Agustin Kardaberaz

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez bezala, erlijio-kontuak alde batera utzi –aber, XVIII. mendeko apaiz batek hori egin zezakeen neurrian, ez pentsa ez-dakit-zer ere–, eta euskaldunei gramatika eta erretorika irakaspen batzuk emateko aitzakian,... [+]