Orain gutxi izan dira hauteskunde sindikalak irakaskuntza publikoan. Irabazle Cum laude euskal gehiengo sindikala izan da, hots, LAB, STEE-EILAS eta ELA. Dudabako galtzailea, aldiz, CCOO (eta UGT) izan dira, hots, Hezkuntza Sailaz jabetu direnak; Sailarekin (esan nahi bata, beraien buruarekin) lan-hitzarmena gutxiengoan sinatu zutenak... Zigor galanta jaso dute, bistan da, ustezko sindikalismo espainoltzaleak, eta hedaduraz Hezkuntza Sailak, Celaá buru.
Isabel Celaák berak, emaitzen balorazioaren ildora, hauteskunde politikoak eta sindikalak gauza diferenteak direla esan du prentsan, eta berak gehiengo politiko eta soziala baduela. Gehiengo politikoarena, jakina, egiazkoa da –beste kontu bat da nola lortu duen– baina sozialarena ja gehitxo esatea iruditzen zait. Edonola ere, MediaMarkteko bezeroak bezala, Celaá ez da leloa eta, aitortu zein ez, jakin badaki zeintzuk izan diren arrazoiak tamainako iraulketarako, nahiko agerikoak baitira, izan ere.
Alde batetik hezkuntzaren beraren esparruari dagozkionak daude: nola tematu diren, euskararen kaltetan, beste hizkuntza batzuk eskolan sartzearekin –berez ondo legokeena, tentuz eta adostuta eginez gero–; nola eraldatu duten Irale programa, besteak beste, euskal kultura lantzeko ikastaroa kentzen saiatuz –neurri batean lortu ere egin dutena–; nola sartu nahi duten eskolan dotrinamendua, bakerako hezkuntza delakoan... Bestetik, lan eremuaren inguruko arrazoiek ere pisu handia izan dute gertaturikoan. Madrilen CCOOk (eta UGTk) sinatu duten erretiro adina atzeratzeko eta abarrerako “akordioaz” gain, kontuan hartu behar dugu mota guztietako murrizketak ezarri dituztela zentroetan, batez ere ordezkatzeak egiterakoan. Adibidez, neure irakastegian lankide batzuk egon dira/daude bajak hartu gabe edota atzeratzen –ebakuntzak barne– besteoi enbarazurik ez eragitearren...
Sailburuak ez omen du norabidea aldatuko. Ikuskizun dago, baina hala balitz, oso zail izango du dituen planak inposizioaren bidez gauzatu ahal izatea, langileak gero eta arerioago izango baititu.
Laster Osakidetzan izango dira hauteskundeak, eta osasun-langileen artean dagoen egonezina ere ezaguna da. Agian labur samarra naiz, ez dut-eta ulertzen menpekoak aurrez aurre izanda, eurenari irmoki eusteko seta hori.
Bengoa ez dakit, baina Celaá ez da leloa.
Protección do xenocidio
No interior do Estado de Israel, o apoio á última operación contra o Exército israelí é masivo. Haaretz difundiu os resultados dunha enquisa realizada para a Universidade Estatal de Pensilvania, na que mostra que o 82% dos "israelís" apoian a... [+]
Cal é a proporción dunha comida axeitada. De onde vén o pan que levo á boca todos os días. Por que non teño fame? Quen decide que ti non es eu, que nós non somos iguais? Como se fai a comida. Onde se alzan as altas torres e onde se levantan as murallas mortais. Quen come... [+]
O catro presidentes belgas (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz e Donald Tusk) esixiron o 10 de maio a Vladimir Putin un cesamento do fogo de máis de 30 días de duración. O presidente ruso respondeu: “Empecemos a negociar a paz en Istambul o 15 de maio”.
Ambas... [+]