direla eta pertsona filantropoen jaioterrietan, normalki, diru gehiago edukiko dute, eta ondorioz, zerbitzu hobeak filantroporik ez dagoen herrietako zerbitzuekin alderatuta. Halaber, zerbitzuen kalitatea kaskarragoa izango da, profesionalen ordez boluntarioek parte hartzen baitute.
Bestalde, dirua ematen duten enpresek zerga gutxiago ordainduko dute eta aurpegia zuritu gainera. Aberatsei uzten zaie dirua kudeatzen, estatuak era berdintzaileagoan burutu ordez; filantropoen esku geratuko da ongizatea.
Filantropo horien arteko ezagunenetako bat Bill Gates da, munduko aberatsena, eta bi fundazio dauzka. Bi horiek 5.000 milioi dolar kudeatuko dituzte. Jasotzaileak: karitatea, bere unibertsitatea, bere herriko elkartea eta abar. Eta ez da ahaztu behar inork ez dituela diru banatzaile horiek hautatu; hasteko eta behin, estatuko gobernariak bozemaileek aukeratzen dituzte.
Halaber, herrialde atzeratuentzako “laguntzak” estatu garatuek ematen dituzte eta ustelkeria eta diktadore ugari profitatu. Gaur egun, “laguntza” hori ere, hein batean fundazio boteretsu askok gauzatzen dute eta zenbait kasutan multinazionalen zerbitzurako. Dirudienez, Gates fundazioa Afrikako herrialde anitzetan transgenikoak sustatzen ari da, goseari aurre egiteko aitzakiarekin. Atal horretan ere estatua atzera egiten ari da, multinazionalen mesedetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Histórico, un tribunal da Monarquía Española ha aprobado a seguinte resolución: "Os funcionarios encargados da vixilancia de Iratxe Sorzabal aplicáronlle electrodos para obrigarlle a declarar, o que supón unha vulneración flagrante dos seus dereitos humanos fundamentais",... [+]
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Algo inesperado... neste inicio de ano Iberdrola obtivo máis de dous mil millóns de euros de beneficios, pero non está en condicións de tirar aos ceos foguetes, tesouros, celeiros... ou o que sexa, porque o ano pasado ha gañado un 27% menos que no mesmo período. Algún... [+]
No debate sobre a educación, o neoloxismo que estamos a utilizar algúns de nós (creo que podemos chamalo así) é o pedagogismo, quizá o que necesita explicación. A idea é dar unha oportunidade á pedagoxía, separando ambas as cousas. Do mesmo xeito que ocorre na... [+]
En política, a tensión entre o desexo de influír na sociedade e profundar nos signos de identidade é inevitable. A interacción entre a difusión e o fortalecemento das propias características é un indicador da política. Trátase de conseguir ambas as áreas e... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Cando compramos unha mazá ou un tomate con etiqueta bio, asociamos a palabra sa á mazá ou ao tomate e podemos representar ao agricultor que vixía a terra. Polo mimo ao coidado da terra, o alto prezo da compra fáisenos comprensible. A compra da mazá ten o valor superpuesto... [+]
Como todos Marioker sentía sede de referentes na adolescencia, no proceso de aceptar que era bisexual, atopei a uns poucos: Skin, vocalista de Skunk Ananananananansio (non sabía que era bisexual, pero o radar funcionábame), a película de Lucía Etxebarria Beatriz e os corpos... [+]
Un fondo de apoio ao Estado israelí ha comprado a maioría dos macrofestivales do Estado español, entre eles Apple. Para. Un festival con nora nas proximidades da praia e con hardcoretas tatuadas, cun intercambio de 1.400 millóns de euros para a construción de vivendas en... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]