Pruden Arabako herri txiki batean jaio zen duela 68 urte. Bizitza gehiena Gasteizen eman badu ere, erretiratutakoan herrira itzuli eta han bizi da, baratza, facebook eta kartetako lagunen artean. Hirian utzi ditu Koldo, seme zintzoa, eta Koldoren seme-alabak, Aimar eta Maider.
Koldo kazetaritzan ibili da urtetan, baina orain, komunikabide askotan lagunak eta adiskideak dituela, komunikazio-aholkularitzan eta harreman publikoetan izen handi samar bilakatu da. Duela urtebete sekulako kontratua lortu du erregaien ustiaketa eta zundaketa lanak egiten dituen enpresa batekin. Hasieran enpresa honen komunikazio-beharrak asetzea ez da zaila izan: inork ez zuen ezer argitaratzen. Baina orain zalaparta hasi da, eta gero eta nekezagoa da lankide izandakoei albisterik ez dagoela buruan sartzea.
Koldo seme zintzoa da. Ama jubilatu zenetik ia astebururo joaten da bisitan, amama eta ilobak elkarrekin egon daitezen, eta ondo dagoelako hiriko umeek lurra, baserria eta mendia sentitzea. Larunbatero bezala, irailaren 22an ere, baserrian elkartu dira amamak prestatutako bazkariaren aitzakiarekin egun-pasa egitera.
Bazkaltzen hasi orduko hasi da dena okertzen. “Gaur frackingaren aurkako nazioarteko eguna da”, bota du Prudenek, ustekabean. Eta Koldoren txistua loditzen hasi da. Maider neska galdetsua da. “Zer da frackinga, amama?”. Koldok ahoa zabaldu baino lehenago, azkar eta gelditu gabe erantzun du Aimarrek: arbel-gasa dagoela herriko lurzoru guztien azpi-azpian, eta handik ateratzeko lur azpiko harriak apurtu behar dituztela, eta hausteko ura eta sustantzia kimikoak sartuko dituztela. Horregatik deitzen dela haustura hidraulikoa edo frackinga.
Koldo mingaina eta sabaia desitsatsi saiatzen den bitartean, Maider berba-lapikoak hartu du hitza: zenbat litro beharko litzatekeen harkaitza hausteko, eta aurten egon den lehortearekin, ea nondik ekarriko duten horrenbeste ur, eta ea gero zer egingo duten ur kutsatuarekin eta gasarekin, eta ura eta gasa nola garraiatuko duten, herrira doan errepidea hain estua bada...
“Hori diot nik, hori...” laburbildu du Prudenek.
“Zer da garrantzitsuagoa, aita, ura ala gasa?”. Komunera joan behar duela iragarri du Koldok. Atera denean, amama eta ilobak prest daude herrian emango den hitzaldira joateko. Frackingaren aurka. “Urriaren 6an zuenean bazkalduko dugu, eta bazkalostean manifestaziora!” amaitu du amama Prudenek.
Dehumanization has penetrated deeply into the powers of the West, and they look with indifference to the holocaust that Gaza is suffering; in Gaza, if bombs do not kill you, you will die of hunger.
Now that our ship has been bombed it is a total impotence, we are well and we... [+]
“Even with all the shortcomings, the unions have done more for humanity than any other human organization that has ever existed. They have contributed more to dignity, honesty, education, collective well-being and human development than any other association of people.” ... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Holy Roman Empire, 12 May 1525. Georg Truchsess von Waldburg overthrew the Württemberg insurgent peasants. Three days later, on 15 May, Philip of Hesse and the Duke of Saxony joined forces to crush the Thuringian rebels in Frankenhausen, killing some 5,000 peasants... [+]
Aramu + AimarZ
When: April 26.
In which: The Zumarraga Open Field.
---------------------------------------------------------
The website of the City Council says: "The tourist brand Viva Viva and the festival of the same name are designed to show the world the soul of... [+]