“Napar Death filma trilogiaren amaiera da eta honekin zikloa ixten da”

  • Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath filma. 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma.


2019ko maiatzaren 10ean - 08:28
NaparDeath filmeko fotograma bat, zombie karlistak erasora.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath honetan Iruñera abiatuko da Zumalakarregi zonbia, bere burua euskaldun guztien errege izendatzeko helburuarekin.

Hurrengo emanaldiak: Maiatzak 10 ostirala, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan; maiatzak 12 igandea, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean; maiatzak 17 Beasaingo gaztetxean eta maiatzak 19 Bergarako gaztetxean; ekainak 14, Barakaldon.

Ikusi trailerra hemen azpian.

7:00 minututik aurrera, Beñat Iturrioz zuzendarietako batekin elkarrizketa.

Elkarrizketa hau Bilbo Hiria irratian egin dute eta CC-by-SA lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.