Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Japoniako gazteak suizidioaren eta erreboltaren artean

  • Aspaldi batean Japonia izan zen kapitalismo ordenatu perfektuaren ikurra. Duela hamabost urte krisiak jo zuen eta orain berriro epelaldi ekonomikoan bizi diren arren, neoliberalismoak langileriaren baitan eragin duen anabasaren eredua da. Gertutik ezagutu beharrekoa.
Sukiya jatetxeetako langile gazteak
Argazkian ageri direnak Sukiya jatetxeetako langile gazteak dira, Tokioko Shibuya auzoan. Lau milioitik gora dira argazkikoak bezala finkotasunik gabeko lan txikietan ari diren gazte japoniarrak, asko eta asko ondo prestatuak baina lanpostu finko bat lortu ezin dutenak. Soziologo batzuek hitz jokoa egin dute "proletariat" hitzarekin eta diote milioika langile gazteok osatzen dutena "prekariat" dela. Beste batzuek "freeterrak" deitzen diete beharginoi. Bizi baldintza gogor hauetan asko dira une batean edo bestean estualdi handiagoa jasan behar dutenak, txirotasunaren marra gainditu eta karrikan lo egin behar dutenak, edo neguko hotzari aurre egiteko manga edo Internet kafe batean babestea baino helduleku hoberik ez dutenak. Azken hilabeteotan Japoniako komunikabideak hasi dira horien historiak kontatzen, manga komikietarako gai aproposa eskaintzen dutenak.
Japoniako literatura gazte eta konprometituaren izarretako bat da Karin Amamiya. Ultraeskuineko rock talde bateko kantari izana, denborarekin ezkerrera jo du. Neska honek 32 urtetan gazte japoniar askok bizi izan dutena probatua du, prekarietatea, suizidio saioak, atzerrira bidaiak... eta horiek denak azaltzen dira bere idatzietan. Haren berri Frantziako Courrier International aldizkariak eman digu, Japon: La jeunesse se rebelle dosierra osatzeko bildu dituen artikuluetarik bat berea da eta.

Amamiyak kontatu du 2007ko urtarrilean Tokioko manga kafe batean –hauetan edariez gain Internet zerbitzua eta manga komikiak eskaintzen dituzte egunaren 24 orduetan– hiru egun oso irten gabe zeramatzan gazte bat atxilotu zuela poliziak. Poltsikoan ez zuen 15 yen (euroaren 10 xentimo) besterik. Epel bila sartu eta behin baino ez zuen jan zerbait hiru egunetan. Horrelako kasuak ez dira bakanegiak nonbait, eta sarritan kafetegiko nagusiek poliziari deitzen diote bezeroa bertan hilik geratuko den beldurrez.

Gazte asko bizi da kalean ahal duen moduan. 1990eko hamarkadan Japonia geldialdi ekonomikoan trabatuta geratu zenetik, “mirari japoniar” famatuaren oinarriak (familia, eskola, lantokia) haizeak eraman ditu. Lanpostu finkoen urritzearekin gazte asko freeter bilakatu da. Freeter neologismoa da: ingelesezko free (aske) eta alemanezko arbeiter (langile) elkartzetik sortua.
Freeterrek lan txikiak egiten dituzte bizimodua irabazteko, txapuzak. Japonian lau milioitik gora dira horrela bizi diren 15-34 urte arteko gazteak. Eta antza denez, lantegiek ez dituzte horrelakoak kontratatu nahi.

Baina gainera, lanpostu finkoak ere asko hondatu dira urteotan. Orain enpresek lehengo jendearen erdiarekin atera nahi dute produkzio berdina, ordu gehiagotan beharrean arituarazi eta gutxiago ordainduta gainera. Izan langile finko, aldikako edo freeter, gazteek ez dakite dagoeneko zer den egonkortasuna, eta zorrak ordaintzeko buruhauste galantak dauzkate. Bestalde, horiek baino are okerrago bizi dira beste bi gazte talde: ez ikasten eta ez lanean ari ez diren NEET-ak (Not in Education, Employment or Training) eta etxetik ateratzen ez diren hikikomori marjinatuak.

Gazte guztiok ezinegonean bizi dira, baina haserrea gizartearen edo sistemaren kontra erabili beharrean beren buruak zauritzeko darabilte bortxa. 2002tik hona 20-39 urteko jendeen artean heriotz kausa nagusia suizidioa omen da. Amamiyaren iritzian, gizarteak hala proposatzen baitie: “Gazte ganorabakook: desagertu zaitezte lehenbailehen”.

“Gizartea erotuta dago –idatzi dute langile behartsuen aldizkari batean–. Lan txikien ordainetan gero eta gutxiago pagatzen dute, eta besteak bezala bizitzeko gero eta gehiago egin behar da lan. Eta lan gutxi dagoenez, enpresek gero eta gehiago zurrupatzen gaituzte. Pentsatzen jarrita, gure egoera absurdoa da: astegunetan soldata mixerable baten truke esplotatzen gaituzte, eta jai daukagunean kontsumo gizarteak irensten du gure dirua. (...) Egoera honetan ez daukagu txiroen matxinadari ekin beste biderik, lehertu egin behar dugu gizarteari men egitera garamatzan bizimodu normal hau. Ofentsiban hasi behar dugu eta gure legea ezarri”.

Horrela zabaldu da ezinegona Japoniako gazteen artean. Batean bilkura eta manifestazioa egin dira udalari eskatzeko okerreko lekuan uzteagatik kendutako bizikletak berreskuratzea. Beste batean etxebizitza merkeagoen alde... Mugimendua pixkanaka gorpuztuz joan da Japonia osoan barrena.

XXI. mendeko sindikalgintza

Lan baldintzak Japonia osoan hondatu dira azken urteotan. Berrikitan horri eskaini zion erreportaje nagusia Asahi Shimbun egunkariaren AERA astekariak. Kontatu du nola 1990etan finantz burbuila lehertu zenetik Japoniako enpresek gero eta gehiago jo duten beren postuak behargin ez titularrez betetzera: aldizkako langileekin bezala azpikontratatuekin. Euskal Herrian ez da asko aipatzen “ez-titular” kontzeptua, baina egokia dirudi.

Krisiaren ondoren, eta globalizazioa deitu den fenomeno unibertsalarekin bateratsu, behin eta berriro aldatu ditu Tokioko gobernuak lan merkatuaren arauak, liberalizazioan koska berriak gaindituz. Azken jauzia 2003an egin zuen: baimendu zuen ordura arte bekatu larria zirudiena, industrian aldizkako langileak kontratatzea. Azkenerako, gaur egun Japoniako lan indarraren herena behargin ez-titularrek osatzen dute.

Horiek sindikatu klasikoen eskemetatik aldendu samarrik zeudenez, itxura berriko erakundeak sortu dira, sindikatu alternatiboak. Hauen ezaugarrietako bi dira erabakiak hartzeko zentrorik ez dutela eta sarean daudela antolatuta. Mugimendu berri horietako bat da Langile Fisikoen Elkartasuna. Lantoki bakoitzeko sindikatua bere buruaren jabe da eta bere eran egiten ditu negoziaketak. Aldiz, herrialde mailan partikatzen dena informazioa da.

Organizatzeko era honek berekin darama sindikatu klasikoekiko kritika –“haietan aginteak goitik behera funtzionatzen du eta egiturako buruzagiek pixkanaka nagusiekin konplizitatea ehuntzen dute”– baina horretaz gain gertatzen da gaur lan merkatua oso era ezberdinean dagoela antolatuta: langile ez-titularrek ez daukate enpresarekiko leialtasun sentimendurik eta defendatu beharreko interesik ere ez, aurrez irabazitako eskubiderik ez daukatelako. Aldiz, eskubiderik gabeko langileok duintasunak mugiarazten ditu gehiago.

Takeo Kinoshita soziologia irakasleak Japoniako langileen egoera alderatu du iraultza industrialaren garaietakoarekin. “Kapitalismoaren hasieran langile masa zabala zegoen batere eskubiderik gabe eta goseak hiltzen zegoena. Beren bizi eskubidearen alde egin zuten borroka eta hala sortu zen mugimendu sindikala. Langile ez-titularren sindikatuen jaiotza ikusita, sindikalgintzaren jatorri garaiez gogoratzen naiz”.

Mugimendu berriok sakeleko telefonoa eta Internet erabiltzen dituzte. SMS bidez egiten dituzte deialdiak. Eta hala bilduko dira, adibidez, Tokioko komertziogune batean: “Sukiya jatetxeen aurrean. Ordaindu nahi ez dituzten ordu estrak pagatzea eskatuko dugu eta jende gehiago ez kanporatzea. Halako ordutan Shibuya 109an. Denok etorri”. Bilera atarian eta zutik egingo dute. Nagusiekin negoziatu ondoren, berriro egingo da bilera. Eta puntu.

Kontuok berez lanpostu finkorik ez daukatenei dagozkie, baina oker daude lasai bizi daitezkeela uste duten langile titularrak. AERA astekarian Eri Goto-k idatzi duenez, “komunismoaren mehatxua desagertu zenetik, kapitalismoa itzuli da bere jatorrizko izaerara, hau da, handiak txikia menderatzen duen hartara. Mundializazioarekin enpresek atzerrian aurkitu dezakete eskulan merkeagoa. Herrialde aurreratuetako langileak haiekin daude konkurrentzian. (...) Eta iritsiko da eguna non langile japoniar arruntek elkarri egingo dioten konkurrentzia”.

http://www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Newest
“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


82% of Israelis support forced eviction of Gazans, according to a survey

Support for genocide

Within the State of Israel, there is considerable support for the latest operation. Haaretz has released the results of a survey conducted for the Pennsylvania State University, which shows that 82 percent of “Israelis” support the comprehensive... [+]


Pictures of Sabino Cuadra: “It was a pre-planned operation of the San Fermin of 78”
‘Sanfermines of 1978. The book ‘The Victims’ will be published by the publishing house Chalaparta. It brings together those responsible and responsible for the death of Germán Rodríguez.

2025-06-03 | Gedar
'La Infilada' receives a Covite award
The producer María Luisa Gutiérrez has received the XXIV of Covite. The International Prize, which he dedicates to "all victims of terrorism".

Falces’ Basque model is requested and the Government of Navarre rejects
Eleven families have applied to the D model in the public school. The Centre has given its consent, as well as the City Council, but has rejected it on the grounds of "lack of space" by the Government of Navarre.

After close competition, far-right candidate Nawrocki wins Poland’s presidential election
After a second halt in the first round of presidential votes, the independent candidate takes a one-point lead over Trzaskowski, the candidate of the European superficial party currently in government. It has not been clear until the official results have been published which... [+]

Smoking will be banned in public spaces in the Northern Basque Country where children meet
The ban will take effect on July 1 in various public spaces, such as beaches or parks. Citizens who do not respect the rule will be fined 135 euros.  

2025-06-02 | Ahotsa.info
The Government of Navarre is asked to cancel its contracts with Israeli companies
Some 5,000 people gathered in the demonstration called this Sunday by Yala Navarra and BDS in Pamplona to demand the rupture of relations with Israel. They also call for the promotion of a boycott against Navarrese companies and the Government of Navarre that maintain interests... [+]

Israel Kills 32 People at Humanitarian Aid Distribution Centre in South Gaza
Israeli army tanks and drones have begun attacking the Palestinians attending the centre, killing 31 people and injuring 115. Following Israel’s acceptance of the U.S. proposed ceasefire, Hamas has called for the addition of certain conditions: achieving a permanent ceasefire,... [+]

2025-06-02 | Jon Torner Zabala
The Basque national team in the League of Nations: a "historic" event awaiting the meeting of the players of the seven countries
The Cesta Punta League of Nations is underway. Between June 6th, several teams will compete in the Jai Alai Stadium in San Luis, including the Basque team. This is “historic” because, as the organizers of the tournament have pointed out, the Basque national team will play... [+]

2025-06-02 | ARGIA
The Bioterra fair will take place this weekend in Irún, a meeting point to “build a more ecological lifestyle”
On the 6th, 7th and 8th of June, Ficoba will be flooded with ecological products and services, 117 companies that have certified their “commitment to sustainability”. In addition to the fair, a rich program has been prepared and there will be several workshops and... [+]

Eguneraketa berriak daude