Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bost ideia Donostia 2016ri buruz

  • Poloniako Wroclaw-ekin batera Donostia izango da 2016ko Europako Hiriburu Kulturala; izendapena eta Gipuzkoako hiriburuko Udaleko gobernu aldaketa bateratsu etorri ziren iazko ekainean eta horrek ateak zabaldu zizkion, hein batean, egitasmoaren izaerari buruzko eztabaidari. Artikulu honek debate hori modu eraikitzailean egiten lagundu nahi luke.

1) 2016ko Europako Hiriburu Kultural izatea ez da (batez ere) gertakari kulturala.

Ñabardura, ezertan segi baino lehen: bai, noski, nola ez, Europako Hiriburu Kultural izendatzeak badauka zerikusia kulturarekin; baina harreman gehiago dauka hiri-eredu batekin, jarduera kulturalekin baino. Erakargarri agertzeko, hiriaren marka indartu nahi izaten da zenbait balore azpimarratuz. Hemengo eta hango hiriburuek moderno, anitz eta dinamiko itxura eman nahi dute baina horrelako kontzeptuak kea haizetan bezala desagertzen dira helduleku zehatzagorik eman ezean. Eta Donostiak kultura aukeratu du, erakargarritasuna ideietatik plano materialera –aurrekontuetara– eramateko. Bartzelonak, eskala askoz handiagoan, kirolaren bidez egin zuen antzeko zerbait 1992ko Olinpiadekin; aurten Gasteizek ingurumenarekin egingo du, European Green Capital izendatu dutenez. Baina ez Bartzelona da hiri kirolariagoa 1992az geroztik, ez Gasteiz izango da ekologistagoa urtea bukatzen denean. Izango ote da Donostia “kulturalagoa” 2016 amaitzean? Bai, gaurtik ordura bitartean eguneroko jarduera kulturalak indartzeko ahalegina egiten bada. Ez, Europako Hiriburu Kulturalaren izendapena turismoa eta hirigintza sustatzeko erabiltzen bada nagusiki.

2) Baina zerbait ekar diezaioke Donostiako kulturari.

Ia batera etorri ziren Odonismoaren amaiera eta hark hainbeste irrikaz bultzatutako Europako Hiriburu titulua eskuratzea. Inpresio nahiko zabaldua da izendapena lortzea ez zegoela gaur egungo Udalaren lehentasunen artean. Gainera, aurreko Udalaren kultura eredua eta oraingoarena diferenteak dira oso; baina Bildu gutxiengoan egonda, kontsentsua bilatzera derrigortuta dago. Abiapuntua hori izanda –Hiriburu Kulturalarekin pasio handirik ez eta derrigorrez oposizioarekin adostu behar–, bi bide ditu aurrean Udal Gobernuak: bere boto emaileak Donostia 2016ren garrantziaz konbentzitzen saiatzea; eta Hiriburu Kulturalaren inguruko jarduerak bestelako jendearengana iristeko probestea. Bigarren aukera horretatik hegemonia kultural berri bat eraikitzen hasteko ateak zabaldu ahal zaizkio parez pare Udal berriari. Desberdinen arteko artikulazio-puntuen bitartez egituratzen da hegemonia eta orain arte ezagutu ez ditugun panoramak sortzen laguntzen du. Gauzak ondo eginez gero, Donostiaren bizimodu kulturala biziberritu dezake. Baina hori lortzeko bidean, programazioan eta gidaritzen aukeraketan norberaren konfiantzazko esparrutik harago begiratzea ezinbestekoa izango da.

3) Euskal kultura ez da euskal folklorea bakarrik, ezta euskal mainstreama bakarrik ere.

Nahiz eta askotan sinonimo gisa erabiltzen diren “euskal” eta “folkloriko”, eta erdaldun askoren artean euskaraz ekoizten denari buruzko ikuspegi aski distortsionatua sortzen da. Udalean nagusi den Bilduk lehentasunen artean jarri zuen euskal kulturari behar bezalako lekua ematea Donostian, beharrezko zeregina dudarik gabe, urrun baitago Gipuzkoako hiriburua daukan euskaldun portzentajeari dagokion euskarazko eskaintza edukitzetik eta gainera, 2016ko izendapenak aukera ona eskaintzen du euskal kultura nazioartera ateratzeko, hizkuntza nagusiagoen galbahetik pasa gabe –gutxitan izaten den aukera, bidenabar–. Baina kriterio soziolinguistikoa ezin da izan programazioak zehazterakoan kontuan hartuko den bakarra; euskararen aldeko diskriminazio positiboa egitearekin batera, artistikoki zerbait berritzailea eskaintzen dutenak babestea ere garrantzitsua da. Gainontzean, kanpoan ikusiko dutena euskal mainstreama izango baita; eta nekez justifika daiteke ezkerretik, politika kultural publikoek jada arrakastatsua denaren aldeko apustua egitea. Jarrera hori alderdi kontserbadoreena izan beharko litzateke –eta gaur egun ez da haiena bakarrik–.

4) Kultura “herrikoi” vs. kultura “elitista” dikotomiak ez du funtzionatzen.

Mantra bihurtzeraino errepikatu da “kultura herrikoi eta parte hartzaile” formula; eta behin eta berriz errepikatzen diren esaldi gehienak bezala, edukiz hustuta dago. Parte-hartze dinamikez hurrengo puntuan hitz egingo dugu, baina “herrikoi” izenondoak merezi du bigarren buelta bat asko luzatu gabe. Zertaz ari gara “kultura herrikoia” aipatzen dugunean? Zertan desberdintzen dira “kultura herrikoia” eta “kultura elitista”? Bi eredu horiek kontrajartzen zituen eskemak problema asko ematen ditu gaur egungo sorkuntza kulturalak sailkatzeko: urte asssko pasa dira ekoizpen kulturala prozesu industrial bihurtu zenetik, eta hori gertatzearekin batera herriarena zen kultura eta eliteena, biak fenomeno berri batek irentsi zituen: “masa kultura”-k. Horrek esan nahi du, produktu kulturaletara iristeko aukerak asko zabaldu direla, herritar arruntak badaukala goi-mailako kultura kontsumitzerik, ez egiteko arrazoia ez dela ekonomikoa –herrikoi/elitista banaketak funtzionatzen zuen garaian hala zen– eta beraz publikoaren jakin-mina piztea bihurtu dela problema. Heziketan dago arazoa, gehienbat; ez programatutako artisten mailan.

5) “Parte-hartzea” eta benetako parte-hartzea.

Parte-hartzeaz hitz egiten ez duen agintaririk ez dago Mendebaldeko herrialdeetan, baina benetako ordua iristean gutxitan gauzatzen da; instituzioetan gutxienez. Eredu parte-hartzaileak izan badira, ordea; baita kulturan ere. Nola integratu demokrazia zuzenaren bidez funtzionatzen duten gune kulturalak –gaztetxeak, kasu– hain itxura instituzionala daukan Hiriburu Kulturalaren markapean? Oso urrun bizi izan dira urte askoan kulturgune autonomoak eta ofizialak, baina borondate politikoa egonez gero, hurbiltzeko momentu egokia izan daiteke 2016koa. Gaztetxeen eredutik gertu egon daitekeen antolamenduak irtenbidea eman diezaioke Donostian ez aurrera eta ez atzera dauden zenbait egitasmori, Tabakalerari, adibidez. Esperientzia interesgarriak martxan daude tamaina bereko eraikinetan, instituzioen elkarlanarekin eta autogestioan oinarrituta, Madrilgo Tabacalera kasu. Horrelako zerbait egiten saiatuko ote dira agintariak?


You are interested in the channel: Donostia 2016
2016 A year in which culture was used as an excuse?
Looking back, few believe that 2016 met their cultural goals. On the contrary, since then, many see the project as one of those responsible for the massive tourist of the city. But what did the opponents of capital say in their day? Has capital had a direct relationship with the... [+]

A year in which culture wanted to transform the city
We have been hearing “San Sebastian 2016” for years. European cultural capital, wave of citizen energy, culture of coexistence... After the great words, it was a process full of crises and conflicts. Who does not remember that hug between Odón Elorza and Juan Karlos... [+]

2021-07-19 | Mikel Iturria
Donostia Looking at 2016 Donostia since 2010

In May 2006, the City organized a conference at the San Telmo Museum to publicize the great cultural projects of San Sebastian. In it were presented the Victoria Eugenia Theatre, the San Telmo Museum and Tabakalera. The Victoria Eugenia Theatre was opened in March 2007. San... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


The revenues generated by San Sebastian 2016 have barely matched the budget of the project, according to official data
The City Council of San Sebastián and the management of the cultural capital San Sebastián 2016 have estimated that the cultural capital has contributed 47.1 million euros to the economic texture of the city. The budget of the cultural capital was 46.8 million euros.

San Sebastian 2016: the party is over
It’s been a long time since San Sebastian was the European Capital of Culture, isn’t it? In any case, starting with the review, issues that could also play a role in the future have been raised in relation to the project. We have been looking at San Sebastian 2016, San... [+]

Guggenheim Variations: What Autonomous Cultural Policies Look Like Listening to the New Advisor
It seems like a good time for the government to test whether this thing of culture is also worth pocketing the fact that it has achieved social and political normalization.

The Protocol for the Guarantee of Linguistic Rights is under way
The San Sebastian Protocol is designed to guarantee the rights of speakers of minority languages in Europe. This was presented at the Kursaal Palace. The project, promoted by the Council and the Donostia Foundation, includes 185 measures.

2016-12-16 | ARGIA
Presentation of the San Sebastian Protocol in person
On Saturday, starting at 11:30 a.m., you can watch it live on THE LIGHT.

2016-12-16 | ARGIA
The new tool to fight for language rights is coming
The Protocol for the Guarantee of Linguistic Rights has been signed by more than a hundred agents from about 50 European linguistic communities. On 17 December, the promoters of the initiative, the European Capital of Culture and the Council of Donostia 2016, will present it in... [+]

2016-11-24 | ARGIA
Donostia 2016 censors the work of Basque prisoners
The organization has withdrawn Basque prisoners from an exhibition containing the work carried out by inmates in prisons and psychiatric centres: "Victims can be harmed," he added.

2016-11-22 | ARGIA
Some of the works of prisoners censored by DSS2016 can be seen in the youth center of Brocarreka
Some of the works censored by the European Capital of Culture, Donostia 2016, will be exhibited on Saturday at the Antigua Youth Brocade.

2016-11-17 | ARGIA
San Sebastian 2016 censors the work of Basque prisoners
The organization has removed the works of Basque prisoners from an exhibition that includes works carried out by people in prisons and psychiatric centers: "We can hurt the victims."

"Where is the participation? It's an imposition!" Numerous Agents Claim in San Sebastian
A protest was held in front of the City Hall of Donostia-San Sebastián by numerous groups and agents, taking advantage of the opening ceremony of the Global Forum of Direct Democracy. “San Sebastián is not an example of democracy, as the City Council of San Sebastián says... [+]

The declaration of San Sebastián as the "Capital of the World of Democracy" and the protest called by different actors
On November 16, various groups in the city called for a rally in front of the City Hall of San Sebastián: Satorralaia, Anti-Cremation Movement, SOS Miracruz 19, Stop Desahucios, Eleak/Libre, LAB. Reporters and Lieutenants also expressed their support. On this day the “Global... [+]

Eguneraketa berriak daude