Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Erantzukizunak argitu gabe daude bost urte geroago

  • Karrantzako minda plantaren auziagatiko erantzukizun penal eta politiko eskaria areagotu egin da azken hilabeteetan. Berriki, Balmasedako epaile batek –lehenago Bilboko batek egin bezala– esan du delitu zantzu argiak daudela inoiz eraiki ez zen planta horren kudeaketaren inguruan, baina auzia beste epaitegi batek eraman behar duela. Bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak bere jokabidea une oro zuzena izan dela adierazi du. Eskandaluaren gakoak azalduko dizkizugu ondorengo lerroetan.

Minden tratamendurako planta izan behar zenaren egoera gaur egun. 2010eko apirilean hasi ziren eraikitze lanak, eta urte hartako irailean eten –obraren heren bat egitera ere iritsi gabe–, diru faltagatik. Marisol Ramirez/Argazki Press

138 kilometro koadro ditu Karrantzak –Bizkaiko udalerri zabalena da–, baina 2.800 lagun inguru besterik ez dira bizi bertan, han-hemen barreiatutako pare bat dozena herrixkatan. Lehen sektoreak indarra du oraindik. Abelburuak erruz aurkitu daitezke karrantzar pentzeetan, eta haien ustiapenetik eratorritako mindek –jatorri organikoko hondakinek– hainbat ingurumen arazo eragiten dute. Horri irtenbidea, Eusko Jaurlaritzak ekimen bat abiarazi zuen duela hamarkada pasatxo.

Ekimen haren ondorioz Karrantzako Minda S.L. enpresa sortu zen 2005ean. Haren egitekoak ziren mindak tratatzeko planta bat eraikitzea eta, ondoren, plantaren kudeaketa bideratzea. Eraikitze-lanak finantzatzeko diru-laguntza publikoak eskatu zituzten hainbat administraziotan (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua), baita hamar milioi inguru euro jaso ere, 2006 eta 2009 artean. Gaur egun diru horren arrastorik ez dago, eta plantaren eraikitze lanak ia hasi bezain laster eten zituzten, 2010eko udazkenean, zer eta diru faltagatik. Obrak hasi zirenerako –2010eko apirila–, diru-laguntzak kobratuta zeuden. Nora joan zen dirua?

Ustezko delituak

2012ko azaroan aldaketa eman zen Karrantzako udal gobernuan: Karrantza Zabala taldeak –orain alkatetzan– eta Bilduk EAJko alkatearen aurkako zentsura mozioa onartu zuten. Iazko urrian, gobernu talde berriak kereila aurkeztu zuen, Karrantza Haraneko-Valle de Karrantza 2006 S.A. udal enpresaren bitartez, ustezko hainbat delitu egotziz minden tratamendurako planta kudeatzeko ardura zutenei, hala nola tartean ibili zen kargu publikoren bati, berehala ikusiko dugunez. Dagoeneko epaitegi bik aintzat hartu dituzte kereilan esandakoak, eta delitu zantzu nabarmenak ikusi dituzte.

Kereilaren tesietako bat da Karrantzako Minda S.L. enpresa, itxura batean planta eraikitzeko sortu zena, pantaila hutsa besterik ez zela. Erabakiak hartzen zituena eta, azken batean, prozesu osoan protagonismoa izan zuena Ade Biotec S.L. zen. Ade Biotecek eman zituen hasierako txostenetarako datuak, Ade Biotec arduratu zen planta eraiki behar zuten enpresak aukeratzeaz, eta, azken beltzean, Ade Biotecek hartu behar zuen bere gain plantaren kudeaketa lehenbiziko hogei urteetan. Zertarako, orduan, Karrantzako Minda S.L. sortu?, irakur daiteke kereilan.

Plantaren kudeaketarako hogei urteko kontzesioari dagokionez, komeni da gehitzea Ade Bioetecek ziurtatuta izango zituela irabaziak edozein kasutan: Karrantzako nekazariek minda nahikoa eraman ezean, Jaurlaritzak gutxieneko diru-sarrera batzuk bermatuko zizkion enpresari. Ez zen horrelakorik gertatu, jakina, planta ez baitzen eraiki, eta nekez eraikiko da.

Faktura faltsuak diru-laguntzak justifikatzeko

Otsailaren 24an, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ingurumen eta Nekazaritza Batzordeko bileran, Irune Soto Bilduko batzarkideak esan zuen minden tratamendurako proiektua diru publikoa bereganatzeko baliatu zutela, hasieratik, EAJtik hurbileko hainbat enpresak. Bereziki, Ade Biotecek. Administrazioetatik jasotako diruaren zati handi bat enpresa horri ordainketak egiteko baliatzen zuen Karrantzako Mindak, zer ordaindua ez egon arren.

Espainiako Gobernutik lau milioi euro jaso zituen Karrantzako Mindak, beste horrenbeste Eusko Jaurlaritzatik, eta bi milioi Bizkaiko Foru Aldunditik. Hamar milioi, guztira. Aipatutako kereilan esaten denez, datu faltsuak eman ziren diru-laguntza horiek eskatzeko, eta faktura faltsuak eman ziren jasotako diru-laguntzen justifikazio gisa. Besteak beste, eraikitze lanetan ustez egindako hainbat gastu justifikatu ziren Karrantzako Mindak igorritako dokumentazioaren bitartez, agerikoa zenean lanak hasi gabe zeudela. Bide batez, kereilak azpimarratzen du administrazio publikoak kontrol falta nabarmenarekin jokatu duela auzi honetan.  

Martin Ascacibar  

Kereilan salatutakoen izen zerrenda, bai pertsona fisikoena bai elkarteena, luzea da, baina izen bat gailentzen da besteen gainetik: Martin Ascacibarrena. Gezurra dirudi, baina Ascacibarrek zelaiaren alde bietan jokatu izan du diru-laguntzen partidua, nola emaileenean hala hartzaileenean.

2005ean, Ascacibar Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Ikerketako zuzendaria zen. Kargu horretatik, mindak tratatzeko planta ereduei buruzko txosten bat eskatzeaz arduratu zen. 2008an, Karrantzako Minda S.L.-k Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu zionean, diru-laguntza horren Jarraipen Batzorde bat eratu zen, eta Ascacibar bertako kide izendatu zuten –guztira bi pertsona besterik ez zeuden batzorde hartan–. Kontua da aurreko urteko abendutik, Ade Bioteceko kontseilaria ere bazela. Hortaz, primeran jakin behar zuen diru-laguntza eskariek funtsik ez zutela, finantzatu behar zuen ustezko aktibitatea, egiazki, ez zelako ematen ari.

Ascacibar 2009ra arte egon zen Jaurlaritzan, eta Karrantzako Mindari diru-laguntza ematean parte hartu zuen. Kargu publikoa utzi eta bost hilabetera Karrantzako Mindan sartu zen, kontseilari. Kereilak hainbat delitu egozten dizkio, besteak beste diru publikoaren erabilera okerra.

Epaileek baietz, baina...

Esan bezala, iazko urrian aurkeztu zuen Karrantza Haranekok kereila, epaitegi bitan, Bilbon bata eta Balmasedan bestea. Bi epaileek –Balmasedakoak, orain dela pare bat aste– antzeko erantzuna eman dute: delitu zantzu nabarmenak daude, baina ez dute kereila onartzen. Kasu bietan argudioa bera da: ez dagokie beraiei salatutako gertakariak epaitzea. Bilboko 4. Instrukzio-Epaitegiak emandako autoan irakur daitekeenez, ustezko delituak hainbat lekutan jazo dira, baina haien hierarkiagatik komenigarriagoa da auzi osoa Gasteizen epaitzea, eta ez Bizkaian. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak daude tartean, noski.

Bide judizialak norantz egingo duen argitzen den bitartean, eskandaluak arlo politikoan eman du zeresana azken boladan. Lehenago aipatu dugun Bizkaiko Batzar Nagusietako agerraldian, Bilduko Irune Sotok kontrol falta eta iruzurraren egileekiko jarrera epela izatea leporatu zion Irene Pardo Ingurumen diputatuari. Hain zuzen, diru-laguntzak itzultzea oso berandu eskatu izana aurpegiratzen dio Bilduk Aldundiari:plantaren obrak eten eta urte eta erdira. Bilduko kide batek aldizkari honi adierazi dionez, susmoa dute Karrantzako Minda  enpresari zordunen lehiaketan sartzeko denbora eman nahi ote zioten.

Irene Pardok erantzun zuen Aldundiak egoki jokatu duela auzi honetan, eta eskari guztiak lege barruko epeetan egin dituela. Diputatuak esan zuen zordunen lehiaketa ebatzitakoan erabakiko duela Aldundiak zeintzuk izango diren hurrengo urratsak. Zehaztapen gehiagoren faltan, EAJk, PSEk eta PPk lehenbizikoen proposamen bat onartu zuten,emandako diru-laguntzak itzultzea eta  dagokion orori erantzukizunak eskatzeko. Bildu abstenitu egin zen.

Dena epaileen esku, beraz.


Interésache pola canle: Ustelkeria
investigación
A empresa Antépara do PP continúa explotando pisos turísticos sen autorización
A empresa Luxury Rental Apartments é propietaria de catro vivendas nun portal situado na rúa Pintorería da Zona vella de Vitoria-Gasteiz. A empresa obtivo a preceptiva autorización do Goberno Vasco para alugar dous delas como vivendas turísticas, aínda que xa as alugou con... [+]

investigación
O Concello de Vitoria-Gasteiz condena por cuarta vez á empresa Luxury da Antena do PP por realizar obras ilegais
O Departamento de Urbanismo sancionou á empresa Luxury Rental Apartments, S.L., en xaneiro de 2025, por realizar obras "clandestinas" nun piso da rúa Pintore. O 50% das participacións na empresa son de Gustavo Antépa e o administrador é a súa parella. Antépara é un... [+]

investigación
Área de Urbanismo e falta de transparencia de Vitoria-Gasteiz: un ano sen dar resposta ás solicitudes oficiais
ARGIA solicitou en once ocasiones información ao Servizo de Edificación do Departamento de Urbanismo de Vitoria-Gasteiz, durante un ano, sobre dous expedientes. En varias ocasións asegurouse a este medio de comunicación que se lle enviaría información para que non o fixese... [+]

Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Denuncian que o funcionario que aprobou a licenza do peirao donostiarra e o seu fillo actuaron "polo menos en catro"
A asociación veciñal Parte Zaharrean Bizi denunciou irregularidades en relación a moitas licenzas da Parte Vella e denunciou que "o beneficiario sempre é a hostalaría". Piden explicacións e responsabilidades.

2025-01-10 | Gedar
Puertas xiratorias: Gotzone Sagardui será a directora dunha clínica privada en Vitoria-Gasteiz
O exconsejero de Sanidade do Goberno Vasco foi fichado pola clínica Vithas San José, tras ano e medio do seu cesamento no cargo público.

O PNV presionaba ao seu alcalde de Mundaka para actuar por encima do secretario municipal
O alcalde de Mundaka era Mikel Bilbao na época na que se describen os feitos, nos anos 2019 e 2020, e a Xunta Local Presidencial do PNV presionou á cidadanía para volver contratar os servizos xurídicos contratados polo anterior concello. O Secretario do Concello informou... [+]

Normalización da corrupción

904.000 millóns de euros. Este é o custo anual da corrupción na Unión Europea, segundo un estudo realizado en 2020. Entre 2008 e 2020 publicáronse nos medios de comunicación 3.743 casos de corrupción, dos cales 109 correspondían a Hego Euskal Herria. Por suposto,... [+]


Comisións de dez millóns de euros na operación da máscara que deteñen a Koldo García
Segundo a Garda Civil, esta cantidade de dez millóns de euros sería unha cantidade abonada polo empresario Victor de Aldama, ligada ás transaccións realizadas polo Ministerio de Transportes español durante a pandemia. Este xoves deixa libre a García coa orde de presentarse... [+]

A Audiencia de Gipuzkoa reabre o 'Bidegi auzia' e ordena un informe independente
Mediante un recurso de EH Bildu, o Tribunal Territorial de Gipuzkoa volveu a abrir unha das dúas querelas do caso Bidegi, correspondente ao tramo Eskoriatza-Arlaban da autoestrada AP1. O pasado mes de setembro o xulgado de Azpeitia decidiu arquivar provisionalmente o caso... [+]

O Goberno descoñecía a caracterización dos residuos trasladados de Zubieta a Artajona
O Departamento de Medio Ambiente do Goberno Vasco non dispuña de información sobre a caracterización dos residuos trasladados a Artajona, tal e como se indica na documentación remitida ao Parlamento Vasco. Ekondakin, xestor da incineradora de Gipuzkoa, continuou enviando... [+]

O fiscal pide reducir a multa contra Iberdrola de 85 a 5,4 millóns de euros
O fiscal do Estado español contra a corrupción confirmou que Iberdrola manipulou o prezo da electricidade en 2013 e deu por probada a retirada de auga dos encoros nun xuízo contra a compañía eléctrica.

Procesado, continúa no cargo de Ministro de Xustiza de Francia por Dupond-Moret
O asunto contra o ministro francés de Xustiza ábrese o luns en París coa acusación de “oposición de interese”. O xuízo debería durar dúas semanas.

2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola é xulgada acusándolle de esaxerar o prezo da electricidade
En plena crise económica, a Comisión dos Mercados e a Competencia de España conclúe que en 2013 Iberdrola manipulou e incrementou artificialmente o prezo da electricidade, o que obrigou aos consumidores a pagar 96,7 millóns de euros máis. En marcha o xuízo contra a... [+]

2023-09-14 | Gedar
Corrupción no sindicato UXT: Cheques de até 7.000 euros á dirección de Madrid
Os altos cargos roubaron diñeiro dunha conta corrente que gardaba as axudas públicas e as cotas dos afiliados. Estímase que entre 2019 e 2021 repartíronse 114.175 euros.

Eguneraketa berriak daude