"Eskerrak Hernani Mugimendu Haundiko Herria Dugun"


1982ko uztailaren 18an
Juanjo Uria, Hernaniko alkateari elkarrizketa

-Juanjo Uria eta beste udalgizonekin-
"Eskerrak Hernani Mugimendu Haundiko Herria Dugun"
Juanjo Uria Hernaniko alkatearekin hitz egitera joan gara. Eta bertako HBko beste kontzejalekin hartu gaitu. «Ekipo bat osatzen diagu eta ni bakarrik agertzea ez duk bidezko». Ederki. Guztiekin hitz eginen dugu, Hernaniko gora beherak konta diezazkiguten, San-juanak bukatu berri direnean.
«Nekatu samarra negok, mutillak». Barruan pasatako egunen zama oraindik. Hizketarako gogo gutxi bezala. Baina hartu dumartxa. Aspalditik ARGIAko adiskideen ezaguna den Juanjo Uria. Eta Felix Altuna, Iñaki Peñagarikano, eta Agustín Apaolaza.
A.- Madrildik, ««Dirección General de Seguridad'' horretatik pasatzean zer moduz tratatu zaituzten kontatu beharko diguzue...
–Bueno, han geunden alkate eta alkateordeak behinik behin ez genuen besteek bezain gaizki pasatu –Juanjo Uria hasi zaigu hizketan, horretaz esateko gehiegirik ez duela bota ondoren-. Psokologi aldetik bai, oso egoera larrian egon ginen, baina ni behintzat ez ninduten ikutu. Lehen egunean egin zizkidaten galderak eta beste bederatziak poliziekin hitz egin gabe, eta lagunen berririk ere gabe. Beste guztiek bai hartu zuten egurra, eta erruz gainera.
Ez diate barkatzen jende horrek, anmotell! MULA horrek atera zuen komunikatuan 77ko amnistia aurretiko gauzak ere agertzen hituen.
ARGIA.- Hernaniko udaleko gora beheratan sartuko gara. Hernaniko alkatea HB dela garbi dago, baina zuek gutxiengo bat zarete, ezta?
– Lasarterekin dagoen zatiketa kontutan hartu behar da. Badakizue Lasarte Urnieta eta Hernaniren ar tean zatitua dagoela. Orain hango bi zatietako kontzejalek udal independiente bezala jokatzen dute. Urnietakoek ere horretara etorri behar izan dute: Urnietak Lasarten daukan zatiak kaskoak berak baino biztanle gehiago bait du.
–Gu Lasarteko gaietan ez gara sartzen. Eta Hernaniri dagokionez berriz, udaletxean EEko 2, PSOEko 5, PNVko 6 eta HBko 8 gaude. EEk apoiatu gintuen arren, ez ahaztu gehiengorik ez dugula osatzen.
ARGIA.- Azken urtean sartu garelarik, balantzeak egiten hasteko garaia ere izanen da.
- Gu udaletxean sartu ginenean, udalaren eta herriaren arteko harremanak nolabait hautsiak zeuden. Hori, azkenengo alkatea jatorra zen arren. Hiru urte hauen ondoren lasai esan dezakegu herriarekiko gure harremanak sendoagotuz joan direla. Pertsonalki eta elkarteekin harreman estuak ditugu.
– Etxe hau bera ere desmitifikatu egin da. Jendea despatxuan bere etxean bezala sartzen da, behar den errespeto,,... haina ongi. Horren ondorioa kolaborazioa da. Kontzejalok ezin ditugu arazo guztiak aztertu. Harreman horiek arazoak konpotzeko erreztasuna ematen dute.
ARGIA.- Arazo izugarriak dituen herri batekin aurkitu zaretela dudarik ez dago.
- Bai, eta berehala aurpegi eman behar zitzaien arazoak. Alde guztietatik, ezta? Eta bueno... kristoren inbertsiotan sartu behar.
- Zaharren egoitza herriak,. azaro aldean bukatuko denak 130 milioi balio du. Hala ere Madrildik 100 milioiko subentzioa atera dugu. Estatu Espainolako haundiena. Arlo horretan jubilatuen etxea berritzeak berak beste 20ren bar miloi esan nahi du xifratan; 170rietatik ordea Udulak 5 besterik ez ditu jarri beharko.
Izan ere, Hernanik dituen beharrak izugarriak dira, bai urbanizaketa aldetik, eta baita zerbitzu aldetik ere. Anbulategia ere, inguruko herrietako beharkizun asko betetzen dituena, itxuraz jarri beharra zegoen, eta hor 10 milioi sartu behar izan dira, horietatik 5 subentziotatik lortuak.
ARGIA.- Honuntz gatozela polikiroldegia diruditen obra batzuk ikusi ditugu.
-Irailerako bukatuak egotea espero dugu, bi pista, jimnasioak etabar. Igeritegi estalia berriz urtearen azkenalderako egongo da. 170en bat milioi. Eta lortua daukagun subentzioa 108koa da oraingoz. Madrilen bazegoen jadanik galdutako bat eta hura ere eskuratu dugu.
-Bueno eta rugbiko bi zelai, Diputazioak 25 urtetarako utzi dizkigun lurretan. Gero aparte, uraren ekarreraren arazo guzti hori dago...
- Añarbeko urtegiko uraz baliatuko den mankomunitate horren barnean gaude. Hernaniri dagozkion obrak hasiak ditugu: banaketa, bonbeoa, eta beste. Bi urte barru, Añarbeko ura izanen dugu Orkolagako deposituan. Mankomunitate osoaren presupostua 1.000 milioi ingurukoa da, gurea 120ren batekoa da, eta %75 osatzen duen subentzioa lortua dugu.
ARGIA.- Orain arte hitz egiteko aukera izan dugun alkate, eta udalgizonek, Errenderiko Sabin Olaizola berak adibidez, auzoek dituztean arazo izugarriak aipatu dizkigute. Abandonatuak egon direla beti.
- Udalek etxegintza egin den inguruetan ez dute lurrik ukaiten. Eta hori izan ohi da auzoen zerbitzu falten oinarrietako bat. Noski, hirigintzan egin izan diren astakeriak eta etxegileek bete ez dituzten koupromezuak ahaztu gabe.
-Auzoetan terrenoak erosten saiatu gara, pokitika global bezala, eta horietan gauzak egiten hasi azal zen neurrian. Hor duzu "Pana"ren izena ipini diogun parke bat eta holako beste batzuk, kale urbanizazioak, espaloiak... Nolabait esateko, halako milioi hotsik egiten ez dutenak, baina auzoetako jendeei izugarrizko zerbitzuak egiten dizkietenak.
ARGIA.- Milioiak eta milioiak, ez duzue presupostu makala izango.
- Presupostu ohizkoa 377 milioikoa dugu, eta erdia baino gehiago udalaren langileen soldatatan sartzen da. Gero, udalak lehendik dituen konpromezuak, ... Inbertsio presupostua aldiz 700 milioikoa da, diru iturri "ohizkoetatik", kanpo gelditzen dena, subentzio, kreditu eta abarrez osatu beharrezkoa.
- Egia esan, beharbada diru guzti horiek gastatzeko denborarik ez dugu izango hurrengo hauteskundeak bitartean. "Kristoren zorrak utziko dizkiten" eta holakoak zabaltzen saiatu dira PNVkoak. Bainan oraindik erabili dezakegun kapazitate maximuaren azpitik gabiltza. Eta jestio ona egiten denean. subentzioak ere orduan lortzen dira.
ARGIA.- Askok hitz egiten dute Hernaniko udalaz, modelotzat joaz. Hernani isla bat al da ala HB koalizioaren politika koerente bat?
- HBk autokritika bat egin beharra dauka. Zenbait arazotan, hirigintzan, haziendan etabar, biltzen gara Gipuzkoa mailan eta kriterio orokor batzuk baditugu. Baina koordinazio alde horretatik egin duguna baino askoz ere lan gehiago egin beharko genuke.
ARGIA.- Zuen inguruko jendeak lanerako eragozpen haundiak dituela ere edonork daki.
- Egia da, baina ezin dugu aitzaki bezala hartu. Zortzi kontzejaletatik, bost komisaldegitik pasa gara. (Gizon beltzaran bat sartu da, eta Estatu Espainoleko hegoaldeko azentuz mintzo zaio Juanjo Uriari. Berak argitu digu. "Gure kontzejal bat duk hori, extremeñea jaiotzaz"). Dena dela, udal ezberdinetako HBko kontzejalen artean nolabaiteko deskonexio bat egon bada beste alderdietan askoz ere haundiagoa izan da.
- Beste gauza bat ere jor ezak. HB ez dela alderdi klasiko bat, goitik behera egindako horietakoa. Hori bihurtuko balitz, zentralizatu eta homojeneoago, beste bizitasun eta berritartasun hori galduko lituzke.
–Udaletxe barruan ere, beti errespetatu diegu bakoitzari bere independentzia, eta koerentzia batera iritsi gara.
- HBk oraindik egitura orokor hori egiteko dauka eta hori hor barruan sartuko litzateke. Dena dela, nahiz eta egoera sikolojiko oso gogorrean, nahi, eta koordinazio oso horretara ez iritsi, Hernanin lana dexente ongi egin dugu. Guk osatu dugun ekipoa beste alderdiekin konparatuz...
–Atzoko permanentean, kasu batez: HBkoak bakarrik agertu ginen. Eta baziren tartean puntu garrantzitsu asko.
ARGIA.- Beste alderdiei botua eman zion jendearen iritziak ere jasoko zenituzten kalean. Zer moduz hartzen zaituzte?
- Adibide bat emango dizut. EEk Hernanin azkenengo panfletoa atera zuenean, orain urte t'erdi, HBrekin "ta tope", sartzen zen, baina kontzejalak salbatzen zituen, alde batera uzten gintuzten atakatzen zituzten gauzetatik.
- Jendearen erespeto eta adiskidetasana garbi ikusten da kalean. Galdetu besterik ez dago. Dena dela, ez da esajeratu behar. Guk ere baditugu HBk beste lekuetan dituen akatsak. Gure abantaila: jendearen bultzada.
ARGIA.- Ez al daukazue lan honekin funtzionario bihurtzeko beldurrik? Kontaiguzue piska bat zuen bizimodua.
–Hemen bakoitzak gure lanarekin jarraitzen dugu. Eta udaletxetik tokatzen zaigunarekin kontzejal bat daukagu "liberatua", alkateordea, egunero bere lan orduak hemen sartzen dituena.
- Jendeal erabaki guztiak gure gain uzten baditu, orduan egonen da arrisku hori. Bestela, jendeak atzetik bultzatzen badu, gauzak ongi joango dira.
–"Junta de Apoyo"-rekin lan asko egiten dugu, eta horien eta kontzejalen artean ezberdintasunik ez dago. Orain, arrisku hori beti daukazu. Agintearen zati bat lortzen duzu eta ea hori nola erabiltzen duzun. Zenbait jende kapaz da aginte zati hori hartzen duenean bai ideolojia eta bai bere printzipioak aldatzeko. Begiratu besterik ez dago.
– Gure funtzionamenduaren kasu bat ezarriko dizuet. Entzun duzue nola lehen «larunbateko bilera» aipatu dugun. LABekoekin elkartu eta udalfuntzionarioen soldutak aztertu eta erabakito ditugu. Beste herrietan baino gehiago ezin emango diegu, baina papeleran lortu dutena baino gutxiago ere ez.
ARGIA.- PNVrekin debate famatu bat izan zenuten. Zer gertatu zen hor?
- Ez zen hori eztabaida publiko bat egiteko botatzen genien lehenengo deia. Eta onartu zuten azkenean. Baldintza: gaiak erabat udal arazoei buruzkoak izango zirela. Haiek jarri zituzten ordua, eta moderatzailea ere. Eta Udaletxeko aretoan 500 bat pertsona bildu ziren entzutera.
–Gu hiru kontzejal joan ginen eta haiek berriz Hernaniko Uri Buru Batzarreko hiru, kontzejalak ez. Hori erru bat zen beren aldetik.
- Herria arruinatzen ari ginela, hori zen PNVkoen lehenengo salaketa. Gure ustez, garbi aski geratu zen hori ez zela egia, legeak uzten digun zor ahalmenaren azpitik gabiltzala. Eta bigarrenik, Madrilgo diktatura komunista jarri nahi genuela bota ziguten.
Gero zera esan zuten, jakina, jendeak gaizki ulertu zuela. «Arrainatu» esan zutenean herriko "convivencia ciudadana" delakoaz ari direla. Petatxu bat.
ARGIA.- Lan gutxi egiten duzuela eta ez al zizuten esan?
–Guk gure dedikazioa agertu genuen, hoien kontzejalena baino hiru edo lau aldiz gehiagokoa zela alegia. Haien kontzejaletatik, lanari dagokionez bat bakarra salbatzen dugu.
–Nik besteren baruan lotsa sentitu nian motell!
ARGIA.- Eta zertan bukatu ziren ijitoen gora behera haiek? Istilua franko behintzat sortu zenuten...
–Hernanin betidanik izan dira ijitoak, eta orain ere badira. Eta guk ez dugu haien kontra ezer. Baina egoera okertu egin zen eta arazoak gero eta latzagoak egiten ari ziren. Dena dela, orain ijito gutxiago dago, hobeto portatzen dira eta ez dugu prolema haundirik alde horretatik. Zer gertatu zen? PSOEk zerbait behar eta hura hartu zuela bere kanpaina hor oinarritzeko. Badakizu PSOEri "arrazismoa" eta horiek kentzen badizkiozu.
- Kazetarientzat bestalde udara guztietan izan ohi diren «serpiente de verano» horietako bat ere izan zen. Eta ez abaztu. jokabide horrekin PSOEk hemen igual botuak galduko zituen baina Andaluzian irabazteko lagunduko zion. Pentsa ezazu nolako prentsa kanpaina botek luzarorako hondorioak bilatzen dituela. Eta denongan du bere eragina. Gogoratzen naiz handik puska batera etorri zela Anduluziako SOCeko bat Euskal Herrira, tipo jatorra beraz, eta oraindik ere «moskeoarekin» jarraitzen zuen.
ARGIA.- Ramirez Heredia, diputatu ijitoa ere hemen ibili zen.
- "He visto un nivel muy alto de diálogo" esaten entzun nuen, eta ikusi zenuen hurrengo egunean zer esan zituen prentsaren aurrean. Eta beste guztiak berdin. Alkatea hemen egon zen lau gau zai, "SER" irratikateko "Hora 25"tik noiz deituko, eta azkenean lehen egin zioten grabaketa ere ez zuten eman. "Intervi"ko artikulua oso txarra ez zen, baina jarri zizkioten argazki azpikoak eta... "La Callek'' "ese alcalde imbécil", eta holakoak esan zituen. Gero zer, eta beste herri batzuetan erabaki hori edo gogorragoa hartu dutenean, ia aipatu ere ez dutela egin.
–Herri gehienetan, polizia munizipala joan eta 48 ordu ematen dizkiete alde egin dezaten. Makina bat bider ikusi ditugu bialtzen, Tolosatik, hemen Martutenetik, baita herrietako jendeak ere, egurrak hartuta. Gure prolema zein izan zen orduan? Erabakia plenoaren esku utzi genuela, eta jendeak esijitzen zuela.
–Dena dela, orain alde horretatik arazorik ez dugu.
ARGIA.- Alkatea, Juanjo Uria, behintzat, ezaguna dugu kultur munduaren inguruan ibiltzetik, ARGIAn bertan ere hamaika bider idatzi eta lagundua bada...
- Lan honetan sartzen dena oso mugatua gelditzen da. Egunean alkateak bost bat ordu behintzat sartu behar ditu udaletxean. Eta pertsonalki dituzun zenbait beharkizun ezin dituzu ongi bete. Ezin ikasi, ez euskararik landu, familiari ezin eskaini nahiko zenukeen denbora guztia,... oso mugatua.
– Eskerrak Hernani dinamika hanndiko herria den. Jendeak batetik asko bultza eta eskatzen dizu. Baina lagundu eta arazoak aztertu eta bideak eskaini ere bai.
ARGIA.- Drogaren arazoa ez duzue txantxetakoa izango.
–Talde bat ari da horretan orain dela denbora dexente, ATS, sikologo, guraso elkarte, mutikoen gurasoak,... eta arazo hori tratatzeko modulo bat eraiki nahiean gabiltza. Diputazioarekin harremanetan.
- Estatistikak bildurgarriak dira. Estatu mailan drogan arazoak %0,; harrapatzen badu, Gipuzkoan l 'l era iristen da. Sei halako! Diotenez, hemen omen dabil Europa osoko heroinarik merke eta garbiena. Horren azpian dagoen politika begien bistakoa da.
- Baina ikusiko bazenu horretan sarturik ze jende dabilen... Ikastoletatik datorren jendea ere bai, ez pentsa beti halako jende mota bat denik, errerik gabea-eta.
ARGIA.- Ikusgarria da herri honek zenbat soziedade dituen eta ze giro.
– Esan dizut bai, oso dinamikoa da Hernani. Pentsa zenbat jende dabilen deportearen inguruan, eskubaloi talde bat nazionalean sartzeko moduan,...
–Dinamika horri esker egin daitezke kultur arloan egiten direnak ere. Musikaren pribilegioa hautsi nahiz, esate baterako, hor ibili da ekipo bat eskolaz eskola, tresna erakusketa bat egin da, gure musika eskola esperientzia piloto izendatu du Eusko Jaurlaritzak, Imanol Urbieta,...
– Begira bertsolari eskolan ere, Amurizaren inguruan 120 lagun.
–Dena dela, ez genuke «flash» harrigarriak eginaz ibili nahi, askotan Eusko Jaurlaritzakoak dabiltzan bezala.
- Azken finean, oinarria jendeari hitza ematean dago. Arazoak plenoan eztabaidatu eta erabakia hartu aurretik izan dezala edenork berea libreki botatzeko aukera.
- Eta jendeak ongi erantzuten du. Behin edo behin besterik ez da gertatu norbaitek errespetoan faltatzea. Joño, ez duzu lortzen hasiera batean amesten zenuen herritarren parte hartze erabateko hura baina... ari gara.
ARGIA.- Eta mozio eta eztabaida politikoak?
–Udak mailan eztabaidatzen ditugu, hori egiteko beharra dagoelako. Bi arrazoirengatik. Batetik, oraindik ere Euskal Herriak zintzilik arazo asko dauzkalako, konpondu gabe: amnistia, autodeterminazioa, burruka antinuklearra, Euskadiren askatasun osoa. Eta bestetik, goragoko mailatan (Parlamentuan etabar) tratamendurik ematen ez zaielako.
AGIÑA. XALBARDIN
4-7

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazURIA4
EgileezAGIÑA1Politika
EgileezOSTOLAZA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude