ARGIA.eus

2022ko abuztuaren 19a

Belaunaldi Berriak, Arazo Zaharrak

1979ko maiatzaren 20a
IZUKAITZ ETA HAIZEA taldekoei elkarrizketa

Belaunaldi Berriak, Arazo Zaharrak
Gure orrialdeotan berriak badira ere, gure Herrian aski ezagunak ditugu; IZUKAITZ eta HAIZEA taldeez ari gatzaizkizue. Maiatzaren 18an Donostian eman zuten jaialdi bat Lizeo Santo Tomaseko ikasleak antolaturik, bertan aurkeztu zituztelarik beren azken diskak.
IZUKAITZ duela lau urte sortu zen talde bat dugu, azken urte hauetan ideiak zehazten eta instrumentuen erabilpena egokitzen aritu ondoren, berriturik agertu dira musikazaleengana. HAIZEA ere berriturik datorkigu; Txomin Artolak taldea utzi zuenetik berritze horretan aritu dira.
Ikasleak Langile
Z. A.–Kasu gehienetan bezala, zuek ere kantaldirako lekua bilatzen nahiko lan ibili duzue, ez?
–Bueno, jaialdi hau lehenik Polikiroldegian egiteko asmoa genuen baina hemen Askatuakekoek partidu bat dutela eta Belodromoan egitea pentsatu genuen, baina abeslariak ezinezkoa zela esan ziguten; batez ere, sonorizazio arazoa kontuan izanik eta hemen ibili gara bazter guztiak harrotzen, batera eta bestera joaz.
Z.A.–Kultur Astea lehenago Lizeoan egiten zenuten, orain berriz kanpora irten zarete, zergatik?
–Bai, Lizeoan egiten genuenean erantzun ahula egoten zen, urruti geratzen delako edo ez dakigu zergatik; honengatik kanpora ateratzea pentsatu genuen, eta neurri honetan dago kokatu beharra, jaidia ere Lizeotik kanpo egitea.
Z.A.–Zer nolako erizpidea erabili duzue bi talde hauk aukeratzeko?
–Lehenengo Lete, Valverde eta Laboa jartzea pentsatu genuen bainan ez zutela gehiago abestu nahi eta ezezkoa eman ziguten. Ondoren Haizea jartzea pentsatu genuen, batez ere aspaldian ez zirela agertu kontuan izanik, bainan bakarrik baino beste talde batekin hobekiago izango zela eta Izukaitzekin batera egitea erabaki genuen.
Bestetik, aspaldian Euskal Herrian oso gutxi dagoela musika eta abestiaz arduratzen dena kontutan hartu genuen. Kasuak hemen aurrean dauzkazue. Bestetik, bion estiloak.antzekoak dira, batek sortzen duen giroa besteak ez du hautsiko. Jaialdia antolatu genuenean, bion disken aurkezpena egiteko aukera ederra zela esanez deitu ziguten Xoxoakoek eta honela jarri ginen harremanetan.
Diska Eta Jaialdiaren Arteko Bereizketak
Z.A.–Badakigu diska bat egiterakoan posibilitate askorekin kontatzen dela, baina zuzenean abesterakoan, gai al zarete imajina berdina emateko?
–Gure aldetik, eta hemen gaudenok berdin pentsatzen dugula uste dut, diskan egiten duguna jendaurrean egiten ere ahalegintzen garela eta horrela gertatzen dela uste dut. Noski hor tartean badago zenbait arazo: teknikoak, infraestrukturalak, etab... Begira, kondizio minimo batzuren barruan abestu dugunean diska den bezala eskaini dugu edo batzuetan hobekiago..
Z.A.–Zehazki, zer nolako kondizioak dira aipatzen dituzuen horik?
–Gauza asko eduki behar da kontuan. Tokiak akustika ona duen eta ekipoa dexentea bada, posibilitate asko egoten da gauza dexente bat egiteko batetik eta, lekua prestatzeko nahiko denbora izaten duzun ala ezek ere zerikusi handia edukitzen du bestetik; psikologikoki asko kondizionatzen zaitu azken momentuan probatu gabe "a la brava" egiteak. Kristoren kondizioak ez ditugu eskaken, minimoak baizik.
Baita ere beharrezkoa da nahasketak egiten dituena taldearen ezaguna izatea. Dena dela, Herri anor-mal batetan gauza normalak egitea oso zaila edo ezinezkoa da. Beharrezkoa da baita kantaldia entzutera doazenentzat leku egoki bat edukitzea, azken finean bai gu eta bai haik gustora egotea baita helburua:
–Hik kondizio normalak aipatu dituk, baina hoik, guretzat, lujo bat dituk, dio Amaia Haizeakoak.
–Guk geure, teknikoak badauzkagu, bakoitzak geurearekin kontatzen dugu baina hauk jaialdi batera joan eta kondizio minimo batzu bilatzen ez badituzte, ezin dute milagrorik egin, saldurik daude.
Z.A.–Badirudi oso baztertuak sentitzen zaretela...
–Noski. Inor ez da arduratzen gure entsaiatzeko moduaz, tokirik dugun, egunero jaten dugun, etab. Eta hori ez al da inportantea? Ondoren ikusten da zer kondiziotan lan egiten den, dio Amaiak.
Eta Fran Izukaltzekoa jarraitzen da. Gaur egun Euskal Herrian artista bat ez da langilea kontsideratzen, pertsona batek nahi duena egiten badu ez zaio langiletzat hartzen hau noski bakoitzak ahal duena egin ezin dezakeelako gertatzen da; dena dela, maila guztietan mentalizazio lan handia dago egin beharra, kantari bat langile bat besterik ez dela eta punto.
Eta pentsatzen badugu kantagintza negozio bat dela eta jende batek gu esplotatu nahi gaituela, oso bista gutxi dutela hemengo inbertsio gizonek esan genezake.
Etiketatu Beharra
Z.A.–Zer nolako musika egitea gustatzen zaizue. Badirudi orain talde berri guztiak rockeroak zaretela edo behintzat horrelako definizioak ezartzen zaizkizue.
-Herriko egoeraren barruan sartzen da hau, mundu guztia etiketatu behar da, lehenago etiketa politikoak jartzen ziren bezala, orain masikazkoak jartzen dira. Azkenik, rock-folk konzepzio katxondo hori atera dute. Gu definitzeko orduan hau esango genuke: sustrai batzuren bila herri kantara edo kanta zaharretara jo dugu eta honekin gaurko musika bat egin nahi izan dugu, tradizioa.ez dadila puskatu. Honi folk deitu, euskal folk deitu edo folk-rock deitu guri berdin zaigu, dio Odilek.
Honetan Xoxoak erru handia du, hauk aritu baitira rock sinfonikoa eta horrelako gauzak esaten borobiltzen du antolatzaileetako batek eta Izukaitzekoak honela jarraitzen du: Nik egin dudan gauza bakarra folk eta rocka hartzea izan da.
Ikusi beharra dago taldeek lana nola egiten duten. Haizeak behintzat lana egiten du eta lan hori oso intuitiboa izaten da, lana egiten da. Norbaitek hartzen du produkto hori eta etiketa bat jartzen dio, honekin aspertuak gaude; akelarrea dela, ospakizuna dela, sustraiak, ez sustraiak eta mariasantisimak eta hori ez da egia. Egia bakarra 15-20 minututako espektakuloa dela da. Guk lana prestatu dugunean ez dugu inondik ere teorizatu.Periodista ez da entsaiatzen dugun lekura josten eta ikusten zer egiten dugun. Azken finean Euskal Herria ere besteak sartu diren tokian sartu nahi dute eta zer gertatzen da? kalterik handiena taldearentzat dela. Taldeak imajina bat dauka eta besteen menpean eta montajean dago.
Kritika Eza
Z.A.–Diskaetxeak bidalitako informeak, gehienetan artikulo bihurtzen dira, zerbait idazterakoan lan hanetan finkatzen da kritikoa; kasu batean ala bestean diskaetxearekin edo abeslariekin gaizki gelditzen da. Neurri honetan komunikabideen arazoa badago, baina ez al da momentua iritxi horrelako jokabideen aurrean salaketa kolektibo bat egiteko zuen aldetik?
–Bai, noski baietz baina hor problemaren arazoa zegok.: Hik nola kontrolatzen dituk komunikabideak eta beste agiri horik? Gu zenbait gauzakin enfrentatu gaituk eta amenazoka irten gaituk.
- Gaurko herri guztiarentzat desbordantea bada, gu ezin gara kanpoan gelditu, azken finean planteiatzen diren oztopoak ezin dira gainditu. Xoxoa beharrezko erakunde bat zen, musika mailan egin den gauza serio bakarra izan da baina orain hau martxan jarri behar da.
Hemen neretzat oposizioa falta da, kritika serioak egingo dituen norbait, ez dut konpetentzi mailan esaten, baizik kritika mailan. Baina Herri hau gauza horietarako aparta da, inork ez du ezer barkatzen.
Z.A.–Denok negar egiten ohituak gaude bainan salaketa konkretu bat ez duzue egin nahi...
–Baina hori ezinezkoa da. Begira, kantaria herriko jende xehea bezain sektarioa da, kolaborazioa gure artean ezinezkoa da eta hemendik inkomunikazioa salatzen dugu. Xoxoaren inguruan egin genituen lehen bilerak, benetan, erdaraz esaten den bezala dementzialak izan ziren.
ZA. Jendea mareatu eta nahastua dago, baina nork mareatu du jendea?
–Kantari batzuek, guk behintzat ez.
Z.A.–Baina giro hau haustea ez da komunikabideen lana bakarrik, zuena ere bai...
–Hori hor mahaitik esatea oso erraza da baina ekipoak ordaindu behar dira, egunero jan behar dugu, oso zaila da.
–Nik gehiago esango nuke, gu ez gara beste munduko kantari batzu eta beste munduko talde batzu, guk gauzak ahalik eta hobekien egin nahi ditugu, bide bat jarraitu behar dugu egunero hobetuz. Kontuan eduki behar da herria mitifikatzaile bat dela eta honetarako montajeek izugarri laguntzen dute. Gu hasten ari gara, besterik ezer ere ez.
Gauza oso sentziloa da, guk produkto bat egiten dugu, ahalik eta baldintza hoberenetan egiten ahalegintzen gara, beraz egin behar dugun gauza bakarra hau da: baidintzak esijitu behar ditugu, ez limosna bezala eskatu, baizik esijitu, esijitu.
Z.A. Egoera txar honen gainetik edo azpitik, jaialdietan zer nolako giroa bilatzen duzue?
–Alde batetik martxaren roiloa sartu da. Jaiaidiren batzutan lehenengo filan roiloa dihoakion jendea tokatu zaigu eta «roilo>> eta «jende pazadizimo» Honen aurrean nik galdera batzu egiten ditut: martxa joatea zer da, martxa norentzat da eta zuk zer egiten duzu? Azken finean kontzeptoen desbirtuatze bat dago.
Gauza kuriosorik ere gertatzen da. Talde bateko neska bokalista bati, polita izatea eskatzen zaio, azkenik zure erropakin eta guzti sartzen dira. Talde kanpotiar eta ezagun bat etortzen denean inork ez. du begiratzen neska polita den ala ez, baizik eta ongi abesten duen ala ez.
XALBARDIN. LURDES AUZMENDI
"Inor ez da arduratzen gure entsaiatzeko moduaz..."
"Kritika serioak egingo dituen norbait falta da".
"... Euskal Herrian oso gutxi dago musika eta abestiaz arduratzen dena...".
34-36

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakIZUKAITZ
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakHAIZEA
EgileezOSTOLAZA1Kultura
EgileezAUZMENDI1Kultura

Azkenak
2022-08-19 | ARGIA
Poloniako fiskaltzak Pablo Gonzalezen espetxealdia luzatzeko eskatu du berriz

Otsailaren 28an atxilotu zutenetik daukate espetxean Pablo Gonzalez kazetaria. Ia erabat inkomunikatuta daukate Poloniako segurtasun goreneko espetxe batean.


Bermeora ur edangarria itsasontziz garraiatzen hasi dira

Santurtzitik itsasontziz eramaten dute ura eta Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoko arduradunen arbera uraren kalitatea bermatuta dago. Behin-behineko neurria da eta epe luzerako irtenbidea Zadorrako ura Mungiatik Bermeora eramateko hodia egitea dela adierazi dute. Eguzki mugimendu... [+]


2022-08-19 | ARGIA
Irailaren 3an egingo dute Altsasuko Ospa! eguna

Beste urte batez antolatu dute Ospa! eguna Altsasun. Poliziaren "normalizazio garaian" indar polizial ororen beharra ukatuko dute irailaren 3an.


2022-08-19 | ARGIA
Zarauzko Putzuzulo gaztetxea eraisten hasi dira

Iragarrita zegoen uda honetan lehenago edo beranduago Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen eraikina eraitsiko zutela. Aste honetan hasi dira hormak botatzen eta hezurdura baizik ez da geratzen ia. Gaztetxe berria atontzen ari dira dagoeneko beste kokaleku batean.


Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude